(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gaur zabaldu da Nafar Lansareak langabeentzat prestatutako 100 ikastarotan izena emateko epea osteguna, 2016.eko abenduak 15


1.700 plaza eskaintzen dira Iruñerrian, Tuteran, Lizarran, Tafallan, Altsasun, Lodosan eta Donezteben


Nafar Lansareak langabeentzat bereziki prestatutako 100 prestakuntza-ikastarotan izena emateko epea zabaldu du ostegun honetan. 1.700 plaza izango dira, guztira. 2017an Iruñerrian, Tuteran, Lizarran, Tafallan, Altsasun, Lodosan eta Donezteben emango dira, zentro propioetan nahiz erakunde laguntzaileen zentroetan.

Interesa duten pertsonek beraien enplegu-agentzietan eman dezakete izena, informazioa ematen duten zentroetan edo www.formaccion.info webgunean, Nafar Lansareko funts publikoekin egiten den prestakuntza-eskaintza guztia batzen duen plataforma.

Lan egiteko eta enplegua eskuratzeko lan-merkatuko edo gaitasuneko beharrei egokitutako espezialitateak eskaintzen dira, honako hauei lotutakoak: jarduera fisikoak eta kiroletakoak; administrazioa eta kudeaketa; nekazaritza-jarduerak; merkataritza eta marketina; eraikuntza eta obra zibila; elektrizitatea eta elektronika; fabrikazio mekanikoa; ostalaritza eta turismoa; irudi pertsonalak; irudia eta soinua; elikagaien industriak; informatika eta komunikazioak: instalazioa eta mantentze-lana; segurtasuna eta ingurumena; zerbitzu soziokulturalak eta komunitaterako zerbitzuak; edo ibilgailuen garraioa eta mantentze-lana. 40 eta 430 ordu artekoak dira.

Arau orokor modura, ikastaro bakar batean eman daiteke izena (funtsezko konpetentzietan edo sareko hizkuntzetan salbu). Interesatutako langabeek enplegua eskatzeko txartela eguneratuta eta indarrean izan behar dute.

Eskubide Sozialetako Departamentuak, Nafar Lansarearen bidez, prestakuntzako jarduera horietarako 2,5 milioi euro erabiliko du. Lehen aldiz, kudeaketako aldaketak direla-eta (2016an 2017ko eskaintzaren aurrerapena), prestakuntza urtarrilaren 2tik aurrera eman ahalko da.

Profesionaltasun-ziurtagiriak

Langabeentzat batez ere programatutako ikastaro guztiak ia, profesionaltasun-ziurtagiri osoak edo partzialak lortzeko bideratuta daude. Gainera, aurten aukera berri bati helduko zaio, ziurtagiri hornitzailearen katalogatutako ikastaroak (Microsoft-ekin hasiko da). Oro har, Nafar Lansarea prestakuntza-eskaintzaren oreka bat jasotzen saiatu da existitzen diren hiru ziurtagiri-mailetarako.

Gogora ekarri behar da, profesionaltasun-ziurtagiri batek langileari Espainiako eta, pixkanaka, Europar Batasuneko Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko lanbide-kualifikazio batean prestatuta dagoela egiaztatzen diola.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa