(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2017-2027ko Nafarroako Hondakin Plan berriak hondakinen % 65 gaika biltzearen aldeko apustua egiten du osteguna, 2016.eko abenduak 15


Foru Gobernuak atzo onartuta, 350 bat lanpostu sortuko dituela kalkulatzen da


Transcripción textual del video

2017-2027ko Nafarroako Hondakin Plan berriak hondakinen % 65 gaika biltzearen aldeko apustua egiten du. Atzo, asteazkena, abenduak 14, Foru Gobernuak egindako bileran onartutako dokumentu horrek 350 bat lanpostu sortuko dituela kalkulatzen da.

2017-2027ko Nafarroako Hondakin Plan berriak % 65 gaika biltzearen aldeko apustua egiten du.

2017-2027ko Nafarroako Hondakin Plan berriak hondakinen % 65 gaika biltzearen aldeko apustua egiten du. Atzo, asteazkena, abenduak 14, Foru Gobernuak egindako bileran onartutako dokumentu horrek 350 bat lanpostu sortuko dituela kalkulatzen da.

Plan horren edukia gaur goizean aurkeztu dute prentsaurrekoan Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizaldek eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusi Eva Garciak.

Zehazki, Nafarroako Hondakin Planak (NHP) gure sisteman bilakaera garrantzitsua proposatzen du; hala, gaika hondakinen % 65 biltzera pasako da, lehen aipatu den moduan (biohondakinak eta beste material batzuk, ontziak, beira eta beste batzuk, esaterako). Errefusaren murrizketa bat ere ezartzen da, % 35era pasako dena. Handik, berreskura daitezkeen materialak hautatu ondoren, zabortegirako errefusa % 63tik % 25era jaitsiko da.

Dokumentu hori datozen urteetako Foru Komunitateko hondakinak prebenitzeko eta kudeatzeko politikaren oinarrizko tresna da. Barnean sartzen dira, Nafarroan sortutako eta kudeatutako hiri-hondakin, industria-hondakin eta nekazaritza eta abeltzaintzako hondakinetarako Prebentzio Programa eta Kudeaketa Plana. Ekonomia zirkularraren eta klima-aldaketaren egokitzapeneko printzipioetan oinarritzen da.

Plan berriak 2010-2020ko aurreko Plana ordezten du, Auzitegi Gorenak baliogabetu zuena, eta honako hauei egokitzen zaie: 2008/98/EE Hondakinen Zuzentarau Esparrua, kutsatutako Hondakin eta Lurzoruen 22/2011 Legea, 2016-2022 Hondakinen Esparruko Estatuko Plana eta 2012-2020ko Hondakinak Prebenitzeko Estatuko Programa. Hura idazteko, tartean dauden eragile guztien iritzia bilatu da, partaidetza-prozesu bat eginez eta 2015 eta 2016an plana jendaurrean jarriz. Planak prebentzioa du Nafarroako identitate-zeinu, kudeaketa publikoa azpimarratzen du eta lurralde guztian kalitatezko tokiko enplegua sortzeko gaitasuna.

Elizaldek aipatu duenez, "plan honekin Nafarroa erreferentziazko toki bihurtu nahi da ekonomika zirkularraren kontzeptuan; ekonomia-mota horrek lehengaien erabilera arduratsua proposatzen du, baliabideak ahalik eta gehien aprobetxatzea eta etengabeko zirkulu batean murrizteko, berrerabiltzeko, konpontzeko eta birziklatzeko araua aplikatzea, naturaren funtzionamendu bera imitatuz".

Nafarroako Gobernuaren erabakia abenduaren 23ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta haren barnean hiri-hondakinak, eraikuntza, industria eta nekazaritza eta abeltzaintzako hondakinak prebenitzea eta kudeatzea sartzen da, honako era honetan antolatuta: gaiak biltzea eta bereiztea; berrerabilpenerako prestatzea; birziklatzea eta balorizazioa; eta ezabaketa murriztea.

Kontseilariaren hitzetan, "planak hondakinen prebentzioaren aldeko apustua egiten du, Europar Batasunaren lehentasuneko bat, eta Nafarroak jarritako helburuetako bat. Gutxiago nahi dugu. Hondakin gutxiago nahi dugu: % 10 gutxiago 2020an eta % 12 gutxiago 2027an; ingurumenean eta osasunean inpaktu gutxiago izatea nahi dugu eta substantzia arriskutsu eta kutsagarria gutxiago izatea".

Murrizketa honez gain, dokumentuaren helburu nagusia hondakin organikoen nahitaezko gaikako bilketa biztanleria osoari zabaltzea da, eta errefusen % 100 tratatzea (bereizitako bilketak egin ondoren lortutako etxeko hondakinen errefusa) zabortegian ezabatu aurretik. Nafarroa guztian hondakinak zuzenean isurtzearekin amaitzea proposatzen du, halaber.

Planaren aurrekontua, etxeko hondakinen kudeaketa eta tratamenduari dagokionez, 698.026.510 euro da 2017-2027 eperako. % 82 bilketa eta tratamenduko tasetatik, Nafarroako Gobernuaren ekarpenetatik, isurtze-kanonetik eta Tokiko Azpiegitura Planetik sortutako funts publikoen bidez finantzatuko da. Gainerako % 18 materialen salmentatik etorritako ekarpen pribatuak izango dira.

Planaren neurriak eta ekintzak ezartzeko zenbatekoa –azpiegituretako inbertsioa barne– 149,3 milioi euro da planak irauten duen epe guztirako. Kudeaketa-kapituluan (gaikako bilketa eta tratamendua) 548,7 milioi euro xahutuko da.

Hondakinen Etorkizuneko Foru Legea

Informazio-ekitaldi honetan partaidetza-prozesuan adostutako neurriak aurkeztu dira. Haien artean nabarmendu behar da, 2017ko urtarriletik aurrera idazten hasiko den Nafarroako Hondakin Legearen aurreproiektua egitea. Lege berriak, Nafarroako Gobernuaren eta toki-erakundeen artean koordinatuta, Foru Komunitateko etxeko eta merkataritzako hondakinen kudeaketa egokia bermatu beharko du,eta beharrezko baliabide ekonomikoak zein izan daitezkeen egoerak ziurtatu beharko ditu.

Gainera, arau berriak zabortegian ezabatzea kargatuko duen kanon bat finkatuko du, hau da, "sorreragatiko ordainketa". Elizaldek iragarri duen moduan, 2017ko lehen seihilekoan zirriborro bat egingo da, eta jendeak bertan parte hartu ahalko du. Urte amaierarako Nafarroako Parlamentura igortzea aurreikusten da eztabaidatu eta gero onar dadin.

Beste neurri batzuen artean, planaren barnean 10 puntu garbi berri sartzen dira gutxienez, lehendik dauden azpiegiturak mantentzea eta optimizatzea aukerako beste birekin nahastuz, bai eta konposta nahiz eskalako modeloen lau instalazio berri ere bere neurriaren definizioarekin amaitzeko.

Bestalde, Ingurumeneko zuzendari nagusiak Hondakinak Prebenitzeko Bulego bat abian jarriko dela iragarri du zirkulartasuna eta prebentzioa sustatzeko, ekintza-planak bideratzeko eta babes teknologikoa eskaintzeko. Bulegoa 2017ko urtarrilean abian jarriko da Gestión Ambiental de Navarra enpresa publikoaren langile teknikoekin.

Garciak kontrolean eta jarraipenean aurrerapenak egin direla esan du instalazioen efizientzia hobetzeko: "Fluxuak bereizteko kontrolerako eta berrantolaketarako sistemak abian jarri dira, zabortegiak ixteko eta berrezartzeko proiektuak hasi dira Arbizun edo Culebreten". Gainera, laster kanpaina bat hasiko da materia organikoa biltzeko mankomunitateen laguntzarekin".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa