(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Indarkeriaren biktimak artatzeko taldeen estaldura Nafarroako geografia guztira zabaldu da ostirala, 2016.eko abenduak 16


Iruñerriari, Nafarroa iparraldeari eta Tafallari arreta emango dieten bi talde berriak aurkeztu ditu Ollo Kontseilariak


Ollo kontseilaria, Iruñerriko eta Nafarroa iparraldeko genero-indarkeriaren biktimei arreta integrala emateko taldearekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuaren mendeko genero-indarkeriaren biktimei arreta integrala emateko taldeek beraien estaldura Nafarroako geografia guztira zabaldu dute, genero-indarkeriaren biktimei arreta integrala emateko beste bi talde aste honetan abian jarri ondoren. Azken horiek Iruñerriko, Nafarroa iparraldeko eta Tafallako Gizarte Zerbitzuetako barrutiei arreta emango diete, eta Lizarran nahiz Tuteran lehendik dauden barrutiei gehituko zaizkie, 2010etik eta 2012tik funtzionamenduan daudenak, hurrenez hurren.

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok zabaltze horren xehetasunen berri eman du Iruñean, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaile Mertxe Leranozek eta Emakumeen aurkako Indarkeria Ataleko buru Pilar Baigorrik ere parte hartu duten ekitaldi batean; haiekin batera izan dira, halaber, taldeen kudeaketaz arduratzen den enpresako ordezkariak eta bertako partaideak.

Jarduera emakumeenganako indarkeriaren aurka aritzeko Legearen Ekintza Planaren barnean sartzen da, Nafarroako Gobernuak berriki onartu duena eta 2016rako honako hau ezartzen duena: "Genero-indarkeriaren biktimei arreta integrala emateko taldeen sare bat foru-lurralde guztian abian jartzea, zabaltzea eta finkatzea". Aipatu beharra dago Iruñeak dagoeneko Emakumeak Artatzeko Udal Zerbitzu propioa duela.

Zerbitzua PAUMA enpresak emango du, Tuterako eta Lizarrako taldeak jadanik kudeatzen dituen enpresak. Horretarako, aste honetan kontratu bat sinatu da, urtero luzatu daitekeena eta gehienez lau urtez luzatu ahalko dena, hau da, 2020ra arte; urtean 281.000 euro jasoko dira Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren eskutik. Guztira, lau taldeetarako urteko aurrekontua 670.000 euro izango da.

Genero-indarkeriaren egoeran dauden emakume guztientzako arreta integrala

Zerbitzu honen helburua, Nafarroako Gizarte Zerbitzuen sailean bermatutako prestazio modura sartua, genero-indarkeriaren egoeran edo jasateko arriskuan dauden emakume guztiei arreta integrala bermatzea, bai eta beraien erantzukizunpean dauden pertsonei ere, komunitateko gainerako zerbitzuekin koordinatuz.

Biktimei informazioa, orientazioa eta arreta soziala, psikologikoa, hezkuntza-mailakoa eta juridikoa ematen die eta, gainera, baliabide sozialak nahiz babestekoak eskuratzeko aukera errazten. Bere lanaren beste alderdi bat arreta-zirkuituan esku hartzen duten profesionalei aholkularitza eta babes teknikoa ematea da, eta emakumeen aurkako indarkeriari buruzko sentsibilizazio nahiz prebentzioko jardueretan lankidetza eskaintzea.

Talde berriak

Iruñerriko eta Nafarroa iparraldeko genero-indarkeriaren biktimei arreta integrala emateko taldea Iruñean dago, Valtierra kaleko 13. zenbakian (behea), eta gizarte-zerbitzuetako ondorengo zonaldeei emango die zerbitzua: Iruñerrian: Aranguren, Barañain, Burlata, Berriozar, Eguesibar, Huarte, Noain, Orkoien, Atarrabia, Zizur eta Ultzama; ipar-ekialdean: Agoitz, Auritz, Izaba, Salazar eta Zangoza; ipar-mendebaldean: Altsasu, Elizondo, Etxarri Aranatz, Irurtzun, Leitza, Lesaka eta Doneztebe. Guztira, 114.667 emakumek osatutako biztanleria, eta haietatik 90.862 (% 79,23) 18 urtetik gorakoak dira. Plantilla 2 psikologok, 2 gizarte-langilek eta hezitzaile batek osatzen dute lanaldi osoz, eta gizarte-langile eta hezitzaile banak lanaldi erdiz, arreta euskaraz eskaintzen dutena Euskararen Legean finkatutako herritarren hizkuntz eskubideak bermatzeko asmoz.

Bestalde, Tafallako genero-indarkeriaren biktimei arreta integrala emateko taldea Martinez Espronceda kaleka 1-3 zenbakietan dago, eta Artaxoa, Zarrakaztelu, Erriberri, Azkoien eta Tafallako oinarrizko zonaldeei ematen die arreta. 22.307 emakumek osatutako biztanleria da, eta haietatik 18.489 (% 82,9), 18 urtetik gorakoak. Plantilla gizarte langile, psikologo eta hezitzaile banak osatzen dute, azken biak, lanaldi erdiz.

Aipatu den moduan, bi talde berri horiek lehendik zeuden Tuterakoari eta Lizarrakoari gehitu zaizkie, 47.530 eta 34.749 emakumez osatutakoak, hurrenez hurren. Urriaren 30era arte, Tuterako genero-indarkeriaren biktimei arreta integrala emateko taldeak 261 emakume artatu ditu eta Lizarrakoak, 162.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa