(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako 69 enpresa saritu dira erantzukizun sozialarekin erakutsitako konpromisoagatik ostirala, 2016.eko abenduak 16


Foru Gobernuko InnovaRSE programan parte hartutako erakundeak dira edo lehenengo aldiz NEEZEren Reconcilia Zigilua lortu dutenak


Guztira 69 enpresa saritu dira gaur, ostirala, erantzukizun sozialarekin erakutsitako konpromisoagatik; haietatik 59, Garapen Ekonomikorako Departamentuaren InnovarSE programan parte hartzeagatik eta gainerako 10ak Nafarroako Emakume Enpresari eta Zuzendarien Elkarteko (NEEZE) Reconcilia Zigiluarekin.

Sariak Iruñean entregatu dira "Ostiraletan Garapen Ekonomikoa" zikloaren jardunaldi berri batean; bertan parte hartu dute, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusi Izaskun Goñik; Lan Zerbitzuko zuzendari Javier Zubicoak eta NEEZEren lehendakari Mª Victoria Vidaurrek.

Ekitaldi honekin erakunde horiek egindako apustua azpimarratu nahi izan da, hau da, sozialki arduratsuak diren alderdiak pixkanaka beraien enpresa-estrategian integratzeko, horretarako aipatutako bi programak baliatuz, eta Nafarroako Gobernuak 115.238 eurorekin finantzatu ditu: 60.000 euro Reconcilia Zigiluaren kasuan, eta 55.238 euro InnovarSE programarenean.

InnovaRSE programa

Foru Gobernuak sortutako InnovarSE kudeaketa-sistema iraunkortasuna etengabeko hobekuntza-prozesuaren barnean sistematikoki sartzea errazten duen tresna bat da. Enpresei laguntzen die erantzukizun sozialeko alderdiak beraien epe ertain eta luzeko estrategian jasotzen, bai eta epe laburreko eguneroko lanean ere.

Zehazki, hamar alderdi lantzen dira enpresako hiru dimentsiotan: ekonomikoa, ingurumenekoa eta maila sozialekoa. Metodologiak lau fase hartzen ditu: enpresaren egoeraren diagnostikoa osatzea Enpresako Erantzukizun Sozialaren arloan, jarduera-plan bat idaztea eta ezartzea, iraunkortasun-memoria lantzea eta hobekuntza-zikloak egitea.

Reconcilia Zigiluak

NEEZEk kudeatutako Reconcilia Zigiluaren helburua Nafarroako enpresaren kontziliazio-politikak ezartzea da; horrenbestez, Foru Komunitateko enpresen lehiakortasuna hobetzea lortu nahi da. Lana, familia eta bizitza pertsonala bateragarri egiteko planak ezartzeko garrantziaz, beharraz sentsibilizatzen eta kontzientziatzen du, bai eta sortzen dituzten onurez ere.

Sari horrekin kontziliazio-arloan barne-politikak aplikatzen dituzten enpresak aintzatetsi nahi dira, eta hura sustatuko duten kudeaketa-ereduak sustatu. Reconcilia Zigilua lehen aldiz lortzeagatik oraingoan saritutako hamar enpresaz gain, beste 33k aurreko urteetan lortutakoak berritu dituzte.

Jardunaldia

Gaur, ostirala, Kondestable jauregian egindako ekitaldian, Politika Ekonomikoko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusi Izaskun Goñik InnovarSE kudeaketa-sistemaren emaitzak azaldu ditu, eta Nafarroako Gobernuak datorren urterako aurreikusitako erantzukizun soziala sustatzeko politiken berri eman du.

Bestalde, NEEZEko lehendakari Mª Victoria Vidaurrek lana eta familia bateragarri egitearen aldeko enpresa-ekintzak aztertu ditu, Reconcilia Zigiluaren bidez ekindakoak.

Azkenik, honako enpresa hauetako ordezkariek erantzukizun sozialeko programa horietan zer esperientzia izan duten kontatu dute: Iñigo Ayerra (IED); Nuria Cacho (Mutua Universal); Joaquín Acha (La Burundesa); eta Javier Espinosa (EIN Arquitectura e Ingeniería Urbana).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa