(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskara administrazioan eta hezkuntza-eskaintzan sustatzea, hizkuntz horren plan estrategikoari egindako ekarpen nagusiak

 

astelehena, 2016.eko abenduak 19


Ollo kontseilariak eta Euskarabideko zuzendari kudeatzaile Mikel Arregik planaren gainean herritarrek izandako partaidetza-prozesuko ondorioak aurkeztu dituzte


Euskarazko hezkuntza-eskaintza zabalagoa, Lanbide Heziketako graduetan bereziki, eta euskararen erabilera administrazio publikoetara zabaltzea eta ahal den heinean haren erabilera esparru sozialetara zabaltzea, horiei buruzko onartutako ekarpenak egiten dituzte batez ere herritarrek euskararen plan estrategikoan. Neurri txikiagoan, proposamenek hizkuntzaren ospeari lotutako alderdiak aipatu dituzte, sektore sozio-ekonomikoan duten eragina, lege-esparruari eta araudiaren garapenari lotutako alderdiak.

Planaren baitan herritarrek izandako partaidetza-prozesuari buruzko jardunaldi batean aurkeztutako ondorioetarako batzuk dira, eta bertan parte hartu dute, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok eta Euskarabideko zuzendari kudeatzaile Mikel Arregik.

Azaldu dutenez, guztira 259 ekarpen jaso dira, gehienak, 154, urrian eta azaroan antolatutako lurralde nahiz sektoreko bileretan adierazitakoak Gobernuak euskararen gainean duen estrategia ezagutarazteko, eta herritarren nahiz tartean dauden sektoreen, erakundeen proposamenak nahiz ekarpenak jasotzeko. Beste 66 Gobernu Irekia atariaren bidez jaso dira; 38 posta elektronikoaz bidali dira Euskarabidera eta, bat, erregistro ofizial baten entregatuz.

259 horietatik, % 65 onartu dira. Horretarako, lege-esparrua bete behar zuten eta planaren epe barnean egin ahal izatea (2016-2019), eskuragarri dauden giza baliabideekin eta ekonomikoekin, eta beti administrazio-prozeduraren barnean. Onartu gabekoetatik, % 15ek ez zuten irizpide horiek betetzen, eta % 20 ez ziren alegazioak, galderak, iruzkinak, zalantzak edo iradokizunak baizik.

Onartuen artetik, askotariko proposamen zehatz eta espezifikoak daude, esaterako: "Euskararen gaitasun komunikatzailea sustatzea eta materialak ikasleen ikuspegi inklusibo batetik lantzea"; "autoikaskuntzako programak lantzea, beraien erabilera eta eskaintza txikiagoa den zonaldeetan bereziki"; "ETB3 ikusi ahal izatea txikienek beren adinetara egokitutako euskarazko telebista-programak ikus ahal ditzaten"; "helduen lanbide-gaitasuneko ikastaroak euskaraz"; "bere erabilera Administrazioko zerbitzuetan bermatzea"; edo "saltokiek eta enpresek zerbitzuak euskaraz eman ditzaten sustatzea", besteak beste.

Parte hartzeko prozesua

Plan estrategikoaren zirriborroa urriaren 21ean aurkeztu zen, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok eta Euskarabideko zuzendari kudeatzaile Mikel Arregik 65 eragileren aurrean egindako bilkura batean.

Herritarrek hilabete izan dute (urriaren 21etik azaroaren 21era) bere ekarpenak Gobernu Irekiaren bidez helarazteko.

Adierazi den moduan, proposamen eta alegazioen % 65 onartu egin dira. Honako hauei lotutako proposamenak dira, gehienbat: hezkuntza, hizkuntzaren erabilera soziala eta administrazio publikoetan duen erabilera; eta, maila txikiago batean, hizkuntzaren ospeari, sektore sozio-ekonomikoari, lege-esparruari eta arauen garapenari lotutakoak.

Alegazioen % 15 inguru ez dira onartu, zehaztutako irizpideak ez betetzeagatik. Lege-arrazoiengatik jaso ezin daitezkeen proposamenak dira; edo hiru urteko epearen barnean aplika ezin daitezkeenak plana egikaritu behar den epean zehar, eskuragarri dauden baliabideekin ezin daitezkeenak egin, edo administrazio-prozeduraren barnean ezin daitezkeenak egin.

Gainera % 20 (aipatu den moduan, ez dira alegazioak) kontuan hartu dira, baina planaren testuan ez dira zuzenean sartu

Halaber, lurralde-mailako saioak egin dira Nafarroako sei herritan, eta bertan eskualdetako hautetsiek, langile teknikoek, hizkuntz mailako eragileek eta kulturalek parte hartu ahal izan dute, besteak beste. Topaketetan 80 pertsonak parte hartu dute guztira, eta Iruñean, Tafallan, Leitzan, Zangozan, Lizarran eta Tuteran egin dira.

Sektoreko bilerak ere egin dira, guztiak Iruñean, eta 44 pertsonak parte hartu dute haietan, honako arlo hauetakoak: Euskara; Hezkuntza; Zerbitzu Publikoak; Kultura, Kirola eta IKT; eta Sozioekonomia.

Plana onartzea

Planari egindako alegazioen ondoren, Nafarroako Euskara Kontseilura lehendabizi eta Nafarroako Gobernura ondoren helaraziko da. Gainera, 2017an egikaritu beharreko ekintzen kronograma bat egingo da eta ezarpenaren jarraipen bat egingo Nafarroako Euskara Kontseiluaren, Euskarabideko Gobernu Kontseiluaren bidez; hura egikaritzeko prozesuari buruzko informazioa emango da eta herritarrek parte hartu ahalko dute,.

Plana 2016ko otsailean hasi zen proiektua Nafarroako Euskara Kontseiluan onetsiz. Maiatzean eta ekainean euskarak Nafarroan bizi zuen egoerari buruz eskuragarri zeuden datuak aztertu ziren, bederatzi adituri elkarrizketa egin zitzaien eta datu soziolinguistikoen diagnostiko bat egin zen, DAFO azterketa bat (Ahuldadeak- Mehatxuak-Indarguneak-Aukerak); mahai teknikoak 8 sektoretan, eta haietan esparru publikoko nahiz eragile sozialetako 109 pertsonak parte hartu zuten.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa