(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Nafarroako paisaiak argitaratu du, Foru Komunitatean 52 ibilbide egiteko iradokizunez betetako obra asteartea, 2016.eko abenduak 20


Javier Pagola egileak 52 ibilbidetarako 52 arrazoi eskaintzen ditu, urteko aste bakoitzerako bat


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuak Javier Pagola kazetariaren eta idazlearen "Los paisajes de Navarra/Nafarroako paisaiak" obra argitaratu du. Liburukiak Nafarroako geografia deskribatzen du 52 arrazoi eskainiz –urteko aste bakoitzeko bat– Foru Komunitateko toki erakargarriak bisitatzeko.

Ez da ohiko topogida bat, baizik eta iradokizun, gogoeta eta ohar erudituen bidez, irakurlea bisita eta ikuspegi bakoitzarekin ahalik eta gehien gozatzeko prestatuko da. Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok aurkeztu du gaur goizean obra hori.

Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuak Javier Pagola kazetariaren eta idazlearen "Los paisajes de Navarra/Nafarroako paisaiak" obra argitaratu du. Liburukiak Nafarroako geografia deskribatzen du 52 arrazoi eskainiz –urteko aste bakoitzeko bat– Foru Komunitateko toki erakargarriak bisitatzeko.

Ez da ohiko topogida bat, baizik eta iradokizun, gogoeta eta ohar erudituen bidez, irakurlea bisita eta ikuspegi bakoitzarekin ahalik eta gehien gozatzeko prestatuko da. Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok aurkeztu du gaur goizean obra hori.

Liburua hasten da historiako eta gure gizarteko paisaiari buruzko begirada zuhur batekin, eta pertsonek haietan nola eragiten duten eta haiek pertsonengan nola eragiten duten azaltzen du; gero ikuspegia landarez betetako paisaia batek zipriztintzen du, eta hori honako hauek erabakitzen dute: prezipitazio asko edo gutxi egoteak, bertan dauden landare-espezie eta -masek eta haiek duten esanahi ekologiko eta kulturalak.

Uraren paisaia nafarra zeharkatzen du gero ibaien ibileretatik, "mendiak baino erabakigarriagoak diruditenak populazioen kokalekuan eta ibarren agerpen administratiboan".

Landa-eremuko paisaia aztertzen du ondoren bertako laborantzekin, harrizko, adreiluzko eta adobezko etxeekin, hilerriekin eta plazekin, elizekin, harrizko kaleekin eta iturri publikoekin.

Jarraian, hiriko paisaia ikusten du, ordenatutako eta hierarkizatutako espazioak dituzten tokiekin: sarbideen gaia jorratzen du, lurreko bideen garapena, mendateak, ibilbide luzeko bideak, bideen ondoan sortutako herrien existentzia erabakitzen duen trafiko hori guztia.

Pagolak ondoren paisaia zentzumen guztiekin hautemateko beharraz hitz egiten du, paisaia bisualak eta soinuzkoak baitaude, usaimenezkoak, ukitu daitezkeenak eta dasta daitezkeenak, ezagutu beharrekoak direnak.

Obrak, gainera, era berezian, urtaro-aldaketak aztertzen ditu, haizeak, gaueko paisaiak, hodei bidaiariak, elurra, euria eta lorategiak.

Ondoren, lau urtaroetarako pasioak iradokitzen dituzten kapituluak zabaltzen dira: neguko pasioak, udaberrikoak, udazkenekoak eta udakoak, haietako bakoitzak bere ibilbideak, parajeak izanik eta edertasun bereziekin.

Liburuaren barnean egilearen seme Pello Pagolaren argazkiak daude eta Edurne Iriarteren ilustrazioak. Euskarazko bertsioa Matias Mugicarena da. Bere kapitulu batzuk jasotzen dituen CD bat dago, egilearen ahotsarekin, eta azken horrek testuak irakurtzeko eta entzuteko prestatu ditu, egilearen eta publikoaren artean harreman emozional zuzena lortzeko asmoz.

Ollo kontseilariak egileei eta liburu honen prestakuntzan lan egin duten pertsona guztiei eskerrak eman dizkie, egindako ekarpen bikainagatik. "Liburu honekin, Nafarroako Gobernuaren helburua soberan beteta geratu da, hau da, gure lurrari buruzko argitalpen erakargarri bat eskaintzea Nafarroa herritarrek beraiek eta bisitariek ezagutu eta miretsi dezaten", adierazi du.

800 ale argitaratu dira, eta 20 euroan jarriko dira salgai.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa