(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ospitaleguneko sei laborategiak “pabiloi urdin”-eko eraikin berrituan kokatuko dira asteazkena, 2016.eko abenduak 21


Nafarroako Gobernuak gaur eman du baimena zerbitzu horiek barneratzeko eta lehenengo fase bat eraikitzeko proiektua idazteko lizitazioa


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran erabaki bat onartu du eta, haren bidez, Osasunbideari Nafarroako Ospitaleguneko sei laborategiak "pabiloi urdin"-eko eraikinean barneratzeko aurreproiektu baten idazketa lizitatzeko baimena ematen da, bai eta I. faseko eraikuntza-proiektuaren idazketa lizitatzeko ere, analisi klinikoen laborategiak, hematologia eta larrialdiak hartzen dituena. 505.451,21 euroko gastua da, guztira.

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran erabaki bat onartu du eta, haren bidez, Osasunbideari Nafarroako Ospitaleguneko sei laborategiak "pabiloi urdin"-eko eraikinean barneratzeko aurreproiektu baten idazketa lizitatzeko baimena ematen da, bai eta I. faseko eraikuntza-proiektuaren idazketa lizitatzeko ere, analisi klinikoen laborategiak, hematologia eta larrialdiak hartzen dituena. 505.451,21 euroko gastua da, guztira.

Analisi kliniko, hematologia eta larrialdien laborategi bateratua (LUNA) Navarrabiomed-en Ikerketa Zentroak okupatzen duen eraikineko lehen solairuan dago gaur egun, 2011n inauguratu zena, eta hura eraikitzeko Europar Batasunaren EGEF funtsek 7,8 milioi euroko laguntza eman zuen. Diru-laguntza hori emateko, higiezin osoan ikerketa-lana egiteko konpromisoa hartu behar zen. Horregatik, laborategiak husten ez baziren, Gobernuak jasotako laguntza guztia edo zati handi bat itzuli beharko zuen.

Aipatutako hiru laborategiak berriz kokatzeko beharrari honako hau gehitu behar zaio: espazio horretan bertan Nafarroako Ospitalegunean sakabanatutako beste zerbitzu batzuk barneratzea, Nafarroako Ospitaleguneko laborategien bateratze fisikoa eta antolaketa-mailakoa lortzeko asmoz. Mikrobiologiako laborategia da (lehengo Nafarroako ospitalean), Anatomia Patologikoa (unitate bat lehengo Nafarroako ospitalean du eta bestea, Virgen del Caminon), eta Genetika Zerbitzukoa (Virgen del Caminon). Egungo laborategiek gabezi garrantzitsuak dituzte beraien egungo funtzioak behar bezala betetzeko, eta laborategi bakoitzean teknologia nahiz zerbitzu berriak sartzea eragozten dute.

Pabiloi urdina, aukera egokia

Zerbitzu horiek beste leku batzuetan jartzeko aukerei buruzko azterketak egin ondoren, eraikin berrien eraikuntza nahiz lehendik dauden beste batzuen aldaketa kontuan hartuz, Osasunbideak "pabiloi urdina" izenekoa berritzea eta zabaltzea dela irtenbide egokiena erabaki du.

Aukeraketa hori ekarri duten arrazoia da, pabiloian dagoen espazioari esker, Nafarroako Ospitaleguneko laborategi guztiak bertan kokatu ahalko zirela. Gainera, ikusita eraikinak ez duela laguntza-izaerako zerbitzurik administrazio-mailakoa baizik, azken horiek beste toki batzuetara eramatea ez da hain konplexua. Gainera, partzelaren egiturak eta neurriek obrak hainbat fasetan egiten uzten dute.

Zehazki, bi fase aurreikusten dira. Lehenengoan, gaur egun Navarrabiomed-en eraikinean dagoen LUNA laborategia lekuz aldatuko da, eta bigarrengoan, Mikrobiologia, Anatomia Patologikoa eta Genetikakoak barneratuko dira. Guztira, eraikin berriak 8.755 metro koadro erabilgarri izango du (3.278 m2 lehenengo faserako eta 5.477 m2 bigarrenerako), eta eraikitako 10.944 metro koadroko azalera bat okupatuko du. 2017, 2018 eta 2019an egingo zen lehenengo faseak 7.380.000 euroko kostua du.

Nafarroako Gobernuak gaur baimendu duen lizitazioak, alde batetik, Nafarroako Ospitaleguneko laborategi guztiak barneratzeko aurreproiektuaren idazketa jasotzen du, eta bestetik, berritzeko proiektuaren idazketa gaur egun Navarrabiomed-eko eraikinean kokatutako bulegoak hartzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa