(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kontratu bat sinatzen duten gazte-kopurua hirukoiztu egin da 2016an Nafar Lansarean orientazio pertsonalizatua jaso ondoren osteguna, 2016.eko abenduak 22


Enpleguko zuzendari kudeatzaileak Gazte Bermea programan aholkularitzari eusteko garrantzia defendatu du


Gazteentzako orientazio-zerbitzuak % 30 igo dira 2015arekin alderatuz.

3.274 gaztek sinatu dute lan-kontratu bat aurtengo urtarril eta abendu artean, Nafar Lansareak orientazio pertsonalizatua eman ondoren. Datu horrek 2015eko zifrak hirukoizten ditu. Gainera, 2016ko abendura arte, Eskubide Sozialetako Departamentuaren mendeko Nafar Lansareak gazteak orientatzeko zerbitzuen kopurua % 30 igo du iragan urtearekin alderatuz.

Zehazki, lehenengo 11 hilabeteetan Nafar Lansareko langileek orientazioko 26.232 ekintza egin dituzte (19.871, 2015ean); 870 prestakuntza-ekintzatara bideratu dira (553, 2015ean) eta 42k jaso dute orientazioa autoenpleguaren alorrean (28, 2015ean). Gainera, banakako 2.258 diagnostiko egin dira (511, 2015ean). Halaber, CVaren 3.480 eguneratze egin dira (2.200 inguru, iaz).

Nafar Lansareko zuzendari kudeatzaile Paz Fernandezek azaldu zuenez, emaitza horiek lortu dira Enpleguko langile teknikoek aholkularitzan, orientazioan eta ibilbideen prestakuntzan egiten duten lanari esker 2014-2020 Europako Gizarte Funtsaren gazte-enpleguko programaren esparruan, Gazte Berme izenez ezagutzen dena ere; funts hori, ikasten ez eta lanik egiten ez duten 30 urtetik beherakoei lan edo prestakuntzako esperientzia bat eskaintzeko prestatu da.

"2015ean lau pertsona kontratatu ziren lan hori egiteko, eta 2016an zehar kolektibo horren enplegu-maila nabarmen hobetu da", gogorarazi du Fernandezek; azken horrek, datu horiekin, Gazte Bermea programan banakako aholkularitza bermatzearen garrantzia azpimarratu zuen.

Arrazoi hori dela eta, Nafar Lansareko zuzendari kudeatzailea pozik agertu zen Enplegu Ministerioak "txeke-prestakuntza" izenekoa kendu izanagatik. Hamabi autonomia erkidegok bere erreparoak jarri zituzten iruzurra saihesteko bermerik ez eskaintzeagatik eta banakako orientazioa baztertzeagatik; baldintza hori ezinbestekotzat jotzen zuten esperientziarik eta prestakuntzarik gabeko gazte batek bere ibilbidea zuzen eta egoki hautatu ahal izateko.

Fernandezek pasa den astelehenean Madrilen egindako Sektoreko Konferentzian parte hartu zuen, eta bertan, Gobernu zentralak eta autonomia erkidegoek Gazte Bermearen sistema berritzea erabaki zuten. Azken hilabetean lan ez egiteko baldintza aldatu da eta hezkuntza-ekintzarik ez amaitzea azken 90 egunetan. Ordeztu egiten da eskaeraren aurreko egunean lan ez egiteagatik eta prestakuntza edota hezkuntzako ekintzarik ez egiteagatik. Horri esker, gazte asko programan sartu ahalko dira.

6.000 gazte inguru

Gaur egun Nafarroako gazteen berme-sisteman 5.793 gazte inskribatuta daude, eta haietatik 3.334 gizonezkoak (% 57,55) eta 2.459 emakumezkoak dira (% 42,45). % 56,04 onuradunak dira eta gainerakoak ez dira, lanean ari direlako edo azken hilabetean lanean izan direlako.

Adinari dagokionez, % 70 inguru 25 urtetik beherakoak dira, eta gainerakoak, 26-30 urte artekoak. Haien prestakuntza-maila nabarmendu behar da ere; izan ere, % 30ak bigarren hezkuntza ez du amaitu. Gainerakoek lanbide-heziketa, batxilergoko tituluak, diplomatura, unibertsitateko lizentzia edo goragoko beste batzuk dituzte. Pertsonen % 4k desgaitasuna du.

2015ean 4.200 gazte inguru zeuden inskribatuta (5.793, gaur egun) eta, beraz, hazkundea % 40ra hurbildu da. 2015ean, inskribatutako pertsonen % 48,4 (2.007) kontratatu zen, eta haietatik mila batek orientazioa jaso zuten. 2016an, 8,14 puntu hobetu da, % 56,5eraino (3.274 pertsona kontratatuta, aurrez orientazioa jaso dutenekin egokituz). Gainera, kontratazio-arloan, gizon eta emakumeen arteko aldea murriztu da, 2015eko 18,7 puntutatik 2016ko 16ra (gizonen kontratuen % 58 eta emakumeen % 42).

Nafar Lansareak urtero 270.000 euro bideratzen du gazte-bermearen orientazio-lan horretarako. Gainera, kolektibo horrentzat prestakuntza-ekintzak programatzen ditu, toki-erakundeek nahiz enpresek kontratazioak egiteko laguntzak ematen ditu eta berariazko lantegi-eskolak egin ditu.

Aholkularitzako ekintzetan gazteriako zuzendariordetzako teknikariek ere parte hartu dute, bai eta erakunde horretako informazio-zentroak ere, Nafar Lansarearekin era koordinatuan lan egin duena.

Alde horretatik, gazteriako zuzendariordetzak honako erakunde hauetako ordezkariek osatutako lan-mahaia sortu du: Nafar Lansarea (Gazte Bermeko teknikariak); Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua; Iruña, Castejon, Corella, Huarte eta Atarrabiako udaletako gazte-arloetako eta gazte-informazio bulegoetako ordezkariak; Nafarroako Gazteria Kontseilua; Nafarroako Merkataritza Ganbera eta Secretariado Gitano fundazioa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa