(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako 5 naturagunek Europako proiektu batean parte hartzen dute Pirinioetako eremu babestuen sare bat sortzeko osteguna, 2016.eko abenduak 22


Bertiz, Urbasa-Andia, Larra, Lizardoia eta Aztaparreta dira, eta 2 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua duen "Green" proiektuaren barnean daude


Green proiektuaren jarraipen-batzorde teknikoko partaideak, azaroan Bertizen egin zena. ( irudia handitu )

Bertizko Jaurerria Natur Parkeak, Lizardoiako Erreserba Integralak, Aztaparretako Erreserba Integralak, Larrako Natura Erreserbak eta Urbasa-Andiako Parke Naturalak parte hartzen dute "Green" Europako proiektuan, Pirinioetako babestutako naturaguneen sare bat sortze aldera.

2 milioi euro baino gehiagoko aurrekontuarekin –haren % 65 Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) kofinantzatuta Interreg V POCTEFA programaren bidez–, Green proiektuaren barnean (Pirinioetako naturaguneen kudeaketa eta sarean jartzea), Espainia, Frantzia eta Andorrako babes-eremuen kudeatzaileen artean ezagutza eta jardunbide egokiak trukatzeko ekintzak sartzen dira.

Nafarroako Gobernuak proiektu honetan Gestión Ambiental de Navarra (GAN) enpresa publikoaren bidez parte hartzen du. Hala, hurrengo hiru urteetan eremuen kudeaketako efizientzia hobetu nahi da ingurumeneko balio batzuekin eta antzeko arazo batekin.

Pirinioetako natura ondare aberatsak, biodibertsitatearen benetako erreserba, babesguneak areagotzea ekarri du babesteko eta balioan jartzeko, esaterako: parke nazionalak, parke naturalak, baso-erreserbak, biotopoak… Beraien helburuak neurri handi batean komunak izan arren, orain arte ez da lotura egonkorrik izan mendikateko babestutako naturaguneen artean. Kontserbazio-ekimenak ez doaz eskualde-mailatik harago, baina arduradunek "kontserbazioko ekimen osagarriak sustatzeko beharra" identifikatu dute, "eta bertan, gune horietako bakoitzak lagundu egingo du Pirinioetako mugaz gaindiko ekosistemak hobetzen eta babesten".

Sareko kudeaketa

Green proiektuaren helburua Pirinioetako ingurumeneko arduradunei elkarrizketa, truke eta erabakiak hartzeko plataforma bat eskaintzea da; hala, "sareko kudeaketa" batez hitz egin ahalko da. Plataforma horri esker, zenbait alderdi hobetu ahalko dira, antzeko kontserbazio-arazoak aztertzeko partekatutako diagnostikoak egitea, esaterako; geo-dibertsitatearen ezagutzan hutsuneak identifikatuko dira, eta bereziki arrakastatsuak diren tokiko ekimenak sustatuko eta kopiatuko, besteak beste.

Gainera, Green proiektuaren esparruan kontserbazioko ekintza zehatz batzuk egingo dira Pirinioetan lehentasun moduan identifikatutako hiru ekosistema-mota handiei buruz: basoak (Nafarroak parte hartzen du), nekazaritza-abeltzaintzako ingurune irekiak eta hezeguneak. Gune ezberdinek beraien esperientziak azalduko dituzte alor horien kontserbazioan, Pirinioetako ekosistemak berrezartzeko jardunbide hobeak identifikatze aldera, gune bakoitzean erdietsitako emaitza proiektuan parte hartzen duten babestutako naturagune guztietara eramateko asmoz.

Nafarroak proposatutako ekintzen artean, honako hauek daude: Larrako Erreserba Naturaleko mendi-pinuaren pinudia kontserbatzeko egoeraren jarraipen- nahiz kontrol-azterketak egitea; Lizardoiako Erreserba Integraleko izeidien eta pagadi/izeidien dinamikari buruzko azterketa bat egitea, eta Aztaparretako Erreserba Integraleko pagadi/izeidiko loreen egitura eta aniztasunaren azterketa bat egitea, basoko ustiapena egin den pagadi/izeidi produktiboko guneekin alderatuz.

Proiektuaren barnean Nafarroan aurreikusitako inbertsioa 199.803 euro da, eta kopuru horretatik, Europar Batasunak, POCTEFA bere laguntza-lerroaren bidez, % 65 finantzatuko du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa