(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Tuterako Osasun-barrutiak "teledermatologia" ezarri du, azaleko patologien diagnostikoa arintzen duena ostirala, 2016.eko abenduak 23


Haren bidez, familia-medikuak Dermatologiako espezialistei irudiak bidaltzen dizkie, eta horrek osasun-zentrora doazen pazienteei, beren etxeetan artatutakoei eta zentro soziosanitarioetan daudenei ere mesede egingo die


Dermatologia Tutera

Erriberako hiriburuko Osasun-arloko arduradunak. ( irudia handitu )

Tuterako Osasun-barrutia "teledermatologia" proiektua ezartzen hasi da; hari esker, Lehen Mailako Arretan detektatzen diren azaleko patologien diagnostikoak hobetuko eta arinduko dira, osasun-zentroetako profesionalek egindako argazkiak Reina Sofia ospitaleko espezialistei bidaliz, azken horiek balorazioa egin dezaten.

Proiektua aste honetan jarri da abian Cintruenigoko osasun-zentroan eta Tutera Ekialdekoan. Azken horretara joan da gaur Osasuneko kontseilari Fernando Dominguez, eta harekin batera izan dira, Osasunbideko kudeatzaile Oscar Moracho, Tuterako osasun-zentroko kudeatzaile Jose Ramon Mora, Tuterako Reina Sofia ospitaleko zuzendari mediko Olga Sanz, Tutera Ekitaldeko osasun-zentroko zuzendari Fernando Merino eta Julio Perez dermatologoa, besteak beste.

"Teledermatologia"-ren bidez, osasun-zentroko profesionalak irudi bat sortzen du argazki-makina batekin, eta aurrez aurre egon gabe egiten diren kontsulten bidez, Dermatologiako espezialistarengana igortzen da. Azken horrek, irudia baloratu ondoren, Lehen Mailako Arretako medikuarekin harremanetan jar daiteke aurrez aurre egon gabe egindako kontsulta horretan bertan iruzkin edo txosten bat bidaliz. Hasieran, zerbitzu hori diagnostiko eta tratamenduaren fasea arintzeko pentsatuta dago lesio dermatologikoen lehen episodioetan. Bigarren fase batean, irudien erabilera sartzea aurreikusten da patologia kronikoak edo berrerorleak kontrolatzeko eta aztertzeko. Etorkizunean, sistema bera beste patologia batzuk aztertzeko erabiltzea pentsatzen da gainera, esaterako: Kirurgia Orokorreko, Kirurgia Baskularreko eta Kirurgia Plastikoko zerbitzuen balorazio behar duten ultzerak edo zauriak.

Tuterako Osasun-barrutian, "teledermatologia"-ri esker, Lehen Mailako Arretako pazienteei, etxeetan artatutakoei eta egoitzean nahiz beste zentro soziosanitario batzuetan daudenei egingo zaie mesede. Proiektu hori urtarriletik aurrera Tutera Mendebaldeko, Corellako, Cascanteko, Buñueleko eta Valtierrako osasun-zentroetara zabaltzea aurreikusita dago. Abian jartzeko zazpi kamera erosi dira (3.380 euroko kostua), osasuneko oinarrizko zonalde bakoitzerako bat.

"Teledermatología"-ren abantailak

Irudiak bidaltzeko sistema bereziki aproposa da azaleko arazoak baloratzeko, prozesuen bereizmen-tasa hobetzen uzten baitu diagnostikatzeko fasean eta tratamendu goiztiarra errazten. Laguntza-kalitatea handitzea esan nahi du, lesioa aktibo dagoenean tratatzen uzten baitu, oso garrantzitsua dena era honetako gaitzetan. Abantaila horiei pazientearen irisgarritasunena dagoen hobekuntza eransten zaio, behin eta berriz kontsultak egitea edo beharrezkoak ez diren joan-etorriak ekiditen dituztenak.

Proiektu horrek, halaber, Lehen Mailako Arretako eta Arreta Espezializatuko medikuen arteko komunikazioa sustatzen du, eta familia-medikuen prestakuntzaren etengabeko hobekuntza nahiz erabakitzeko gaitasuna sustatzen ditu zirkuitu arinak ezarriz eta Arreta Espezializatutik laguntzeko irisgarriak direnak. Epe luzera, itxarote-zerrendak murrizten lagunduko du.

Osasunbideko Dermatologiako arreta integratuko lantalde tekniko batek emaitzen jarraipen bat egiten du eta lan egiten du ondorengoa zehazteko: dermatologiako zer patologia-mota diren egokienak "teledermatologia"-ren bidez artatzeko, bai eta Lehen Mailako Arretaren eta Espezializatuaren artean pazienteak bideratzeko irizpideak egokitzeko ere.

Aurrez aurrekoak ez diren kontsulten hazkundea

"Teledermatologia" proiektua, Paziente Kroniko eta Patologia Anitzeko Pazientearen Estrategian sartua, Lehen Mailako Arretako eta Arreta Espezializatuko profesionalen artean edo osasun-zentroetako sanitarioen artean komunikazioa bultzatzeko planaren barnean dago aurrez aurre egon gabe egiten diren kontsulten bitartez. Osasun Departamentuak tresna hori ahalik eta espezialitate gehienetara zabaltzeko lanean ari da, medikuen nahiz erizaintzako profesionalen arteko komunikazio-mailan.

Tuterako Osasun-barrutian aurrez aurrekoak ez diren kontsultak jarri dira espezialitate medikoetan, eta bolumen handiena Kardiologiak hartzen du. Ezarpenaren bigarren fasean kirurgiako espezialitateak sartuko dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa