(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak alarma-sistema bat jarri du Elizondon uholdeak prebenitzeko ostirala, 2016.eko abenduak 23


Ur-emaria neurtzeko estazio batek nahiz datuak denbora errealean jasotzen dituen euri-neurgailu batek osatzen dute, eta Erratzun jarri da


Iñarbegiko parajean jarritako euri-neurgailua, Erratzun (Baztan). ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak uholdeak prebenitzeko alarma-sistema bat jarri du Elizondon; sistema hori ur-emaria neurtzeko estazio batek nahiz datuak denbora errealean jasotzen dituen euri-neurgailu batek osatzen dute, eta Erratzun jarri da.

Zehazki, ur-emaria neurtzeko estazioa Elizondon ibaian gora dago, Iñarbegi eta Arango errekastoek bat egiten duten tokian; Erratzuko hegoaldean, datuak denbora errealean jasotzeko euri-neurgailu batek, berriz (Iñarbil auzoko Iñarbegiko parajean), Autzako hegoaldean izandako ekaitzen prezipitazioak erregistratuko ditu. Jadanik martxan dauden azpiegitura horiei esker, Elizondok bere udal-jardueraren plana hobetu eta antolatu ahalko du uholde-arriskuari aurre egiteko.

Orain arte, Baztanen denbora errealean euria jasotzeko estazio meteorologiko bat zegoen (Gorramendi), ibarraren iparraldeko euri-neurgailua erregistratzen duena, eta baita Oharrizen dagoen ur-emaria neurtzeko estazio bat ere Elizondon ibaian behera.

Elizondon (Baztan jende gehien bizi den udalerria) uholdeak sarri samar gertatzen dira. 2014an gertatutakoaren ondoren, honako hau egiaztatu zen: orduko alerta-sistemek uholde-arriskua ezin izan zutela garaiz abisatu: alde batetik, uholdea oso bizkor sortu zelako, eta bestetik, Oharrizko ur-emaria neurtzeko estazioko ur-mailaren alerta Elizondon uholdea gertatu baino minutu gutxi batzuk lehenago iritsi zelako; izan ere, estazioa udalerri horretan ibaian behera lau kilometrora dago eta, beraz, uraldia Elizondora baino geroago iritsi zen.

Denbora errealean hartutako datuak Interneten kontsulta daitezke, ondorengo helbideetan: ttp://meteo.navarra.es/estaciones/mapasdatostiemporeal.cfm?IDParam_sel=11 euri-neurgailurako eta http://www.navarra.es/appsext/AguaEnNavarra/ctaDatosEstacion.aspx?IdEstacion=109 Erratzuko ur-emariak neurtzeko estaziorako.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa