(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Toki Administrazioak udalei 1,8 milioi euro baino gehiagoko konpentsazioa eman die hobari fiskalengatik asteazkena, 2016.eko abenduak 28


Udal-zergen kobrantzaren salbuespenak dira, kontribuzioa edo OHZ (ondasun-higiezinen gaineko zerga) eta EJZ (ekonomia-jardueren gaineko zerga) esaterako, eta haiek kooperatibek edo fundazioek balia ditzakete


Nafarroako Gobernuak 1.871.615,48 euro eman die Nafarroako 92 toki-erakunderi konpentsazio moduan zenbait udal-zergaren hobariagatik. 2014, 2015 eta 2016an aurkeztutako eskaerak 2017aren hasieran ordainduko dira, nahiz eta ziur asko 2016ko eskaera batzuk (azarotik aurrera aurkeztutakoak) datorren urtean izapidetuko diren dagoen partida agortzen denean.

Konpentsazio horiek (haien zenbatekoa eta banaketa gaur jakin ditu Foru Gobernuak bilkuran), udal-zergen kobrantzaren salbuespen bidez egiten dira, esaterako: kontribuzioa edo OHZ eta EJZ, eta haiek legez zenbait erakunde pribatuk balia ditzakete, kooperatibekin edo fundazioekin gertatzen den moduan.

Partikularrentzako eta enpresetarako hobariak ere konpentsatzen dira, udalerrian izandako uholde-kasuengatik edo beste larrialdi batzuengatik emandakoak, Nafarroako Gobernuak hala deklaratutakoak.

Konpentsazio handiena jasoko duten udalerriak honako hauek izango dira: Iruña (877.342,98 euro); Tafalla (89.724,92 euro); Atarrabia (84.163,66); Tutera (61.075,68 euro); Castejon (58.686, 18 euro); Lakuntza (58.588,96 euro); Martzilla (53.312,69 euro); Noain (52.987,17 euro); Azagra (50.470,46 euro); eta Aranguren (47.382,16 euro).

Hobariengatik dagokien konpentsazioa jasoko duten udalak, aurrez eskatutakoaren arabera, erantsita dagoen taulan kontsulta daiteke.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
11. dokumentua.pdf
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa