(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Toki-administrazioaren aldaketa prestatzeko partaidetzazko bigarren fasea hasiko da asteazkena, 2016.eko abenduak 28


Laneko dokumentu batek eskumenen berrantolaketa, zerga-erreforma orokor bat eta tokiko planta berri bat proposatzen ditu; bertan, mankomunitateak desagertzen dira eta "eskualde"-aren figura sortuko da


Transcripción textual del video

Toki Administrazioa aldatzeko partaidetzazko prozesuak datorren astean hasiko du bigarren fasea bi bilera-ziklo antolatuz; bertan, udalerriek beraiek, aditu-talde batek eta Nafarroako Gobernuak egindako proposamenetatik abiatuz egindako laneko dokumentu bat aztertu eta eztabaidatuko dute Foru Komunitateko toki-erakundeek.

Toki-administrazioaren aldaketa prestatzeko partaidetzazko bigarren fasea hasiko da.

Toki Administrazioa aldatzeko partaidetzazko prozesuak datorren astean hasiko du bigarren fasea bi bilera-ziklo antolatuz; bertan, udalerriek beraiek, aditu-talde batek eta Nafarroako Gobernuak egindako proposamenetatik abiatuz egindako laneko dokumentu bat aztertu eta eztabaidatuko dute Foru Komunitateko toki-erakundeek.

Lehenengo zirriborro hori gaur goizean aurkeztu dio Foru Gobernuari Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilari Isabel Elizaldek.

Bilkuraren ondorengo prentsaurrekoan, kontseilariak orain aztertuko den laneko dokumentua aurkeztu du, eta haren helburu nagusiak honako hauek dira: lurralde- eta gizarte-alorreko kohesioa sortzea, autonomia bermatzea eta tokiko boterea indartzea behar besteko finantza-mailari eutsiz, bai eta herritarrentzako zerbitzuen prestazioan efizientzia lortzea ere.

Helburu horiek erdiesteko, dokumentuak eskumenak birbanatzea proposatzen du administrazio publikoen artean, eta baita tokiko finantzaketaren aldaketa orokor bat ere, tokiko zergetan nahiz Foru Ogasuneko zerga-bilketaren partaidetzan. Azkenik, tokiko plan berri bat ere proposatzen da, eta haren berrikuntza nagusiak dira: kontzejuekin jarraitzea, mankomunitateen figura desagertzea eta handiagokoa den beste bat sortzea, eskualdearen figura, alegia.

Eskumenak eta finantzaketa

Aipatu den moduan, dokumentuak hiru jarduera-ardatz proposatzen ditu: eskumenak, finantzaketa eta tokiko mapa.

Lehenengoari dagokionez, dokumentuak eskumenen birbanaketa behetik gorakoa izan dadin proposatzen du, kontzejuarenarekin hasiz eta Nafarroako Gobernuarenekin amaituz. Kontseilariak aipatu duenez, eskumenen berrantolaketa hori "banaketa funtzionalagoa da, gaur egungo errealitatera egokitutakoa".

Finantzaketari dagokionez, lantaldeek aldaketa orokor bat egitearen aldeko apustua egiten dute, eta bertan, alde batetik, toki-erakundeek zuzenean bildutako zergak sartuko dira, eta bestetik, Toki Ogasunen funtsean duten partaidetza, Nafarroako Gobernuaren zerga-bilketatik sortutakoak direnak. Aldaketaren helburua toki-erakunde ororen behar besteko finantza ziurtatzea da ematen dituen zerbitzuetarako gutxieneko hornidura bermatuz.

Tokiko planta berri bat

Dokumentuak toki-administrazioko eredu berri bat proposatzen du ere, "lankidetza"-n oinarritutakoa, kontseilariak aipatu duenez. Eredu honen ezaugarri nagusiak honako hauek dira:

- Kontzejuaren figurari eusten zaio udaleko antolaketaren osagai modura, baldin eta legez ezarritako baldintzak betetzen baditu administrazio publiko gisa, dokumentuan zehaztutako eskumenekin.

- Egungo udalerriei eusten zaie tokiko boterearen antolaketa politikoko oinarrizko toki-erakunde gisa.

-Zerbitzuen mankomunitateak desagertuko dira.

- "Eskualdea" izeneko toki-erakunde berria sortuko da, udalaz gaindiko erreferentziazko esparru funtzionalean sortuko dena, lurralde-egonkortasuna izanik; bere mailarako ezarriko diren eskumen nahiz zerbitzu guztiak onartuko ditu, egungo mankomunitateak ordeztuko ditu ondorio guztietarako, eta lehendik dauden administrazio-zerbitzuen taldeak barnean hartuko ditu.

Partaidetzazko prozesu guztian zehar, udalek aukeratzeko gaitasuna izango dute, hau da, proposatzen zaien eskualdean sartzearekin ados dauden edo ez edo beste batean sartzeko eskaera egiten duten. Ukitutako udal gehienak bere eskualdeko lurralde-mugapearekin ados ez badaude eta beste bat izan beharko zuela irizten badute, beste proposamen bat egin dezakete.

Partaidetzazko prozesua

Kontseilariak gogora ekarri du Nafarroako Toki Administrazioaren aldaketa programa-akordioan jasotako proiektuetako bat dela Nafarroako Gobernua osatzeko, eta hura prestatzeko jarraitu behar den partaidetzazko prozesua azaldu du.

Prozesua duela urtebete hasi zen eta Nafarroako Gobernuaren nahiz toki-erakundeen partaidetza du. Epe horretan, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak koordinatutako toki-erakundeen taldeek proposamen batean lan egin dute, Gobernuaren hasierako planteamendu batetik abiatuz. Toki Administrazioaren Zuzendari Nagusitik ere berrogei adituren eta Nafarroako Gobernuko beste departamentu batzuetako arduradunen laguntza jaso da.

Jasotako material guztiarekin sintesiko lan-dokumentu bat landu da, Gobernuak gaur ezagutu duena, eta orain aztertzeko eta partaidetzazko bigarren fase baten mende jarriko da.

Zehazki, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak bi bilera-ziklo antolatu ditu toki-erakunde guztietako hautetsiekin.

Lehenengo zikloa urtarrilaren 9tik 12ra izango da, Nafarroako geografiako hainbat puntutan egingo diren 4 bilerekin. Bertan, Toki Administrazioko arduradunek lan-dokumentua azalduko dute. Hilaren 9an Irunberrin izango da; 10ean, Lizarran; 11n, Burlatan eta hilaren 12an, Tuteran.

Bi aste geroago, zonaldeko 8 bilera egingo dira, eta hautetsiek testua baloratuko dute han, partaidetzazko prozesuko lehenengo faseko ekarpenekin egiaztatuko dituzte eta proposamen berriak egingo.

Azkenik, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko zerbitzu teknikoek ondorioei forma emango diete, eta federazioko talde erabakitzaileak dokumentu berri bat onetsiko du Gobernura igortzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa