(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

1,86 milioi bideratuko dira prebentzioko eta osasuna sustatzeko programetarako, 2016an baino % 11 gehiago osteguna, 2016.eko abenduak 29


2016an 330 erakunderi onura egin dien deialdiaren barnean, berrikuntza gisa 108.000 euroko laguntzen banakako berariazko lerro bat sartzen da hezkuntza afektibo-sexual komunitarioaren esparruan


Transcripción textual del video

Osasun Departamentuak 2017an guztira 1.858.275 euro bideratuko du toki-erakundeek, fundazioek eta irabazi-asmorik gabeko elkarteek prebentzioko eta osasuna sustatzeko programak egin ditzaten. Hau da, 2016arekin alderatuz, % 11 igoera da, 120.000 euroko diru-laguntzen lerro bat barnean hartuz, 2017tik aurrera Eskubide Sozialetako Departamentuak kudeatuko duena.

Laguntzen deialdia gaur goizean aurkeztu du Osasun kontseilari Fernando Dominguezek, eta harekin batera izan dira Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaile Mª José Pérez Jarauta eta Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Zerbitzuko zuzendari Lazaro Elizalde. Laguntzen helburua era honetako erakundeek nahiz elkarteek egiten dituzten berariazko ekintzak babestea da honako hauen bidez: autolaguntzako taldeak sortuz, herritarren partaidetzarekin eta osasun-arloko gizarte-ekintzarekin; hala, osasun-sistema osatuko eta zabalduko da.

 

Gobernuak 1,86 milioi bideratuko ditu prebentzioko eta osasuna sustatzeko programetarako.

Osasun Departamentuak 2017an guztira 1.858.275 euro bideratuko du toki-erakundeek, fundazioek eta irabazi-asmorik gabeko elkarteek prebentzioko eta osasuna sustatzeko programak egin ditzaten. Hau da, 2016arekin alderatuz, % 11 igoera da, 120.000 euroko diru-laguntzen lerro bat barnean hartuz, 2017tik aurrera Eskubide Sozialetako Departamentuak kudeatuko duena.

Laguntzen deialdia gaur goizean aurkeztu du Osasun kontseilari Fernando Dominguezek, eta harekin batera izan dira Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaile Mª José Pérez Jarauta eta Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Zerbitzuko zuzendari Lazaro Elizalde. Laguntzen helburua era honetako erakundeek nahiz elkarteek egiten dituzten berariazko ekintzak babestea da honako hauen bidez: autolaguntzako taldeak sortuz, herritarren partaidetzarekin eta osasun-arloko gizarte-ekintzarekin; hala, osasun-sistema osatuko eta zabalduko da.

Azaldu dutenez, "beren beharrak identifikatzeko eta adierazteko, partaidetzazko estrategiak prestatzeko eta behar horiei aurre egiteko taldekako ekintzak egiteko gai diren pertsonek eta taldeek osatutako gizartea, osasunaren erabakitzaileen kontrol handiagoko gizartea da eta, beraz, komunitate osasuntsuagoa ".

Laguntzen deialdia ostiral honetan, hilak 30, argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta haiek eskuratzeko epea 2017ko urtarrilaren 30ean amaituko da. Estreinakoz, eta ahalik eta gardentasun handiena lortzeko asmoz, deialdiko oinarrien barnean diru-laguntza lerro bakoitza baloratzeko azpirizpideak sartzen dira, bai eta diruz lagundu daitezkeen gehieneko moduluak ere.

Osasuneko zortzi arlo

Laguntzak zortzi arlotako programak finantzatzeko dira, aurreko urteetan baino bat gehiago, bertan sartzen baitira, berrikuntza gisa, sustapen eta hezkuntza afektibo-sexual komunitariorako laguntzak (108.000 euro).

Zehazki, jarduera-lerroak honako hauek dira:

1. Pazienteen eta senideen elkarteetarako diru-laguntzak (418.000 euro): osasun-arazoengatik kaltetutako pertsonentzako edo haien senideentzako proiektuak (GIB-HIESa kanpo), Paziente Kronikoak eta Patologia Anitzekoak Artatzeko Nafarroako Estrategian jasotako prestakuntzako edota autolaguntzako programetan arreta berezia jarriz.

2. Adikzioak prebenitzeko udal-planetarako diru-laguntzak (490.000 euro): droga-kontsumotik sortutako ondorioen prebentzio komunitariorako programak, udalerriek eta mankomunitateek eginak.

3. Erakundeetarako diru-laguntzak adikzioak prebenitzeko programetarako oinarria eremu komunitarioan izanik edo izan gabe (235.000 euro): droga-kontsumotik sortutako ondorioen prebentzio komunitariorako programak, gobernuz kanpoko erakundeek eta antzekoek eginak.

4. Programa komunitarioetarako diru-laguntzak GIB-HIESaren infekzioari lotuta (127.275 euro), elkarteek edo fundazioek egindako prebentzioko ekintzei arreta berezia eskainiz.

5. Prebentzioko eta osasuna sustatzeko programa komunitarioetarako diru-laguntzak (180.000 euro), elkarteek, fundazioek edo erakundeek eginak beraien zonaldeko zerbitzuen nahiz baliabideen laguntzarekin, tabakoari lotutakoak barne, eta drogazaletasunen eta HIESaren prebentziokoak kanpoan utzita.

6. Ijitoen komunitateari lotuta, osasuna sustatzeko programetarako (bitartekaritza eta hezkuntza) diru-laguntzak (200.000 euro).

7. Elkarteek edo fundazioek Nafarroako enpresetan lan-arriskuen prebentzioko jarduera garatzeko programetarako diru-laguntzak (100.000 euro).

8. Sexu-osasuna eta ugalketakoa sustatzeko programa komunitarioetarako diru-laguntzak, elkarteek, fundazioek edo toki.erakundeek eginak (108.000 euro).

Laguntzen deialdi honi (1,86 milioi euro) Hogar Zoe-ri lotutako 120.000 euroko partida bat gehitzen zaio, eta hurrengo urtetik aurrera Eskubide Sozialetako Departamentuak kudeatuko du.

Bestalde, Dominguez kontseilariak iragarri duenez, urtarriletik aurrera diru-laguntza izendunak emango zaizkie Adonari, Minbiziaren aurkako Espainiako Elkarteari, Peto metodoarekin tratatzen ari diren garun-paralisidun haurrentzako laguntzak emango dira eta autismoa duten haurrentzako laguntzak, 674.640 euro, guztira.

337 erakunde onuradun 2016an

Aipatu den moduan, 2016an era honetako ekintzetarako eta ekimenetarako 1.776.709 euroko laguntzak bideratu dira, eta 337 erakunde, fundazio eta irabazi-asmorik gabeko elkartek eskuratu dituzte.

Jarduera-arloen arabera, zenbatekoen xehatzea honako hau izan da: 39 osasun-programetan; 46 drogazaletasunaren aurkako udal-planetan; 17 prebentzio komunitarioko programetan; 201 prebentzioko eta osasun sustatzeko programetan; 9 gutxiengo etnikoen programetan; 17 lan-arriskuak prebenitzeko proiektuetan; eta 8 GIB-HIESari lotutako programetan.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa