(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak enpresei erraztasunak eskaintzen dizkie Lekarozko Enpresa Campusean instalatzeko

osteguna, 2016.eko abenduak 29


28.000 metro koadro ditu partzela malguetan banatuta, lurzorua erabat urbanizatuta eta beharrezko zerbitzu guztiak ditu, ur-hornidura, saneamendua, hornidura elektrikoa eta telekomunikazioak, esaterako


Ikuspegi orokorra

Lekarozko Enpresa Campusaren ikuspegi orokorra; ezkerrean bertan instalatu den lehenengo enpresa eta, eskuinean, enpresen haztegia (Kaputxinoen eskolako eliza zaharrean). ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Lekarozko Enpresa Campusean 28.000 metro koadro ditu partzela malguetan banatuta enpresak bertan instala daitezen; Garapen Ekonomikorako Departamentuak ematen dituen inbertsio eta berrikuntzarako laguntzak eskuratu ahalko dituzte eta, horrez gain, Nasuvinsa enpresa publikoak eraikitako instalazioak alokatu ahalko dituzte beraiek eraiki nahi ez badituzte behintzat.

Lurzorua urbanizatuta dago erabat eta beharrezko zerbitzu guztiak ditu, ur-hornidura, saneamendua, hornidura elektrikoa, telekomunikazioak, bideak edo berdeguneak, esaterako. Campusak 120.000 metro koadroko azalera hartzen du, eta Kaputxinoen eskolako eliza zaharrean dagoen enpresa-haztegi bat du ere proiektuak fase goiztiarretan hartzeko, bai eta ikasgelak dituen baliabide nahiz jardueren zentro bat ere enpresa-topaketak, ikastaroak, jardunaldiak edo mintegiak egiteko bertan.

Enpresa-campus horren merkataritza-potentzialtasuna optimizatzeko, Nafarroako Gobernuak bere espezializazioan lanena dihardu Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko espezializazio adimentsuaren estrategietan zehaztutako lehentasunezko azpisektoreetan; izan ere, Lekaroz Iruñeak, Donostiak eta Baionak osatutako triangeluaren erdian dago. Hala, bio-osasunekoak, sormen-industriakoak eta digitalekoak, nekazaritza-elikagaien teknologienak, eta energia berriztagarrienak eta efizientzia energetikokoenak aztertzen ari dira, gaur goizean Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusi Izaskun Goñik Lekarozen prentsaurrekoan ezagutarazi duenez.

Aurrez, toki horretan bertan interesa izan dezaketen enpresetarako aurkezpen bat egin da, eta gauza bera egin zen abenduaren 22an Irunen (Gipuzkoa) eta Biarritzen (Frantzia). Gogora ekarri behar da, berriki jadanik instalatu dela Lekarozen farmazia-enpresa bat, 7,5 milioi euroko inbertsioa eginez eta 30 lanpostu sortuz.


Infografia

Campusaren infografia: 1 Fraideen Urmaela, 2 Baliabideen eta Jardueren Zentroa, 3 Enpresa Haztegia, 4 Enpresa Barrutia. ( irudia handitu )

Ezarpena eta laguntza publikoak

Nafarroako Gobernuak Lekarozko Enpresa Campusean ezartzeko hainbat aukera eskaintzen ditu: enpresak lurzorua erostea eta berak instalazioak eraikitzea adibidez, edo Nasuvinsa sozietate publikoak nabea eraikitzea gero enpresa interesdunari alokatzeko. Enpresen haztegian hasieran instalatzeko eskaera ere egin daiteke alokairu bat ordainduta edo baliabideen nahiz jardueren zentroko instalazioak erabiltzea merkataritzako aurkezpenak edo ikastaroak egiteko.

Partzelak erosteko interesa duten enpresek Nasuvinsa enpresa publikoarekin harremanetan jarri behar dira 848 420 600 telefono-zenbakira dei eginez edo posta elektronikoz (info@campuslekaroz.com. Aholkularitza jasotzeko, Garapen Ekonomikorako Departamentuko Enpresa Sustatzeko Zerbitzura jo daiteke (848427655 telefono-zenbakia).

Lekarozko Enpresa Campusean instalatutako enpresek Nafarroako Gobernuak eskainitako laguntza publikoak eskuratu ahalko dituzte, esaterako: itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak inbertsio berrietarako edo industriako enpresen handitzea, berrikuntzarako laguntzak, edo 30 urtetik beherako ikertzailek edo teknologia-alorreko langileak kontratatzeko deialdiak. Gogora ekarri behar da, campusa Baztanen dagoela, 2014-2020 eperako Eskualdeko Laguntza Maparen barnean dagoen udalerria, eta horrek inbertsiorako laguntza-portzentaje handiagoak ahalbidetzen dituela.

Gainera, Sodena enpresa publikoaren bide-laguntza jaso ahalko dute ondorengo esparruetan: enpresa-aholkularitza, bazkide eta laguntzaileen bilaketa, finantza-babesa (arrisku-kapitala, partaidetzazko maileguak eta abalak) eta inbertsioaren sustapena (Invest Navarra).

Baztan garatzeko apustua

Lekarozko Enpresa Campusa Nafarroako Gobernuak Baztan ingurua eta Baztan-Bidasoa eskualdea garatzeko egindako apustua da ezagutzan enpresa garbiak, intentsiboak ezarriz, zonaldeko egungo ekonomiaren osagarri izango direnak.

Lekaroz Iruñeak (48 kilometrora), Donostiak (60 kilometrora) eta Baionak (63 kilometrora) osatzen duten triangeluaren erdian dago, Gainera, gaitasun handiko bideetatik 40 minutura dago (A1, AP1, AP15 eta A63 frantsesa), Pasaia eta Baionako portutik 60 minutura, eta Iruña-Noain, Donostia-Hondarribia eta Biarrizko aireportuetatik ordubete baino gutxiagora.

Akitania- Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen testuinguruan, Lekarozko Enpresa Campusa hiru eskualde horietako Espezializazio Adimentsuaren Estrategien lehentasunezko azpisektore batzuen enpresak hartzeko pentsatuta dago. Aipatu denez, Nafarroako Gobernua, Baztan-Bidasoa eskualdearen eta campusaren beraren ezaugarriak ere aintzat hartuta, bio-osasunekoak, sormen-industriakoak eta digitalekoak, nekazaritza-elikagaien teknologienak, eta energia berriztagarrienak eta efizientzia energetikokoenak aztertzen ari da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa