(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak ziurtatu du “emandako pausoei esker, Nafarroarako etorkizunari konfiantza osoz egingo zaiola aurre” ostirala, 2016.eko abenduak 30


Urte-amaierako mezuan ahalegin partekatua, elkartasuna eta kohesioaren eta justizia sozialaren aldeko apustua azpimarratu ditu


Transcripción textual del video

“Gaur arte emandako pausoei eta erakutsitako konpromisoari esker, Nafarroarako etorkizunari konfiantza osoz egingo zaio aurre” adierazi du Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek urte-amaierako diskurtsoan; krisi ekonomikoaren urte zailak eta gogorrak bizi izan direla aitortu ondoren, eta familia askok oraindik krisiaren ondorioak pairatzen ari direla, “ahulenekin bereziki gogorra izan zena”, agerian jarri du “aurrera egiten jarraitu behar dugula, hazten, egunez egun hobetzen. Baina denok elkarrekin egin behar dugula sinetsita. Inor atzean utzi gabe”.
Uxue Barkos

Barkos Lehendakaria, urte amaierako mezuaren grabaketa hasi aurretik. ( irudia handitu )

“Gaur arte emandako pausoei eta erakutsitako konpromisoari esker, Nafarroarako etorkizunari konfiantza osoz egingo zaio aurre” adierazi du Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek urte-amaierako diskurtsoan; krisi ekonomikoaren urte zailak eta gogorrak bizi izan direla aitortu ondoren, eta familia askok oraindik krisiaren ondorioak pairatzen ari direla, “ahulenekin bereziki gogorra izan zena”, agerian jarri du “aurrera egiten jarraitu behar dugula, hazten, egunez egun hobetzen. Baina denok elkarrekin egin behar dugula sinetsita. Inor atzean utzi gabe”.

Barkos Lehendakariarentzat, “ahalegin partekatuak, elkartasunak eta kohesioaren eta justizia sozialaren aldeko apustuak osatzen dute ekin diogun bidea”. Alde horretatik, aipatu du “pertsonak direla gure lehentasuna eta gure jardueraren ardatz nagusi izaten jarraituko dutela. Ziur naiz gizarte gisa izan ditzakegun azpiegitura onenak direla lehenik eta behin inbertsio soziala behar dutenak, osasun-arloko inbertsioa behar dutenak, hezkuntza-arloan, mendekotasunean, gure helduentzako inbertsioa... Horiek dira gizarte kohesionatuago eta aberatsago bat eraikitzeko zutabeak, gure ongizatea bermatzeko funtsezkoak eta komunitate lehiakorrago eta bideragarriago bihurtzeko. Suspertze ekonomikoak familien ongizatearen benetako suspertzea ekarri behar du, zalantzarik gabe”.

“Nafarroan, guztiek egindako lanari esker, hazten ari gara eta joera positibo bati eusten diogu ere oinarrizko alderdi batean, enpleguaren berreskurapenean. Nolanahi ere, alor horretan, datuak ez dira inoiz onak: inoiz, harik eta lan-merkatuan sartu nahi baina hori lortzen ez duen pertsonaren bat dagoen bitartean”. Horregatik, hain zuzen, –jarraitu du Lehendakariak– “enpleguaren sorrerarekin, kalitatezko enpleguarekin dagoen konpromisoa irmoa eta erabatekoa da, eta bide horretan ahalegin handiena egiten jarraituko dugu. Hortik dator garapen-eredu berri baterako gure apustua. Nafarroarako etorkizuneko proiektu bat dugu. Proiektu partekatua eta zorroztasunetik nahiz seriotasunetik abiatuta, kudeaketa-mailan Nafarroa kohesionatu bat izatea lortu nahi du sozialki eta lurralde-mailan, modernoa eta lehiakorra izango dena”.

Helburu horiei Uxue Barkosek esan duenez, “Nafarroak duen egonkortasun nahiz sendotasun instituzionalari esker egingo zaie aurre. Desberdinen arteko elkar ulertzetik. Jakina, ez da beti erraza izaten. Urte honetan bertan ikusi dugu, Estatuan adibidez; izan ere, aurten aurrekaririk gabeko blokeo instituzionala bizi izan dugu, egoera berri bat. Nolanahi ere, ziur nago hitz egiteko, negoziatzeko eta batez ere akordioetara heltzeko ahaleginak merezi duela, eta Nafarroan hala ikusten ari gara; funtzionatzen duela erakusten ari gara eta, zalantzarik gabe, aurrera egiten uzten digula”.

Aurrerago, Lehendakariak gogora ekarri du duela astebete Nafarroako bigarren Aurrekontu Orokorrak onartu zirela, “gobernuko ekintza guztirako erreferentziazko tresna eta funtsezko tresna aldaketa finkatzeko lehentasun berriak marrazten dituzten politika batzuetan eta zerbitzu publikoen kalitatea bermatzea duena azken helburu gisa, edo gauza bera dena, nafar guztien berdintasuna nahiz ongizatea bermatzea”. Alde horretatik, iragarri du “2017. urtea, beraz, aukeren urtea izango dela eta haiek baliatzeko zalantzarik ez dugula izango. Nafarroa berritzaileagoa, ekintzaileagoa eta lehiakorragoa sustatzen jarraitzeko urtea da, Europako abangoardian kokatzeko gaitasuna izanik. Gure autogobernuaren defentsan eta Estatuarekiko harremanetan funtsezko urtea, halaber, Hitzarmen Ekonomikoa negoziatzeko orduan, Nafarroaren soberaniaren ardatz nagusia dena. Erronka horri aurre egiten diogu jakinik zer-nolako elkartasun- eta erantzukizun-ariketa den, eta gai honetan Parlamentuko indar politiko guztien batasunak ematen duen segurtasuna eta lasaitasuna izanik”.

“Eta datorren urtean –jarraitu du esanez– bakearen eta bizikidetzaren kultura baten aldeko gure konpromisoa sendotzen jarraituko dugu; bere balioak elkartasunean eta kohesio sozialean finkatuko dira, gure aniztasuna eta dibertsitatea gure indargune handienetariko bat dela sinetsiz, ez ahuldade bat. Alderdi batzuetan ezberdinak izango gara agian, baina inoiz ez bateraezinak, baldin eta benetan izateko, gozatzeko eta hunkitzeko era guztiak errespetatzen baditugu: lortu nahi dugun etorkizuneko gizarte hori”.

Barkos Lehendakariak bere agerraldia amaitu du Gobernuak aurretik duen lanari aipamen bat eginez. “Lan handia, benetan ahalegintzea eskatuko duena, baina ilusioz heldu behar dioguna. Lanean, elkarlanean jarraitu beharreko urte bat dugu aurretik Nafarroarako etorkizun hobeago bat eraikitzeko, harro eta gustura bizi ahal izateko lurra izan dadin”.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa