(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak Estatuari urtero egiten dion ekarpenaren ordainketa osatu du finkatutako behin-behineko azken ekarpenaren arabera ostirala, 2016.eko abenduak 30

Urteko laugarren eta azken ordainketarekin, Nafarroak Estatuari 520 milioi euroko ekarpena egin dio 2016an

Transcripción textual del video

Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilari Mikel Aranburuk prentsaurrekoan gaur jakinarazi duenez, Nafarroak Estatuari urtero egiten dion ekarpenaren laugarren eta azken ordainketa egin du abenduan, 60 milioi euro, guztira. Zenbateko hori aurrez egindako hiru ordainketari gehitu behar zaie (153 milioikoa bakoitza), martxoan, ekainean eta irailean egindakoak. Beraz, Nafarroak Estatuari 520 milioi euroko ekarpena egin dio 2016an.

2016. urtearen amaieran 2015-2019 bosturtekoa eguneratu gabe, Nafarroak diru-sarrera guztia egin du finkatutako behin-behineko azken ekarpenaren arabera, eta Hitzarmen Ekonomikoaren Legearen 63.2 artikuluan agintzen den moduan. Nolanahi ere, gogora ekarri behar da, Hitzarmen Ekonomikoaren Legearen artikulu berari jarraiki, hala egindako ordainketak "kontura" egingo direla; hala, Administrazio baten edo bestearen alde izan daitezkeen diferentzien likidazioa eta diru-sarrera egin beharko da aztertzen den ekitaldiari dagokion ekarpen likidoa zein den jakin bezain laster.

Aranburu kontseilariaren iritziz, Nafarroak "negoziazioarekiko konpromiso irmoari eusten dio, 2015-2019 bosturtekoaren eguneratzea Estatuarekin arintzeko nahia adierazi du, eta 2015 urtearen nahiz 2016aren behin betiko likidazioa egin dadila. Izan ere, ekarpenaren finkapenean dagoen behin-behinekotasunak Nafarroari egiten dio kalte bereziki, Foru Komunitateko Aurrekontuan zenbateko pisu espezifikoa duen kontuan hartuta", adierazi du gaur eguerdian kontseilariak eman duen prentsaurrekoan.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa