(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako hamar adingabekotatik zazpik erabiltzen dute Haurren Hortzak Zaintzeko Programa (PADI) astelehena, 2017.eko urtarrilak 2


6 eta 15 urte arteko 69.015 neska-mutikok jaso ahal izango dute 2017an aho-hortzetako osasunaren doako zerbitzua. Zerbitzuaren kostua urteko 2,5 milioi eurokoa da


6 eta 15 urte arteko 70.000 bat adingabekok parte hartuko dute PADIn 2017. urtean.

6 eta 15 urte arteko 70.000 bat adingabekok parte hartuko dute PADIn 2017. urtean.

Nafarroako hamar adingabekotatik zazpik erabiltzen dituzte Haurren Hortzak Zaintzeko Programaren (PADI)

zerbitzuak; zerbitzuaren barnean oinarrizko eta doako hortzetako arreta eskaintzen da, aho-hortzetako osasunaren arloan prebentzio-jarduerak egitearekin batera.

2015. urtean, 47.132 neska-mutiko artatu dira, eta, besteak beste, honako hauek burutu dira: azterketa diagnostikoak (45.114 2015ean), arrailen zigilatzeak (16.298), enpasteak (10.360), azterketa erradiologikoak (9.181), ahoko garbiketak (5.595) eta esneko hortzak ateratzea (3.568). Jarraian, gutxiago badira ere, honako hauek aurkitzen dira: fluorraren administrazio topikorako kontsultak (990), hortzetako traumatismoak berreraikitzea (914) eta endodontziak edo nerbioen tratamenduak (325).

Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentua programa hedatzeko kanpaina egiten ari da azken asteetan 2017an zerbitzuaz baliatu ahal izango diren hartzaileen artean. Guztira, 6 eta 15 urte arteko 69.015 neska-mutikori PADIri buruzko informazio-liburuxka

bidali zaie etxera, Nafarroako Osasunbideak zerbitzua eskaintzeko onetsitako dentisten zerrendarekin eta erabiltzaile bakoitzak kontsultara joandako lehen egunean hautatutako profesionalari eman beharreko izen-agiriarekin.

PADI programa 1991. urtean jarri zen abian, eta lehen hiru urtetan arreta 6 eta 9 urte arteko haurrei eskaini zitzaien. Denboraldi horretan, parte-hartzea %40 ingurukoa izan zen. Azken hamar urtetan, programa indarra hartzen joan da, eta parte-hartze indizea %70era iritsi da. Gaur egun, 6 eta 15 urte arteko haurrei eskaintzen die zerbitzua.

Finantzaketa publikoa

PADIn eskaintzen diren zerbitzuen hornidura mistoa da; alegia, Osasunbideako dentistek eta hitzartutako dentista pribatuek ematen dute zerbitzua. Urteko kopuru finkoa ordaintzen zaie kontsultara joandako haur bakoitzeko (batez beste 49,20 euro 6 eta 10 urte arteko erabiltzaile bakoitzeko eta 54,67 euro 11 eta 15 urte arteko gazte bakoitzeko).

2017. urtean, Osasunbideako lau dentista sartuko dira PADI programan: Iruñeko Conde Oliveto Osasun Zentroan bi, Tutera-Ekialdeko Osasun Zentroan bat eta bestea Lizarrako Osasun Zentroan. Horiez gain, beste 193 enpresa hitzartu egongo dira, PADIrako onetsitako 282 dentistarekin (dentisten %80a Nafarroan kolegiatuak).

Antolatzeko sistema horri esker, PADI oso zabaldua dago geografikoki; hau da, Nafarroan 51 herritan aurki daiteke 2017an programara atxikitako dentistaren bat.

Bermatutako prestazioen artean, honako hauek aurkitzen dira bigarren hortzaldia duten gaixoei dagokienean: hortzetako edozein arreta-mota, ortodontzia eta hortzetako inplanteak kenduta. Lehen hortzaldian, berriz, ondorengoak sartzen dira: azterketak, exodontziak eta larrialdietako tratamenduak. Modu horretan, honako prozesu hauek burutzen dira: azterketa diagnostikoa, larrialdien arreta, arrailak zigilatzea hortz iraunkorretan, fluorra aplikatzea txantxarra izateko arrisku handia izanez gero, hortz iraunkorren enpasteak, hortz iraunkorren nerbioaren tratamendua, bigarren hortzen tratamendu periodentalak (garbiketak), hortzak ateratzea, hortzetako traumatismoen tratamendua, hortz iraunkorretako tratamendu protesiko batzuk eta ahoko kirurgiako ebakuntzak.

Aho-hortzetako osasun-maila oso ona

Nafarroako haurren aho-hortzetako osasun-maila Estatuko onenetarikoa da, eta osasun-sistemetan hortzetako tradizioa askoz ere errotuagoa duten herrialdeetakoarekin aldera daiteke; hots, Europako iparraldeko herrialdeekin, Alemaniarekin edo Erresuma Batuarekin.

Azken hogeita hamar urtetan, haurren hortzetako arazo nagusien bilakaera positiboa izan da. Eskura ditugun azken datuen arabera, Nafarroako 12 urteko neska-mutikoen txantxarrak behera egin du (1987an %70ekoa zen eta 2007an %30ekoa). Halaber, murriztu egin da haur bakoitzeko hortzetako txantxarraren batez bestekoa (0,63 hortz txantxardun gaixo bakoitzeko 2007an eta 2,3 duela 30 urte). Aldi berean, gehitu egin da dagokion enpastearekin tratatutako hortzen kopurua (1987ko %42tik 2007ko %79ra).

Denboraldi horretan, baita ere, prebentzio-jarduerek (hortzak garbitzea) duten garrantziaren inguruko kontzientziazio-mailak gora egin du. Gaur egun, hamar haurretatik bederatzik hortzak garbitzen ditu gutxienez egunean behin, eta duela hiru hamarkada ohitura hori hamar haurretatik zazpik bakarrik zuen.

PADIk, aho-hortzetako osasunari eusteko eta hobetzeko, behin eta berriz gomendatzen du hortzak fluor pastarekin garbitzea otordu bakoitzaren ondoren, azukre gutxiago kontsumitzea (batez ere, otorduetatik kanpo) eta dentistarengana tarteka joatea, nahiz eta arazo nabarmenik ez dagoela iruditu. Aurtengo agiria jasotzearen inguruko edozein zalantza edo arazo

izanez gero, 848429338 telefonora deitu edo programaren arduradunekin harremanetan jar daiteke posta elektroniko honen bitartez: padi@navarra.es.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa