(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NEZek diru-laguntza eman du tokiko erakundeek 2016an 866 pertsona kontratatzeko; hau da, 2015ean baino %25 gehiago asteartea, 2017.eko urtarrilak 3


Horietatik 180 lagunek Gizarteratzeko Errenta jasotzen zuten (aurreko urteko kopurua baino hiru aldiz gehiago)


NEZek diruz lagundu du tokiko erakundeek 866 pertsona kontratatzea.

NEZek diruz lagundu du tokiko erakundeek 866 pertsona kontratatzea.

Nafarroako Enplegu Zerbitzua Giza Eskubideen Departamentuaren mendekoa da, eta 2016an 866 pertsona kontratatzea bultzatu du tokiko erakundeei zuzendutako diru-laguntzen deialdien bitartez; kopurua %25 igo da 2015eko hasierako aurrekontuarekin alderatuta. 

Alde batetik, tokiko erakundeei diru-laguntzen deialdia egin zaie langabeak interes orokorreko edo sozialeko obrak eta zerbitzuak egiteko kontratatzeko, eta, bestetik, tokiko erakundeei diru-laguntzen deialdia egin zaie baita ere 30 urtetik beherakoak kontratatzeko. 

Lehen deialdirako aurrekontua 2,8 milioi eurokoa bazen ere, azkenean xede horretarako 3,1 milioi euro jarri dira. 2015. urtean, kontzeptu horretarako 2,38 milioi erabili ziren; beraz, baliabideak %30,2 igo dira. 2016ko deialdiaren berrikuntzen artean nabarmendu behar da lehendabiziko aldiz 0,8 milioi euro jarri direla Gizarteratzeko Errenta jasotzen duten pertsonak kontratatzeko; era horretan, 2015ean 38 kontratu egin ziren, eta 2016an 150 kontraturaino iritsi dira.

Bigarren deialdia 30 urtetik beherakoentzat izan da, eta 260 pertsona kontratatu ahal izan dira, horietatik 30 Gizarteratzeko Errenta jasotzen zutenak. 2015ean, kontzeptu horretarako hasierako partida 331.000 eurokoa izan zen, eta 2016an 760.000 euroko aurrekontua eskaini da; hau da, %129ko igoera egin da.
 

2016an berrikuntza gisa, Gizarteratzeko Errenta jasotzen zuten pertsonak kontratatzeaz gain, ondorengoak kontratatzeari ere lehentasuna eman zaio: desgaitasuna egiaztatzen duten pertsonak, genero-indarkeriaren biktimak izan diren emakumeak edo Gazte Bermea Sistemaren onuradun gisa inskribatuta daudenak, hileko 500 eta 1.000 euro arteko diru-laguntzekin, kontrataturiko pertsonen profilaren arabera.

Gogobetetasuna tokiko erakundeen artean

Lehen deialdian berrikuntza gisa aldaketa egin da laguntzak emateko erregimenean; hau da, norgehiagokatik norbanakoaren ebaluazioa egitera pasa da, izapidea arintzeko asmoarekin. Aldaketa horren ondoren, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak inkesta egin du tokiko erakundeen artean, eta deialdian parte hartutako 205 erakundetatik 108k erantzun dute. Emaitzak honako hauek izan dira:

Tokiko erakundeen %83,8ren ustez, diru-laguntza emateko unean egindako ordainketa ona edo oso ona izan da; %11,4ak dio onartzeko modukoa izan dela eta %4,7ak desegokia.


Deialdi berriarekin kontratazioen kudeaketa hobetu den galdetu zaienean, %72,2ak esan du gustura edo oso gustura dagoela; %21,3aren ustez, onartzeko modukoa izan da, eta %6,4 ez dago oso gustura.


%80,5a gustura edo oso gustura ageri da deialdiarekin kontratatutako pertsonen enplegagarritasuna hobetu eta lan-munduan sartzea erraztu den galdetu zaienean. %14,8aren ustez, onartzeko modukoa izan da, eta %4,5ak uste du ez dela egokia izan.


Deialdiaren eredua aldatzeari dagokionez (norgehiagokatik banako ebaluaziora), %64,7arentzat ona edo oso ona izan da, %19arentzat onartzeko modukoa eta %16,2arentzat txarra.


Egindako kontratazioetan lan-merkatuan sartzeko egoera ezegonkorrean zeuden pertsonak artatu diren galdetu zaie, halaber, eta %79,1ak esan du erantzuna ona edo oso ona izan dela, %17arentzat onartzeko modukoa izan da, eta %3,7 ez dago oso gustura emandako erantzun horrekin.


Azkenik, 2017. urteari begira azpimarratu behar da, Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioaren ekarpenekin batera egindako ebaluazioaren ondoren, deialdi berrian beste aldaketa batzuk sartuko direla, 2016an sartutako hobekuntzekin aurrera jarraitze aldera. Aldaketa horien berri egun gutxi batzuk barru emango da.



Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa