(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Babes Zibilak gomendatzen du berogailuen eta tximinien ondoan altzaririk, arroparik edo gortinarik ez jartzea asteartea, 2017.eko urtarrilak 3


Zenbait aholku eman ditu etxean suterik ez izateko


Babes Zibileko Zerbitzuak zenbait aholku eman ditu gazteleraz eta euskaraz etxean suterik ez izateko; hala nola, altzaririk, arroparik edo gortinarik ez jartzea berogailuetatik eta tximinietatik gertu, tiroa beti garbi edukitzea hondakinik eta zikinik gabe eta zaborrontzira txingar edo errauts berorik ez botatzea.

Urtean zehar Nafarroan gertatutako hiri- eta industria-suteen %30 baino gehiago etxebizitzen barruan gertatzen dira. Horietako bat pasa den urrian izan zen Iruñeko Zapatari kalean, eta 77 urteko emakume bat hil zen.

Babes Zibilaren arabera, etxebizitzetan "sutea piztu dezaketen elementu asko daude, eta herritarrak ez dira horretaz ohartzen". Gainera, gogoratu du hildako gehien izaten diren suteak lotan gauden bitartean gertatzen direla; beraz, suteak detektatzeko gailuak jartzea gomendatzen du.

Aholku horien artean (euskaraz ere zabaldu dira), halaber, adierazi du instalazio elektrikoa gehiegi ez kargatzea biderkagailuekin (lapurrak), entxufe eta konexio normalizatuak erabiltzea eta erabili ondoren aparatu elektrikoei entxufea ateratzea, instalazio elektriko ahulak edo horien erabilera okerrak sua pizteko arrisku larria eragiten baitu.

Era berean, komeni da sukaldeko ke-kanpaia, suak eta ekonomikak tarteka garbitzea, hodietan pilatutako koipeak eta zikinkeriak sutea eragin baitezakete. Ez da komeni eltzea, kazola edo zartagina sutan ahaztuta uztea, eta inoiz ez da urik bota behar su hartutako zartaginaren edo frijigailuaren gainean, trapu heze edo estalki batekin estali baizik.

Gasa, adingabeak eta zigarrokinak

Gasari dagokionean, Babes Zibilak honako gomendio hauek egiten ditu: instalazioen derrigorrezko azterketak egitea, gasa beti ixtea erabili ondoren eta argirik ez piztea etxebizitzan gas-usaina izanez gero. Horrez gain, gogoratu du gas-berogailuak dituzten geletan kanpora alderako aireztapena eduki behar dela.

Adingabekoei dagokienean, ez dira etxean bakarrik utzi behar, beti pertsona heldu batek zainduta egon behar baitute. Pospoloak eta metxeroak adingabekoen ikusmen eta eskueratik urrun eduki behar dira, eta produktu piroteknikoak arreta bereziarekin zaindu behar dira.

Azkenik, Babes Zibileko Zerbitzuak gomendatzen du ohean ez erretzea, hautsontzietako zigarrokinak ongi itzalita daudela ziurtatzea eta inoiz ez paperontzira botatzea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa