(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2016an 3.098 langabe gutxiago izan dira Nafarroan, urteko % 7,18ko jaitsierarekin asteazkena, 2017.eko urtarrilak 4


Gizarte Segurantzako batez besteko afiliazioa abenduan 265.439 pertsonatakoa izan da, duela urtebete baino % 2,3 gehiago


Pertsona bat, lanean.

Nafar Lansareak 3.098 langabe gutxiago erregistratu ditu 2016an, hau da, -% 7,18koa izan da urteko jaitsiera 2015eko abenduarekin alderatuz. Hala, Nafar Lansareko agentzietan urtearen amaieran 40.045 langabe zeuden erregistratuta.

Aurreko urteetako urteko aldaketak honako hauek izan ziren: -% 9,72ko jaitsiera 2015ean, -% 7,19koa 2014an eta -% 0,9koa 2013an; 2012an, berriz, langabeziaren urteko igoera % 10,65ekoa izan zen, ia 5.000 pertsona gehiago.

Aurreko hilarekin alderatuz, berriz, 1.129 langabe gehiago dago, % 2,90. Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak adierazi duenez, datu hori ikusirik "abenduko datuen lehen balorazioa negatiboa izan behar den arren, kontuan hartu beharreko zenbait alderdi aipatzea ere beharrezkoa da urteko azken hilari dagokion langabezia bere neurrian baloratzeko; izan ere, zalantzarik ez dago urtaroari dagokion intzidentzia argi bat dagoela ".

"Estatu guztiarekin alderatuz zerbitzu-sektoreak izandako pisu txikiagoak Eguberrietako kanpainak oihartzun txikiagoa izatea dakar", adierazi du Eskubide Sozialetako lehendakariordeak; gaur jakindako datuen gainean esan du "azken hamarkadako joerarekin jarraitzen dela, hau da, urteko azken hilabetea beti hilabete txarra izan dela". Hala, azken urteetako erregistroek abenduan langabeziaren igoera adierazten dute azaroarekin alderatuz. 2015ean % 2,85 igo zen; 2014an, % 0,59; 2013an, % 0,41, eta 2012an, % 0,2 igo zen".

Gizarte Segurantzako afiliazioak eta kontratazioa

Ez da ahaztu behar ere afiliazioaren gutxieneko maila 2014ko urtarrilean izan zela, 243.505 afiliaziorekin. Beraz, abenduko azken datua aintzat hartzen bada, 21.934 afiliazio gehiago izan da, % 9.

Kontratazio-zifrei dagokienez, Nafar Lansarean erregistratutako eta Foru Komunitatean lantokia duten kontratu-kopuruari dagokionez, 2016ko abenduan 27.261 kontratu izan dira, aurreko hilean baino 2.537 kontratu gutxiago, -% 8,5eko hileko jaitsiera. Nolanahi ere, "kontratazioari buruzko balorazioa anbibalentea da", urteko terminoetan kontratu-kopurua igo egin baita ( % 4,3), hau da, 2015eko abenduarekin alderatuz, 1.112 kontratu gehiago.

Era positiboan nabarmendu beharreko beste elementu bat, 2015eko abenduarekin alderatuz, ondorengoa da: kontratazio mugagabea behin-behinekoaren gainetik izan dela. Kontratu mugagabea urtean % 8,6 igo da, behin-behinekoak, berriz, % 4. Aldaketa horiei esker, kontratazio mugagabearen garrantzi-maila egindako kontratazioaren % 5,2an kokatu da.

Langabezia-datuen xehatzea

Enplegu-agentzien arabera, eta hileko datuei begiratuta, langabeziak agentzia guztietan egin du gora. Hileroko igoerei dagokienez, honako hauek dira (igoera handienetik txikienera): Lodosa (% 9,80), Tafalla (% 5,63), Altsasu (% 4,61), Lizarra (% 4), Tutera (% 3,65), Agoitz (% 3,04), Iruñeko bulegoetan, Yamaguchi (% 2,37), Arrotxapea (% 2,14) eta Zabalgunea (% 1,41), Doneztebe (% 0,56).

Urteko aldaketari dagokionez, langabeziaren jaitsiera izan da bulego guztietan. Doneztebeko bulegoan -% 11,19, Yamaguchin (-% 8,21), Lodosan (-% 8,19), Altsasun (-% 8,02), Tafallan (-% 7,55), Agoitzen (-% 7,53), Tuteran (-% 7,49), Zabalgunean (-% 7,34), Lizarran (-% 6,02), Arrotxapean (-% 5,57).

Sexuan, 22.018 emakume langabe izan da, hau da, -% 0,03ko hileko jaitsiera bat izan da (6 emakume gutxiago); eta 18.027 gizon, % 6,72ko igoerarekin (1.135 gizon gehiago). Beraz, langabeziaren hileko igoera gizonen aldetik etorri da bakar-bakarrik.

Urteko aldaketa genero-ikuspegitik aztertzen bada, honako hau baieztatzen da: gizonen artean azken langabezia-igoera hori izan arren, langabeziaren banaketa desorekatuagoa bat finkatzen ari dela krisiaren urte zailenen ondoren (banaketa antzekoa zen): langabe-kopurua urtero -% 10,2 jaisten da, eta emakumeen jaitsiera, berriz, nabarmen txikiagoa da, -% 4,6. Hala, gaur egun emakume langabeen proportzioa langabezia guztiarekiko % 55ekoa da (% 49koa izan zen 2009 amaieran).

Adin-taldeei erreparatuz, 117 gazte langabe gutxiagoko hileroko jaitsiera positibo bat gertatzen da, hau da, -% 3,1eko jaitsiera. Gainerako tarteek igoerak dituzte. 25 eta 34 urte arteko langabeen kopuruak hilabete batean % 2,64 egin du gora (200 gehiago), 35 eta 44 artekoen artean % 6,1 (587 gehiago), 45 eta 54 arteko lanik gabeko biztanle-kopurua % 4 igo da (377 gehiago hilabete batean). Azkenik, 55 urtetik gorakoen artean % 0,96 hazi da (82 pertsona hilabete batean).

Horrenbestez, 25 urtetik beherakoen artean 3.706 lagun daude lanik gabe (kopuru guztiaren % 9,3); 25 eta 34 urte artekoak, kopuru guztiaren % 19,14 (7.766); 35 eta 44 urte arteko langabeak, % 25,6 (10.263); eta 45 eta 54 urte arteko lanik gabekoak % 24,3 (9.726 pertsona). Azkenik, 55 urte edo gehiagoko langabeen garrantzi-maila % 21,4koa da, 8.584 pertsona. Zifra hori bereziki kezkagarria da kolektiboaren enplegu-maila txikiagatik. Izan ere, Enplegu Plan berrian berariazko neurriak jasotzen dira eta, haiei esker, 45 urtetik gorako langabeen laneratze handiagoa eta hobeagoa egin daiteke.

Urteko aldaketari dagokionez, 25 urtetik beherako langabeen kopuruak -% 4,4 egin du behera; 25 eta 34 urte artekoak, -% 8,4; 35 eta 44 urte artekoak, -% 9,6. Bestalde, 45 eta 54 urte arteko langabeak urtebetean -% 7,4 jaitsi dira, eta 55 urtetik gorakoak, -% 3,9.

Ikasketa-mailari begiratuz, lanik gabe dauden hamar pertsonatatik zazpik Bigarren Hezkuntzako lehen etapakoa baino goragoko ikasketatik gabe jarraitzen dute, hau da, kopuru guztiaren % 70,1 (28.091). Bestalde, unibertsitateko prestakuntza duten pertsonen langabezia, berriz, % 10ekoa da (3.972 pertsona). Unibertsitateko ikasketak dituzten langabeei dagokienez, aipatu behar da hamarretik zazpi emakumeak direla (% 70,4).

Azkenik, sektore ekonomikoei dagokienez, langabeziak hilero gora egin du sektore guztietan. Lehen sektorean % 3,7, industrian % 5, eraikuntzan % 6,8 eta zerbitzuen sektorean gertatu da igoera txikiena, % 2,6.

Nolanahi ere, urteko datuei erreparatuz, aipagarria da langabezia sektore guztietan jaitsi egin dela. Portzentualki eraikuntzan izandako jaitsiera nabarmendu behar da, -% 18,5 (635 langabe gutxiago); jarraian, industrian (-% 12,4 eta 814 langabe gutxiago), zerbitzuetan (-% 5,7, 1.565 gutxiago) eta nekazaritzan (-% 5,1, 123 langabe gutxiago urtebete baino gutxiagoan). Sektore-mailako jaitsiera hori positiboa da, iragan hilabeteetan ikusitako joera finkatzen baita, hau da, portzentualki langabezian izandako jaitsiera handiagoa dela industrian eta eraikuntzan, Alde horretatik, komeni da aipatzea zerbitzuen sektoreko langabezia langabeziaren % 65 dela. Bestalde, urtero enplegurik ez zutenen artean langabezia pixka bat igo da urtean (39 pertsona gehiago, % 1,2).

Azpisektore ekonomikoak

Azpisektore ekonomikoei dagokienez, honako hauek nabarmentzen dira termino absolutuetan 2015eko abenduaren alderatuz (urteko aldaketa).

Lehen sektorean, nekazaritzan eta abeltzaintzan urtean 70 langabe gutxiago izan dira. Industria-sektorearen barnean, nabarmentzen dira. makinariaren fabrikazioaren adarra (116 gutxiago), produktu metalikoen fabrikazioaren adarra (105 gutxiago), elikaduraren industria (102 gutxiago) eta motordun ibilgailuen fabrikazioa (82 gutxiago).

Eraikuntzan, eraikinen eraikuntza azpimarratu behar da (317 langabe gutxiago urtebete baino gutxiagoan) eta eraikuntza espezializatua, urtean 298 langabe gutxiagorekin.

Azkenik, zerbitzuetan, txikizkako merkataritzan urtean izandako jaitsiera azpimarratu behar da (255 langabe gutxiago); Administrazio Publikoan (161 gutxiago); gastronomiari lotutako jardueretan (janariak eta edariak), 143 langabe gutxiagorekin; eraikin eta lorezaintzako zerbitzuetan (121 gutxiago) eta egoitza-establezimenduetan emandako laguntzan (84 gutxiago).

Horri kontrajarriz, ondorengo azpisektoreetan urtean izandako langabeziaren igoera nabarmendu behar da: enpleguari lotutako jarduerak (52 langabe gehiago urtebetean); etxeetako jarduerak etxeko langileen enplegatzaile modura (32 pertsona gehiago); ostaturik gabeko gizarte-zerbitzuen jarduerak (26 pertsona gehiago).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa