(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Turismo Reyno de Navarrak Inaziotar Bidearekin bat egin du asteazkena, 2017.eko urtarrilak 4


Loiolako San Ignaziok 1522an egindako bidea jarraitzen duen ibilbidearen barnean, Foru Komunitatean egiten diren lau etapa sartzen dira, Genevilla, Cabredo, Lapoblacion, Meano, Castejon, Tutera, Ribaforada eta Cortes zeharkatuz


Mapa

Inaziotar Bidea. ( irudia handitu )

Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak Inaziotar Bidearekin bat egin du, Loiolako San Ignaziok egindako bidea jarraitzen duen proiektu bat 1522an espiritualki aldatu ondoren eta Azpeitia (Gipuzkoa) bere sorlekutik Manresaraino (Bartzelona) eraman zuena, azken helburu gisa Jerusalengo hiria zuen erromesaldi batean.

Ibilbidearen barnean, Foru Komunitatean egiten diren lau etapa sartzen dira, Genevilla, Cabredo, Lapoblacion, Meano, Castejon, Tutera, Ribaforada eta Cortes zeharkatuz, eta 2012an sortu zen Jesusen Lagundiaren ekimenez. 27 etapatan banatzen da, 650 kilometro guztira, eta Euskal Autonomia Erkidegoa, Errioxa, Nafarroa, Aragoi eta Katalunia ukitzen ditu.

Bidea Nafarroan ipar-ekialdetik sartzen da, lau etaparen ondoren eta EAEtik ehun kilometro baino gehiago egin ondoren. Hala, bosgarren etapak Arabako Alda herria eta Nafarroako Genevilla lotzen ditu bi aukera eskaintzen dituen ibilbide batean: Oteo eta Antoñanako udalerriak igarotzen dituen 23,3 kilometroko bat, eta Nafarroan sartu aurretik Orbiso igarotzen duen 18,3ko beste bat.

Hurrengo etapan, seigarrenean, Arabara itzultzen da Genevilla Guardiarekin lotuz 27 kilometroko bide batean. Jardunaldi horretan, erromesek Cabredo, Lapoblacion eta Meano udalerri nafarrak bisitatzen dituzte.

Inaziotar Bidearen Nafarroarako bigarren sarrera

Inaziotar Bidearen Nafarroarako bigarren hurbiltzea 12. jardunaldian gertatzen da hegoaldetik; bertan, beste bi etapa egiten dira oinez edo bizikletaz. Haietan, erromesak Castejón, Tutera, Ribaforada eta Cortesetik igaroko dira Aragoiko zatiari heldu aurretik.

Zehazki, 24,6 kilometroko hamabigarren etapa Errioxako Alfaro herrian hasten da eta Nafarroako lurretan Castejon aldetik sartzen da trenbideko bidegurutzera heldu arte; handik, bideak Tuteraraino eramango gaitu.

36 kilometroko 13. etapa Tuteran hasi eta El Bocal aldera doa eta, ubidea zeharkatu ondoren, Ribaforadara heltzen da. Bideko hurrengo puntua, 10 kilometro geroago, Cortes da, bideko azken udalerri nafarra Aragoiko zatiari ekin aurretik.

Seinaleetan hobekuntzak eta Gastronomia Jardunaldiak

Inaziotar Bideak zeharkatzen dituen autonomia erkidegoek, hau da, EAEk, Errioxak, Nafarroak, Aragoik eta Kataluniak, seinaleak hobetuko dituzte, Jesusen Lagundiak duela urte batzuk egindako gezi laranja batzuk, hain zuzen.

Horretarako, bidearen azterketa bat egiten ari da 2017an seinaleak hobetzeko asmoz, informazio-taulak eta norabideak adierazteko zutoinak jarriz. Gainera, eskualdetako gobernuak elkarrekin egindako liburuxka bat argitaratzeaz arduratuko dira, bai eta marketineko beste ekintza batzuez ere, esaterako: azoketan parte hartzea edo kortesiazko bidaiak egitea turismoko turoperadoreek (fam trips) eta prentsa espezializatuak (presstrips) ibilbide horren berri izan dezaten.

Bestalde, iragan azaroan Manresan "Inaziotar Bideko I. Gastronomia Jardunaldiak" antolatu ziren, eta autonomia erkidego parte-hartzaileek sukaldari bat izan zuten ordezkari beraien gastronomia tradizionalaren platerak prestatzen. Nafarroaren ordezkari Tuterako El Trinquete jatetxeko sukaldaria izan zen. Gainera, Nafarroako turismoko liburuxka batzuk banatu ziren Inaziotar Bideko berariazko stand-ean.

Inaziotar Bidea

2022an 500. urteurrena ospatuko duen bidea Loiolako Ignazio jaio zen etxean hasten da eta 650 kilometrotan zehar egiten da Manresako "San Ignazioko Leizea" izenarekin ezagutzen den tokira iritsi arte; toki horretan, santua hamar hilabetez bizi izan zen eremita moduan Erromarako bere bidearekin jarraitu aurretik, Lur Santura heltzeko zuen asmoaren barnean.

Inaziotar Bidea erromesaldiko beste esperientzia batzuei gehitzen zaie, Santiago bideari esaterako, eta bidea igarotzen den eskualdeetako ondare-elementuak eta natura-ingurunea azpimarratzen ditu, etapetan egiten den mendi-ibilien eskaintzaren barnean sartzeaz gain, gero eta eskaera handiagoa duen turismo-aukera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa