(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Langile bakoitzeko baja-egunak % 20 murriztu dira 2010 eta 2015 artean, 12,2tik 9,7 egunetara jaitsiz

osteguna, 2017.eko urtarrilak 5


Gaixotasun muskuloeskeletikoak, lan-baldintzei lotzen direnak sarritan, aldi baterako ezintasuneko egun-kopuru handienen erantzule izan dira 2015ean (% 26)


gaixoa

Arnas-prozesuek eragiten dituzte baja gehien.

Kontingentzia arruntengatik (gaixotasun arrunta eta lanekoa ez den ezbeharra) aldi baterako ezintasuneko (ABE) prozesuen batez besteko iraupena aseguratutako langile aktibo bakoitzeko % 20an murriztu zen 2010 eta 2015 urteen artean (12,2tik 9,7 egunetara pasaz), Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak egindako konparazio-azterlan baten arabera.

Jaitsiera hori nabarmenagoa da aztertutako hiru urteetan, eta egoera hori ABEren kudeaketa klinikoaren eredu berriari egotz dakioke; hari esker, bajaren prozesuak haien errealitate klinikoari hobeto egokitu daitezke.

Azterketak aldaketa bat egiaztatzen du ere ABEren preskripzioan langile gazteenen artean, eta balio txikienetara heltzen da 2015. urtean: 16 eta 24 urte arteko taldean duen intzidentzia 2010eko 62 bajatatik (100 aseguratu bakoitzeko) 2015eko 28,1 bajatara jaisten da, eta 45,1etik 35,1era 25 eta 34 urte artekoen artean, ziur asko egoera sozio-ekonomikoagatik, neurri batean behintzat, azterketatik ondorioztatzen denez. Adinez nagusiagoak diren pertsonen artean, tasa egonkorrak ikusten dira epean zehar, nahiz eta 2015ean igoera bat egon (36,9 eta 2014an, berriz, 31,9), eta horrek datozen urteetako joera aztertzera behartzen du.

Intzidentzia handiagoa da emakumeen artean aztertutako urte guztiei erreparatuz (40,8 2015ean eta 32,5 gizonezkoen artean). Alde hori aztertutako epe guztian ikusten da, eta emakumeen jardunaldi bikoitzaren efektua agerian utzi dezake. Enpresetan familia-unitateen (edo bikotearena) bi kideentzako lana eta familia bateragarria egiteko neurriak finkatzeak alde horiek murrizten lagunduko zuten, zalantzarik gabe, azterketarik ondorioztatzen denez.

2015eko aldi baterako ezintasunak

2015ean guztira 95.521 ABE prozesu izapidetu ziren kontingentzia arruntengatik, aseguratutako 263.710 langileren batez besteko batean (138.204 eta 111.907 emakume), hau da, intzidentzia 36,2 bajatakoa zen 100 aseguratu aktibo bakoitzeko. Langileen % 15ak (40.174) prestazio hori baliatu zuen urte horretan.

Baja horiengatik 2.562.602 egun kontsumitu ziren, batez beste 27,1 eguneko iraupenarekin (izapidetutako alten egunak / kopurua). Aseguratu bakoitzeko batez besteko iraupena, aipatu den moduan, 9,7 egunekoa izan zen. Prozesuen % 43,4k (41.061) 1 eta 3 egun artean iraun zuen, baja-egunen % 3 kontsumituz. 31 egunez azpiko prozesuek (% 82) egun guztien % 18,5 kontsumitzen dute, eta aldi baterako ezintasun-prozesuen % 20tik behera baja-egunen % 80 baino gehiagoren erantzule dira.

Arrazoiei dagokienez, arnas-eritasunak dira ohikoenak, 20.574 baja izapidetuta (% 21,5) eta 6 eguneko batez besteko iraupenarekin (4,4, gripearen kasuan). Gaixotasuna muskuloeskeletikoak datoz atzetik, 16.973 bajarekin (% 17,8) eta 40,8 eguneko batez besteko iraupenarekin. Hirugarren talde ohikoena gaixotasun infekziosoek osatzen dute 12.000 baja izapidetuta (% 12,6) eta 4,4 eguneko batez besteko iraupenarekin. Buru-nahasmenduek osatzen dute 9. arrazoia, 4.632 bajarekin (% 4,9) eta 63,1 eguneko batez besteko iraupenarekin.

Aldi baterako ezintasuna kudeatzeko eredu berria

2015eko abenduan ABE kudeatzeko sistema berria ezarri zen estatu-mailan, eta baja baieztatzeko asteko partea beste eredu batek ordezten zuen; azken horren bidez, oso labur, labur, luze edo oso luze sailkatzen ditu eta, haren arabera, baieztatzeko parteak emateko gehieneko maiztasuna ezartzen zen. Baja eta alta egintza kliniko berean ematen uzten du, gainera, 5 egun baino gutxiagoko prozesuetan.

Nafarroan, antzeko sistema bat aplikatzen da 2009. urtetik, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak baimendua, hasiera batean esperientzia pilotu gisa lehen mailako arretako bost ekipotan, eta 2014tik aurrera, ekipo guztietan, irizpide klinikoetan oinarritutako (ez administratiboetan) ABEren kudeaketa lortzeko xedearekin; hala, balio klinikorik gabeko kontsultak saihestuko dira.

Nafarroako ABEren Kudeaketa Klinikoko Ereduaren arabera, baja ematen duen medikuak ezartzen du haren balizko iraupena dagoen osasun-arazoaren, lan-motaren eta pazientearen komorbilitatearen arabera, eta hark erabakitzen du pazientea klinikoki noiz berriz baloratu bere kontsultan (hurrengo azterketa egiteko aurreikusitako data). Hura ezartzeko, aurrez 1998-2008 epeko Nafarroako ABEren prozesuen informazio klinikoa aztertu zen (prozesuen 1,2 milioi); hari esker, iraupen-estandarrak ezarri ahal izan ziren Nafarroan ABE prozesuak sarriago sortzen dituzten osasun-arazoetarako.

Estatuko sistema 2015eko abenduan indarrean sartzearen ondorioz, lehen mailako arretak eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak ahalegin handia egin behar izan zuten informatika-programak egokitzeko orduan eta ondorengoa bermatzeko: sistema berri horrek lehen mailako arretako kontsultetan inplizituki burokrazian izan zezakeen eragina ahalik eta txikiena izatea. Gainera, beharrezkoa izan zen GSINi ABEren prozesuei buruzko informazio gehiagoren transmisioa egokitzea araudia betetze aldera, eta enpresak nahiz langileak kaltetu ez zitezen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa