(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) lortzeko matrikulazio-epea astelehenean zabalduko da
osteguna, 2017.eko urtarrilak 5


Interesa duten pertsonek urtarrilaren 20ra arte eman dezakete izena


Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) lortzeko 2017ko 1. deialdian parte hartzeko matrikulazio-epea, urtarrilaren 9tik 20ra izango da, biak barne. Azterketak egiteko interesa duten pertsonak Hezkuntza Departamentuko Informazioko Negoziatuan matrikulatu daitezke (Santo Domingo kalea, 8. Iruña), 08:30etik 14:30 bitarteko ordutegian.

Hautagai bakoitzak 26 euro ordaindu beharko du azterketa-eskubideen kontzeptuan (13 euro lehen mailako familia ugariaren kasuan). Matrikula doan izango dute bigarren mailako familia ugariaren kideek.

Azterketa hiru probek osatzen dute: atarikoa, idatzia eta ahozkoa.

Atarikoan 80 galderek osatutako test bat erantzun beharko dute, eta harekin hizkuntz baliabideak, ahozko ulermena eta irakurmena ebaluatuko dira.

Bestalde, idatzizko azterketa bi ariketek osatuko dute: 180 hitzeko idatzi batek eta 250eko beste batek, gutxienez,.

Azkenik, ahozko probak ere bi atal izango ditu: emandako testu bati buruz bost minutuz hitz egin beharko da eta, horren ondoren, hamar minutuz eztabaidan ariko dira.

Titulua eskuratzeko hiru probak gainditu beharko dira.

Informazio gehiago lortzeko, www.ega.navarra.es eta www.navarra.es webguneetara jo daiteke edo honako telefono-zenbaki hauetara deitu: 848 426 613 eta 848 426 593.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa