(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Baluartek eta Palais Beaumont-ek (Paue) kultur lankidetzako programa zabal bat sustatzen dute astelehena, 2017.eko urtarrilak 9


Proiektuak EGEF Funtsen 1,18 milioi erakar ditzake Nafarroarako Turismo, Kultura eta Azpiegituretan


Nafarroako eta Pirinio Atlantikoetako ordezkaritzen taldeko argazkia. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilari Ana Herrera buru izan duen ordezkaritza nafar bat Pauen izan da asteburu honetan Baluarte eta Palais Beaumont biltzar-jauregiek sustatutako lankidetza-programari jarraipena egiteko bileran; haren helburua Iruña eta Paue kultura eta negozioen turismoko helmuga gisa sustatzea da.

Bi erakundeek 2014-2020ko Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzarako Programa Eragilearen (POCTEFA) deialdira aurkeztutako proiektu komun bat da, eta EGEF Funtsen 1,18 milioi erakar ditzake Nafarroarako Turismo, Kultura eta Azpiegituretan.

Bilera horren puntu nagusietako bat izan da, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Iruñeko Orfeoiak Pau-País del Bearn orkestra eta abesbatzarekin (OPPB) elkarrekin ekainean eskainiko duten Verdiren Réquiem obra koordinatzea. Kontzertu bikoitza ostiralean, ekainak 23, izango da (OPPBren denboraldiaren barnean) Paueko Zenith aretoan (3.500 lagunentzako lekua), eta igandean, ekainak 25, Iruñeko Baluarten, abonamenduz kanpoko aparteko kontzertu batean.

Bi kontzertuak OPPBko zuzendari titular Fayçal Karoui-k zuzenduko ditu, eta haietan Parisko Operako bakarlarien partaide hartzea izango da, azken horiekin OPPBk lankidetza estua baitu.

Lurralde-lankidetzako POCTEFA programarako proiektu komuna

Iruñeko Baluarte eta Paueko Palais Beaumont biltzar-jauregiek 2014-2020ko Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzarako Programa Eragilearen (POCTEFA) deialdira proiektu komun bat aurkeztu dute. ACADEMICE izeneko proiektua bien arteko lotura historikoetan oinarritzen da, antzeko lurralde-eskaletan (Nafarroa eta Pirinio Atlantikoetako bi hiri-aglomerazio nagusiak), eta MICE merkatu lehiakorrean (Bilera, Pizgarri, Biltzar eta Ekitaldiena) elkarrekin lan egiteko beharrean Pirinioetako lurraldeari lotutako marka komun baten gainean eta garatu beharreko balizko puntu komunak dituzten errealitate sozio-kultural eta ekonomikoetan.

Proiektua hiru urtez garatuko da (2017-2020), eta 2,84 milioi euroko aurrekontu orokorra izango du (1,81 Nafarroan eta 1,02 Pirinio Atlantikoetan). Navarra de Infraestructuras de Cultura, Deporte y Ocio – NICDO SL, Baluarteko enpresa kudeatzailea buru izanik, ondorengo ekintzak egitea aurreikusi du:

-Helmugako baterako sustapen bat egitea: negozioen turismoan baterako irudi bat garatzea du xede, eta Iruña nahiz Paue lurralde komuneko helmuga gisa aurkeztea, mendebaldeko Pirinioak. Helburu horren barnean sartzen dira, elkarrekin egindako jarduerak eta komunikazio-euskarriak, datu-baseak trukatzea partekatutako sustapena egiteko, famtrips (familiarizazio-bidaiak), bi helmugak sustatzeko ekitaldietan parte hartzea eta jardunbide egokiak trukatzea lankidetza publiko-pribatuaren arloan.

-Trukea, mutualizazioa eta ekitaldiak sortzea: Baluartek eta Palais Beaumont-ek helmugen artean ekitaldiak mutualizatzeko prozesuak partekatuko eta erraztuko dituzte (Pirinioetako zinema-jaialdiak, motor-ekitaldiak –Navariderday esaterako– edo beste era batekoak –Fashion Week–), elkarrekin antolatutako ekitaldien sorreran lan egingo dute eta bi helmugen artean txandakatuko direnak; hala, sustatzaile, antolatzaile, babesle, erakusle, hizlari eta bertaratutako jendearen arteko trukea erraztuko da.

-Prestakuntzarako eta enplegu-mailarako gaitasunak hobetzea eta trukeak egitea kalitate, erantzukizun sozial korporatibo eta garapen iraunkorraren arloan: bi biltzar-jauregien egungo praktikak hobetzea da helburua profesionaltasun-mailan, gaitasunak eta ingurumen-kudeaketa hobetzea, eskaintza komunaren bereizketa-elementu gisa eta emandako zerbitzua hobetzea. Horretarako, langileen arteko trukeak aurreikusten dira, ikasleen arteko praktikak Pirinioetako bi aldeetan eta inbertsioak kalitatea hobetzeko, eraginkortasun energetikorako eta iraunkortasunerako bi biltzar-jauregietan.

-Mugaz gaindiko eskaintza bat sortzea kultur ekintzen inguruan. Kultur ekintzen eskaintzarekin elkarrekiko aberastasuna du xede, eta sektoreko toki-erakundeetako nahiz eskualdeko erakundeetako artistak hedatzeko aukera berriak sortzea, bai eta lankidetza-sareenak ere. Proiektuak lankidetzarako esparru ireki bat ekarriko du eta, hari esker, trukerako erraztasun handiagoa izango da (musika, literatura eta zinemako jaialdiak); hala, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eta Iruñeko Orfeoiaren eta Pau-País del Bearn orkestra eta abesbatzarekin egindako ekoizpen eta aldebiko lankidetzarako proiektuak nabarmendu behar dira.

Oro har, Baluartek eta Palais Beaumont-ek urtean 600 ekintzatik gora hartzen dituzte (errepresentazio artistikoak, kongresuak, azokak, bilerak) eta 600.000 pertsona baino gehiago. Bi zentroen jarduerak, elkarrekin 25 milioi euro inguruko inpaktu ekonomikoa sortzen dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa