(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako 76 erakundek Europako finantzaketako 14 milioi eskuratu nahi dituzte POCTEFAren bigarren deialdian astelehena, 2017.eko urtarrilak 9


Guztira mugaz gaindiko 169 proiektu-proposamen jaso dira laguntza horietarako, eta udaberrian ebatziko dira


laborategia

I+G+Bri lotutako proiektuak dira gehienak.

Nafarroako 76 erakunderen 59 proiektuk Europako finantzaketa eskuratu nahi dute Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzarako Programaren (POCTEFA) proiektuen bigarren deialdian. Horrek esan nahi du, Nafarroa Europako laguntza horiek lortzeko aurkeztutako 169 proiektuen % 35ean presente dagoela.

Deialdi honetarako Nafarroako bazkideek Eskualde Garapeneko Europako Funtsari (EGEF) eskatutako zenbatekoa 14,2 milioi euro da, eta 21,86 milioi guztira; izan ere, POCTEFAk proiektuak % 65ean kofinantzatzen ditu. Zenbateko hori deialdi honetan eskuragarri dagoenaren bikoitza da gutxi gorabehera.

Aipagarria da oraingoan deialdia bi fasetan bideratuko dela. Lehenengoak hautagaitza sinplifikatu bat aurkeztea zekarren eta hura aurkezteko epe-muga abenduak 13 izan zen. Bigarren fasera pasako diren proiektuen zerrenda 2017ko apirilean argitaratuko da. Aukeratzen diren proiektuek hautagaitza osoa bigarren fase horretan aurkeztu beharko dute.

Deialdi honetarako EGEFek 71,2 milioi euro jartzen ditu erabilgarri, hau da, programako aurrekontu guztiaren % 40 2014-2020 eperako, laguntza teknikoa kanpo.

POCTEFAren helburua honako hau da: mugaz gaindiko zonalde hautagarrian dauden eragile sozioekonomiko frantses, espainiar eta andorratarrek egindako lankidetza-proiektuak sustatzea eta kofinantzatzea. 2015eko maiatzaren 19an onartu zuen Europar Batasunak, eta babes finantzarioko bosgarren belaunaldia da mugaz gaindiko zonalde horretan integrazio ekonomiko eta sozialeko proiektuak bultzatzeko. Europako babes finantzario horrek lankidetzarako aukera berriak eskainiko ditu Pirinioetako bi aldeetako erakunde nahiz eragileen artean.

Aurkeztutako proiektuen gaiak

Lehenengo deialdi honetan jasotako ekimenen artean turismo-arloko mugaz gaindiko lankidetza-proiektuak daude, I+G, klima-aldaketarako egokitzapena, nekazaritza-jarduera sustatzea, energia iraunkorra sustatzea, osasun-zerbitzuak eta sorkuntza artistikoa, besteak beste.

Nafarroako bazkideak dituzten ekimenak honako gai hauei buruzkoak dira:

1. ARDATZA (Berrikuntza eta lehiakortasuna): 4,92 milioi euro eskatzen dituzten 26 proiektu.

2. ARDATZA (Klima-aldaketa eta arriskuen prebentzioa nahiz kudeaketa): 1,95 milioi euro eskatzen dituzten 7 proiektu.

3. ARDATZA (Tokiko baliabideen erabilera iraunkorra): 5,47 milioi euro eskatzen dituzten 15 proiektu.

5. ARDATZA (Eskumenak eta lurraldeetan sartzea): 1,87 milioi euro eskatzen dituzten 11 proiektu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa