(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuak errezeta elektronikoa ezartzeko prozesua amaituko du Arreta Espezializatuan, urtean 550.000 agindu baino gehiago ematen dituen atalean asteazkena, 2017.eko urtarrilak 11


Paperezko errezetaren erabilera pixkanaka ekipamendu informatikorik ez dagoen kasu berezietara bakarrik mugatuko da


Transcripción textual del video

Osasun Departamentuak formatu elektronikoko errezetak ezartzeko prozesua amaituko du hil honetan, prozesu informatikoa osatu ondoren; hala, Nafarroako ospitale publikoetara eta kontsulta-zentro espezializatuetara zabaldu ahalko da, Osasuneko kontseilari Fernando Dominguezek Gobernuari asteroko bilkuran jakinarazi dioenez. Paperezko errezeten erabilera beharrezko ekipamendu informatikorik ez dagoen kasuetara bakarrik mugatuko da, hau da, etxeko bisitak edo sarean akatsak dauden uneak.

Osasun Departamentuak Arreta Espezializatuan errezeta elektronikoa ezartzeko prozesua amaituko du.

Osasun Departamentuak formatu elektronikoko errezetak ezartzeko prozesua amaituko du hil honetan, prozesu informatikoa osatu ondoren; hala, Nafarroako ospitale publikoetara eta kontsulta-zentro espezializatuetara zabaldu ahalko da, Osasuneko kontseilari Fernando Dominguezek Gobernuari asteroko bilkuran jakinarazi dioenez. Paperezko errezeten erabilera beharrezko ekipamendu informatikorik ez dagoen kasuetara bakarrik mugatuko da, hau da, etxeko bisitak edo sarean akatsak dauden uneak.

Errezeta elektronikoaren ezarpenak, Lehen Mailako Arretan dagoeneko zabalduta zegoena, Arreta Espezializatuan 2016. urtean izan du behin betiko aurrerapena. Aipatu beharra dago 2015ean soilik mediku-aginduen % 3 bakarrik egin zela formatu elektronikoan (555.382 errezetatatik, 17.681). 2016an, urtarrilean errezeten % 7 bakarrik eman zen elektronikoki eta % 77 azaro amaieran: hil horretan, Arreta Espezializatuan emandako76.180 agindutatik, 58.443 jadanik elektronikoki izapidetu ziren. Neurria historia klinikoak kudeatzen diren programa informatikoaren eguneratzearekin egokitu da, errezetan kudeaketa elektronikoa errazten duena.

Errezeta elektronikoaren abantailak

Errezeta elektronikoak aurrerapen handia dakar emandako medikazioaren kontrolean eta pazientearen segurtasunean; izan ere, artatu dezaketen sanitario guztiek (Lehen Mailako Arretako, Espezializatuko profesionalak edo larrialdiak) hartzen ari den medikazioa zein den jakiteko aukera du; hala, botiken arteko bateraezintasunak saihestu daitezke.

Errezeta elektronikoaren erabilera, halaber, erabiltzaileentzat erosoagoa da, jadanik ez baitute zertan beraien osasun-zentrora joan beharrik errezeta kronikoak berritzeko, aurrez aurrekoa ez den kontsulta batean medikuak eman diezaieketen botikak lortzeko edo espezialistek emandako aginduen sarrera eskatzeko. Bisatuak behar dituzten errezeten izapideak ere arintzen ditu, eta aginduaren nahiz botika ematearen kalitatea eta segurtasuna areagotzen ditu, izan daitezkeen bikoiztasunak saihestuz edo paziente berari errezetatutako botiken artean elkarrekintzak hautemanez.

Osasuneko profesionalei dagokienez, errezeta elektronikoak egin beharreko burokrazia-lana murrizten du. Gainera, aginduaren jarraipen bat egiten uzten du, pazientearen farmakologia-historia ikusten eta kasu bakoitzerako botika egokiena agintzen laguntzen du. Farmaziako profesionalarekin lankidetza hobetzen du ere, sanitarioekin komunikazioa hobea sortzean. Errezeta elektronikoa kudeatzeko sistemak bere fakturazio eta kobratzeko prozesuak arintzen ditu, eta eskuzko errezetak irakurtzeko zailtasunei lotuta emandako botiketan dauden akatsak desagerrarazten.

Administrazio-ikuspegi batetik, errezeta elektronikoak farmaziako gastuaren denbora erreala kontrolatzen du, akats eta iruzurren kopurua murrizten du, farmazia-fakturaren kudeaketa errazten, eta farmaziako zaintzako alerten nahiz eman gabeko errezeten kudeaketa errazten du.

Aipagarri da ere, errezeta elektronikoak beste autonomia erkidego batzuekin elkarren arteko eraginkortasunerako atea zabaldu duela, eta epe ertainean herritarrek bere mediku-aginduak Estatuko edozein farmaziatan hartzeko aukera izango dutela (Nafarroak, Kanariak eta Extremadurak dagoeneko aukera hori dute, eta datozen hilabeteetan gainerako autonomia erkidegoekin elkarren arteko eraginkortasunerako errezeta elektronikoak eskaintzea aurreikusten da).

Botiken erabilera arrazionalagoa

Errezeta elektronikoa 2010eko maiatzean hasi zen ezartzen fase esperimental batean Mendillorriko eta Mutiloako osasun-zentroetan, inguruko farmazien lankidetza estuarekin. Hasierako ahalegin honek arazoak konpontzen lagundu zuen eta Farmazialarien Elkargo Ofizialak proposatutako hobekuntzak jasotzen, esaterako: Farmazialarien Elkargo Ofizialen Kontseilu Orokorreko datu-basetako fakturazioa eta erabilera. 2011 eta 2012 artean, errezeta elektronikoa Nafarroa guztira zabaltzen hasi zen, lehenik eta behin farmazietako bulegoetan eta gero osasun-zentroetan. 2012an sistema Arreta Espezializatuan zabaltzeko lehen probak egiten hasi ziren ere.

Errezeta elektronikoak agindu-prozesuen automatizazioa dakar, botiken kontrola eta ematea (ziklo klinikoa) eta administrazio-prozesu guztiarena emandako errezetak osasun-zerbitzuei fakturatzeko (administrazio-zikloa). Haren ezarpenarekin, Osasunbideak ziklo klinikoa optimizatzen du botiken agindu/emateari dagokionez; farmaziako gastuaren kontrol eraginkorragoa egiten du; botikaren erabilera arrazionala errazten du; medikuntzako eta farmaziako profesionalen lana burokraziaz kanpo uzten du; agintzeko nahiz emateko sistema orokor bat finkatzen du eta, azken horri esker, herritarren farmakologia-historia eskuratu daiteke.

Eguneratzea eta iraungitzea

Errezeta elektronikoak behar bezala erabiltzeko, erabiltzaileei hartzen ari ez diren botiken desaktibazioa eskatzeko gomendatzen zaie. Paperezko errezetaren moduan, elektronikoki aktibatutako errezetak hamar eguneko iraungitzea du, baldin eta lehenengo agindu bat bada. Errezeta kronikoen edo denbora-tarte jakin baterako emandako errezeten kasuan, erabiltzaileak aurreikusitako erretiratzeko data kontuan hartu behar du emateko aurreikusitako epea amaitu ez dadin, errezeta desaktibatzea dakarrena.

Gainera, gaixotasun kronikoak dituzten pazienteek urtean behin beraien familia-medikuarekin hitzordu bat eska dezaten komeni da bere medikazioaren berrikuspen osoa egiteko (zortzi botika kroniko baino gehiago aginduta dituztenek bereziki).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa