(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ostegun honetan zabalduko da Uharteko Zubiarte euskaltegian hutsik dauden plazetan izena emateko epea

asteazkena, 2017.eko urtarrilak 11


Euskara-eskolak A1, A2, B1, B2, C1 eta EGA mailetan emango dira


Ostegun honetatik, hilak 12, eta urtarrilaren 22ra arte, igandea, Uharteko Zubiarte euskaltegi publikoan hutsik dauden plazetan izena eman ahalko da, Nafarroako Gobernuaren mende dagoen euskaltegian. Euskara-eskolak A1, A2, B1, B2, C1 eta EGA mailetan emango dira.

Ikastaroak 16 urtetik gorako pertsonentzat dira, eta honako ordutegian emango dira: 09:15-11:45, 17:00-19:30 eta 19:30-21:30. Zubiarte euskaltegi publikoak ondorengo ikastaroetan eskaintzen ditu plazak:

- Astean 10 ordukoa, B1 eta B2 mailetan eta 09:15-11:45, 17:00-19:30 eta 19:30-21:30 ordutegietan.
- Astean 5 ordukoa, A1, A2, B1, B2, C1 eta EGA mailetan eta bi saiotan (astelehen eta asteazken edo astearte eta ostegun), 09:15-11:45, 17:00-19:30 eta 19:30-21:30 ordutegietan.
- Astean 4 orduko ikastaroa, mintzapraktika, B2 eta C1 mailetan.
- Autoikaskuntzako ikastaroak, astean 2 orduko mintzapraktikarekin eta 6 orduko lan-konpromisoarekin; ordenagailua ondo erabiltzen jakin behar da.
- A2 eta B1 mailetako kanpoko ikastaroak zenbait zentrotan, ematen diren ordutegia lehenetsiz (eguerdia), astelehen, astearte eta ostegunetan.

Matrikula euskaltegiko egoitzan egin behar da (Zubiarte kalea, 13, 31620 Uharte) edo euskaltegiko webgunean: http://euskaltegi.educacion.navarra.es/web/.

Tasei edo plazen eskaintzari buruzko informazio gehiago jasotzeko, aipatutako webgunea kontsulta daiteke, euszubia@educacion.navarra helbide elektronikora idatzi edo ondorengo telefono-zenbakira deitu: 848 431 010.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa