(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak herritarrei zuhurtzia eskatu die ostiral honetatik aurrera elurra egiteko dagoen iragarpena ikusirik osteguna, 2017.eko urtarrilak 12


Asteburuan beharrezkoak diren elurra kentzeko makinak pixkanaka mugiaraziko dira denboraleak duen bilakaeraren arabera, eta Foruzaingoaren patruila-lanak areagotuko dira Nafarroako bide-sarean


Eliurra kentzeko makina

Elurra kentzeko makina.

Nafarroako Gobernuak herritarrei zuhurtzia handitzeko eskatu die Estatuko Meteorologia Agentziak (AEMET) alerta laranja aktibatu ondoren elurte garrantzitsuak izateko dagoen arriskuagatik. Ostiral honetatik aurrera (urtarrilak 13), Pirinioetan, Kantauri isurialdean eta Nafarroako Erdialdean egin dezake elurra. Halaber, Erriberan haizete handiak sor daitezke, meteorologia-iragarpenaren arabera.

Prezipitazio, haize eta tenperatura baxuen meteorologia-baldintza kaskar horiek asteburu osora luza daitezke.

Beraz, herritarrei astebururako iragarritako joan-etorriak aurreratzeko edo atzeratzeko eskatzen zaie eta, nolanahi ere, garraio publikoa erabil dezatela. Mendiguneetan elurraz gozatzeko irteerak datorren astera atzeratzeko gomendatzen da, eta ibilgailu pribatua soilik ezinbestekoak diren bidaietarako erabiltzea. Kasu horietan, gainera, neguko gidatzeko eraren ohiko gomendioei kasu egin beharko zaie: irten aurretik errepideen egoerari buruz informatzea eta hurrengo orduetarako meteorologia-iragarpenaren berri izatea. Bidaiatu beharra izanez gero, erregai-tanga beteta izatea gomendatzen da eta 100 kilometrotik behin erregaia sartzea, kateak eramatea edo neguko pneumatikoak jartzea, telefono mugikorra kargagailuarekin eramatea, mantak eta berotzeko arropa eramatea, ura eta janaria, eta alkohola nahiz arraspa bat izatea izotza haizekoetatik kentzeko.

Nafarroako Gobernuko baliabideen mobilizazioa

Baldintza txar horiek direla-eta, Nafarroako Gobernuak ostiral honetatik aurrera eta denboralearen bilakaeraren arabera, beharrezkoa den dispositiboa mugiaraziko du; Nafarroako errepideak zaintzeko eta garbitzeko elurra kentzeko makinak eta giza baliabideak erabiliko ditu. Gaur gauean, 22:00etatik aurrera, elurra kentzeko 54 makina lanean jarriko dira, eta bihar, goizeko 05:00etatik aurrera, 98 ekipo mugiaraziko.

Gainera, Foruzaingoak bere presentzia areagotuko du errepideetan asteburuan zehar zaintzako eta sorospeneko ohiko zereginak egiteko Nafarroako bide-sarean, Guardia Zibilarekin eta udaltzainekin lankidetzan. Asteburuan guztira 85 patruila ariko dira lanean, eta arreta berezia jarriko dute: AP-15 Nafarroako Autobidean eta Leitzarango Autobian (A-15, Irurtzun-Gipuzkoarekin muga eginez), Bideko Autobian (A-12, Iruña-Logroño) eta N-121-A eta N-121-B errepideetan (Iruña-Frantzia, Irundik eta Dantxarineatik, hurrenez hurren), bai eta Nafarroako hiriburuko saihesbideetan ere, baldin eta elurra azkenean bide horietan ere pilatzen bada. Beharrezkoa balitz, neurri osagarriak hartuko dira, lan-txandak luzatzea, adibidez.

Bihar, ostiraleko 07:00etatik aurrera, koordinazio-organoak eratuko dita in situ Errepideetako Kontserbazio Zerbitzuko langileekin, Foruzaingoarekin eta Guardia Zibilarekin elkarrekin patruila-lanak egiteko eta haien esku-hartzeak koordinatze aldera. Sakanako, (A-10), Leitzarango (A-15), Iparraldeko (A-1) eta Pirinioetako (A-219 autobideetan ariko dira lanean, bai eta Iruñeko Ingurabidean (PA-30) eta Iruñeak Behobiarekin bat egiten duen errepidean ere (N-121-A).

Gainera, Babes Zibileko Zerbitzuak atzo, asteazkena, Kantauri isurialdeko, Pirinioetako, Iruñerriko eta erdialdeko udalei AEMETetik jasotako meteorologia-alerta igorri zitzaien, iragarpen zehatzago baten bidalketarekin ondoren osatutako informazioa. Gogora ekarri behar da, toki-erakunde horiek Barneko Zuzendaritza Nagusiak emandako elurra kentzeko makinak dituztela leku horietan sartzeko errepideetan, kaleetan, txaboletako sarbideetan ata abar erabil ditzaten.

Bestalde, Osasun Departamentuak egoera hauetarako ohiko neurriak hartu ditu (profesionalak lur orotariko ibilgailuetan sartzea, txandak ez aldatzea atzerapenak badaude edo txanda berria ezin abian jarri ahal izatea eta landa-eremu horietan bizi diren medikuak mugiaraztea) osasun-laguntza egokia emateko bermea egon dadin datozen egunetan arreta jarraituaren beraien puntuen sarean (landa-eremuko larrialdiak) honako udalerri hauetan: aurreikuspenaren arabera, sarbide-arazo handienak izan ditzaketen udalerrietan. Halaber, Pirinioetako osasun-zentroek talde elektrogenoak dituzte hornidura elektrikoan etenak izango balira ere.

Bideari buruzko informazioa eta gomendioak

www.incidenciascarreteras.navarra.es webgunean eta 848 423 500 telefono-zenbakian Foru Komunitateko errepide-sareko informazio eguneratua ematen da. Nafarroaz kanpoko joan-etorrietarako, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren (DGT) webgunea kontsultatzea komeni da (ww.dgt.es), eta haren informaziorako telefonoa 011 da.


Nafarroako Gobernuak herritarrei gogorarazten die trafikoko agintarien aginduak nahiz galtzadan izotza dagoela dioen seinaleak errespetatu behar dituztela. Gainera, gidariei elurra kentzeko makinak ez aurreratzeko eskatu die, ibilgailua ez dezatela inoiz galtzadan gelditu eta debekatuta dagoela ibilgailua galtzadan aparkatzea, baita errepidearen zati bat okupatzen duten ibilgailuak ere, horrek elurra kentzeko lanetarako zailtasun handiak sortzen baititu (elurra kentzeko makinak pasatzen eragozten dute edo kendutako elurra bazterretan behar bezala uzten ).

Gainera, gogora ekarri du, saihestezinak diren joan-etorrietan, hobe dela egunez bidaiatzea errepide nagusietatik, autobide eta autobietatik, bereziki. Halaber, garrantzitsua da pneumatikoak, balaztak, bateria, izotz-kontrakoa, argiak, likido hozgarria eta berogailua aztertzea.

Matxuragatik edo beste egoera batzuengatik ibilgailua gelditzea beharrezkoa bada, galtzadatik kanpo uztea komeni da. Bidaiari guztiak atera eta autobabeserako neurriak hartuko dira ibilgailuek harrapa ez ditzaten, esaterako: txaleko islatzaileak jartzea eta babes-elementuen atzean jartzea, uhinbikoetan (bazterbabesak) edo ibilgailuaren atzean; azken kasu horretan, zirkulazioaren noranzkoan jarri beharko dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa