(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntzak zazpi milioi inguru inbertituko du Buztintxuriko ikastetxe berrian, Castejongo institutuan eta Uharteko automobilgintzako pabiloi batean

ostirala, 2017.eko urtarrilak 13


Erriberako udalerri horretako ikastetxeko obrak hasi dira dagoeneko, eta datorren hastean ekingo zaie aurreikusitako beste bi azpiegituretakoei


Hezkuntza Departamentua

Hezkuntza Departamentua.

Hezkuntza Departamentuak zazpi milioi euro inguru inbertituko ditu Castejongo DBHko institutu berriko obretan (urtarrilaren 12an hasi ziren), bai eta Buztintxuriko (Iruña) Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe berriaren eta Uharteko BHIko automobilgintzako pabiloi baten eraikuntzan ere. Azken bi azpiegitura horiek datorren astean hasiko direla eraikitzen aurreikusten da (urtarrilaren 16tik 20ra).

Obra horiek 2016an lizitatuta eta esleituta zeuden jadanik, eta orain hasiko dira eraikuntza-lanak.

Atzo, urtarrilak 12, Castejongo DBHko institutu berriko obren zuinketa egiaztatzeko akta sinatu zen, 2.539.836,45 euroko inbertsioarekin (BEZa barne) eta zazpi hilabeteko egikaritze-epearekin. Construcciones y Obras Victorino Vicente, S.L. enpresa da lan horien arduraduna.

Buztintxuriko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe berria eraikitzeko (obrak datorren astean hasiko dira), 3.845.528,39 euro inbertituko dira (BEZa barne) eta zazpi hilabeteko egikaritze-epea du. Arbeloa Construcciones, S.L. enpresa da lan horien arduraduna.

Datorren astean hasiko dira, halaber, Uharteko BHIn automobilgintzako pabiloi bat eraikitzeko lanak, 585.114,08 euroko aurreikusitako inbertsioarekin (BEZa barne) eta bost hilabeteko egikaritze-epearekin. Enpresa esleipendunak Harinsa Navasfalt, S.A. (% 55) eta HNV Infraestructuras (% 45) dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa