(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Babes ofizialeko etxebizitzen salmenta % 10 igo da Nafarroan 2016an

ostirala, 2017.eko urtarrilak 13


Foru Gobernuak 4,1 milioi bideratu du babestutako etxebizitza erosteko diru-laguntzetarako, 2015ean baino % 20 gehiago 


Eskubide Sozialetako Lehendakariordetzak babestutako 884 etxebizitzaren salmenta kudeatu du 2016an. Horiek guztiak erositako 476 etxebizitza berrien eta bigarren edo ondorengo transmisio baten ondoriozko 408 erabilien arteko baturaren emaitza dira; guztiak dira BOE (babes ofizialeko etxebizitza), BTE (babes tasatuko etxebizitza) eta SPE (sustapen publikoko etxebizitza) erregimenetakoak.

Zifra horien arabera, % 10eko igoera izan da aurreko urtean guztira saldu ziren 804 etxebizitzarekin alderatuz –464 berri eta 340 erabiliak– eta 2013an erosi ziren 433 etxebizitza bikoizten dute ere; urte horretatik aurrera –eta 2016ko urtarrilaren 1era arte– Foru Administrazioak babestutako etxebizitza erosteko aukera eman zuen baldintza guztiak betetzeko beharrik izan gabe.

Babestutako etxebizitza-beharraren baldintzak betetzen zituzten erosleak aintzat hartuz, zifrak nabarmen igo dira 2013. urtetik aurrera; urte hori babestutako etxebizitzen salmenta txikieneko urtea izan zen krisi ekonomikoa hasi zenetik, babes ofizialeko etxebizitzen (BOE) salmenta modu garrantzitsuan murriztu zuena. Duela hiru urte 433 etxebizitza saldu zitzaizkien babestutako etxebizitza izateko beharra zuten herritarrei (berriak edo erabiliak), zifra hori bikoiztu egin da iragan urtean (884) eta iaz % 30eko igoera izan du 2014. urtearekin alderatuz.

Babes ofizialeko etxebizitza erosteko diru-laguntzak

Izan ere, babestutako etxebizitza erosteko diru-laguntzen bidez, Nafarroako Gobernuak laguntza horietarako 4,1 milioi euro bideratu zuen 2016. urtean, hau da, % 20ko igoera aurreko urteko zenbatekoarekin alderatuz eta 2013an erabilitako 2,2 milioien bikoitza. Aipatu beharra dago laguntza horiek BOE berria erosteko direla bakarrik; zerga-arinketek, berriz, onura egin diezaiekete BOE berria nahiz bigarren edo ondorengo transmisio bidezko ondoriozko etxebizitza erosten duten errenta zehatz bateko familiei.

Gainera, bigarren edo ondorengo transmisio baten ondoriozko babestutako etxebizitzek gero eta pisu handiagoa izan dute eraikuntza berriko erosketarekin alderatuz. Hala, erabilitako etxebizitzaren salerosketa % 20 igo da azken urtean: 340tik 408ra pasatu da 2016an –bikoiztuz 2013arekin alderatuz–; aldi berean, ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonekedo familiek erositako etxebizitza berrien kopuruak igoera txiki bat izan du: 476 erosketa 2016. urtean (464 2015ean, edo 412 aurreko urtean). Nolanahi ere, ez dira zifra handiak, krisi ekonomikoaren aurreko urteekin alderatuz askoz txikiagoak.

Babestutako etxebizitza berrietatik (haien eraikuntza-lana iaz amaitu zen), % 73 BOE formula bidez eman da, % 22 babes tasatuko baldintzetan eta gainerako % 5, araubide berezian.

Bestalde, 2016an saldu ziren BOE, BTE eta SPE araubideko eraikuntza berriko etxebizitzen tipologiak hiri-izaera nabarmena du; izan ere, % 51 Nafarroako hiriburuan kokatzen da eta ehuneko hori % 94raino handitzen da ondorengo udalerriak sartuz gero: Barañain, Berriozar, Burlata, Zizur Nagusia, Cordovilla, Espartza Galar, Mutiloa, Sarriguren edo Atarrabia, haiek guztiak Iruñerriko eremuaren barnean.

Azkenik, babestutako etxebizitza eskatu eta hura eman ondoren etxebizitza horri uko egiten dioten herritarren kopurua nabarmen jaitsi da iragan urtean. Duela lau urte uko egiten zutenen kopurua hirurehunetik gora baziren, 2016an 13 baino ez ziren izan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa