(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuak Haur eta Lehen Hezkuntzan aurrez izena emateko epearen berrikuntzak aurkeztu ditu 2017-18 ikasturterako astelehena, 2017.eko urtarrilak 16


Etxea ikastetxetik hurbil egotea lehenetsiko da, ikastetxe gehiago sartu ahalko dira Atzerriko Hizkuntzetan Ikasteko Programan eta zonalde ez euskaldunetan D ereduaren eskaintza zehazten da


Transcripción textual del video

Hezkuntzako kontseilari Jose Luis Mendozak eta Hezkuntzako zuzendari nagusi Roberto Perezek Haur eta Lehen Hezkuntzan aurrez izena emateko kanpaina aurkeztu dute 2017-2018 ikasturterako (ikastetxe publikoak eta itunpekoak), eta aurreko ikasturtearekin alderatuz dauden onarpen-prozedurako berrikuntza nagusien berri eman dute.

Otsailaren 13tik 17ra egingo den kanpainak, berrikuntza nagusi modura, onarpen-eskaerak baloratzeko erabiltzen zen ikastetxeen aukerako puntu osagarria desagertzea ezartzen du, plazen eskaintza baino aldez aurretik izena emateko eskaera gehiago izaten diren ikastetxeei begira; haren bidez, eskaeren lehentasun-ordena puntuazio berdinarekin ebazten zen balorazioko lehentasunezko irizpideak aplikatu ondoren (hurrenkera honetan, ikastetxetan anai-arrebaren bat izatea, desgaitasuna, hautatutako ikastetxearen udalerri berean bizitzea, familia-errenta eta familia ugariaren izaera): eta hura puntu erdiagatik ordezkatzea etxetik ikastetxera dagoen distantziaren arabera.

Hezkuntzako kontseilari Jose Luis Mendozak eta Hezkuntzako zuzendari nagusi Roberto Perezek Haur eta Lehen Hezkuntzan aurrez izena emateko kanpaina aurkeztu dute 2017-2018 ikasturterako (ikastetxe publikoak eta itunpekoak), eta aurreko ikasturtearekin alderatuz dauden onarpen-prozedurako berrikuntza nagusien berri eman dute.

Otsailaren 13tik 17ra egingo den kanpainak, berrikuntza nagusi modura, onarpen-eskaerak baloratzeko erabiltzen zen ikastetxeen aukerako puntu osagarria desagertzea ezartzen du, plazen eskaintza baino aldez aurretik izena emateko eskaera gehiago izaten diren ikastetxeei begira; haren bidez, eskaeren lehentasun-ordena puntuazio berdinarekin ebazten zen balorazioko lehentasunezko irizpideak aplikatu ondoren (hurrenkera honetan, ikastetxetan anai-arrebaren bat izatea, desgaitasuna, hautatutako ikastetxearen udalerri berean bizitzea, familia-errenta eta familia ugariaren izaera): eta hura puntu erdiagatik ordezkatzea etxetik ikastetxera dagoen distantziaren arabera.

Etxea ikastetxetik hurbil egotearen baremoa Iruñeko eta haren eraginpeko zonaldeko ikastetxeetan bakarrik aplikatuko da; izan ere, Tuteran eskola-komunitateak berak erabaki zuen, ikastetxe publikoen kokapena ikusirik, irizpide hori aplikatzeak berariazko beharrak dituzten ikasleen kontzentrazio-arazoak sortuko zituela.

Gainera, 2017-18 ikasturtean, Atzerriko Hizkuntzetan Ikasteko Programaren azterketa amaitu ondoren, ikastetxeei programan sartzeko aukera ematen zaie. Datorren ikasturtean programan sartzea eskatu dutenek hura arautzen duen Foru Aginduan ezarritako baldintzen arabera, aurrematrikulan bere hezkuntza-eskaintzan programa hori barnean jasoko dute. Aurrematrikula-epea hasi baino lehen, programan sartu nahi duten ikastetxeek eskaera Departamentuari egin beharko diote otsailaren 13a baino lehen eskaini ahal izateko. Epe berarekin jakingo da, halaber, zer ikastetxek aukeratzen duten lanaldi jarraitua eskola-komunitatearekin aurrez adostu ondoren.

Hurbiltasun lineala

Aurrez izena emateko prozedura arautzen duen foru-aginduak aipatzen duenez, irizpide osagarriaren aldaketaren xedea “eskolatze-prozesua hobetzea” da, zenbait ikastetxetan jadanik aplikatzen zen praktika bat orokortuz, eta familiek nahiz hezkuntza-komunitateak era positiboan hartu zutena.

Hala, irizpide osagarri bakar gisa ikastetxerako hurbiltasun linealaren kontzeptua ezartzen da. Hurbiltasun lineala esaten zaio “etxe eskatzailearen UTM koordenatuen eta lehen aukera gisa eskatutako ikastetxeko UTM koordenatuen artean kalkulatutako distantzia linealari”. Distantzia hori EDUCA eskola-kudeaketako sisteman jasotako geokokapeneko tresnaren bidez finkatzen da eta, aldi berean, Nafarroako Lurralde Informazio Sisteman (SITNA) oinarrituta dago.

Urtero zehaztuko dira: hurbiltasun linealeko irizpidea aplikatuko duten udalerriak, irizpide hori erabiltzeko aintzat hartuko den gehieneko distantzia, bai eta zein irakaskuntza, etapa eta hezkuntza-mailatan hartuko diren kontuan ere. Irizpide hori lehen aukera gisa hautatutako ikastetxean bakarrik aplikatuko da.

Parametro horien arabera, gehienez 0,5 puntu emango da ondorengo kasu honetan: hurbiltasun linealagatik eskatzailearen etxea lehen aukera moduan hautatutako ikastetxetik, gehieneko gisa urtero ezarritako distantzia berera edo txikiagora dagoenean. Etxe eskatzailearen hurbiltasun hori eskaera egiten den urteko urtarrilaren bata baino lehen egin beharko da.

D ereduaren eskaintza zonalde ez euskaldunean

Bestalde, euskara-irakaskuntzako (D eredua) eskaintzaren antolaketa berria ezagutzera eman da zonalde ez euskalduneko ikastetxe publikoetan, lehen ikasturteko esperientziaren ondoren, oraingoa, legezko aurreikuspen berri hori aplikatuz. Iaz D ereduan ikasi nahi zuten ikasleen eskari erreala ezagutzeko zain izan bazen ere eskaintza antolatzeko, datorren ikasturterako (2017-18) Hezkuntzak zonalde ez euskaldun guztian banatutako 14 ikastetxe publikoen zuzendaritzekin koordinatu du honako hau: bertako ikastetxeetan zabal daitezela aurrematrikulatik sortzen diren lineak.

D eredua eskainiko duten zonalde es euskalduneko ikastetxe publikoen zerrenda baldin eta aurrez izena emateko hurrengo epe honetan behar besteko eskaria dagoela ikusten bada, dagoeneko irakaskuntza euskaraz eskaintzen duten honako lau zentro hauek osatuko dute: Caparrosoko “Virgen del Soto”; Lodosako “Ángel Martínez Baigorri”; Noaingo “San Miguel” eta Tafallako “Marqués de la Real Defensa”.

Gainera, aurreko zerrendari erreferentziazko beste hamar ikastetxe gehitzen zaizkie D eredua eman ahal izateko: Alloko “La Cruz”; Antzingo “San Fausto”; Castejongo “Dos de Mayo”; Cintruenigoko “Otero de Navascués”; Larragako “San Miguel”; Los Arcoseko “Santa María”; Mendigorriako “Julián María Espinal Olcoz”; Azkoiengo “Juan Bautista de Irurzun”; Zangozako “Luis Gil”; eta Tuterako “Elvira España”.

Erreferentziazko ikastetxe horietako bakoitzari arreta emango dien udalerriak ere tasatu dira, ikastetxe bakoitza dagoen udalerriaz gain:

- Allo, “La Cruz” HLHIP: Deikaztelu, Arroitz, Morentin, Aberin, Barbarin, Lukin, Lerin.

- Ancín, “San Fausto” HLHIP: Murieta, Legaria, Oko, Abaigar, Olexoa eta Etaiu

- Caparroso, “Virgen del Soto” HLHIP: Martzilla, Cadreita, Faltzes, Milagro, Villafranca, Zarrakaztelu, Melida, Murillo El Cuende, Murillo El Fruto, Santakara.

- Castejon, “Dos de Mayo” HLHIP: Valtierra, Arguedas.

- Cintruenigo, “Otero de Navascués” HLHIP: Corella, Fitero.

- Larraga, “San Miguel de Larraga” HLHIP: Berbintzana, Miranda Arga.

- Lodosa, “Ángel Martínez Baigorri” HLHIP: Sartaguda, Sesma, Mendabia, Elizagorria, Viana, Aguilar Kodeskoa, Aras, Bargota, Cabredo, Genevilla, Lapoblacion, Marañon, Azagra, Andosilla, Carcar, San Adrian.

- Los Arcos, “Santa María” HLHIP: Armañantzas, Azuelo, Desoio, El Busto, Esprontzeda, Mendaza, Mirafuentes, Mues, Nazar, Piedramillera, Santsol, Sorlada, Torralba del Río, Torres del Río.

- Mendigorria, “Julián María Espinal Olcoz” HLHIP: Artaxoa.

- Noain, “San Miguel” HLHIP: Untzitibar, Ibargoiti, Beriain, Biurrun-Olkotz, Galar, Tebas-Muru Artederreta.

- Azkoien, “Juan Bautista de Irurzun” HLHIP: Funes.

- Zangoza, “Luis Gil” HLHIP: Eslaba, Ezporogi, Galipentzu, Xabier, Leatxe, Lerga, Liedena, Petilla de Aragón, Esa, Irunberri, Gazteluberri, Erromantzatua, Urraulbeiti, Aibar, Kaseda, Zare.

- Tafalla, “Marqués de la Real Defensa” HLHIP: Garinoain, Leotz, Oloritz, Orisoain, Puiu, San Martín Unx, Untzue, Barasoain, Garinoain, Beire, Erriberri, Pitillas, Uxue.

- Tutera, “Elvira España” HLHIP: Ablitas, Buñuel, Cascante, Barillas, Tulebras, Monteagudo, Murchante, Ribaforada, Cabanillas, Fustiñana, Fontellas, Cortes.

Hezkuntza-eskaintza honetan interesatutako familiei informazio zehatzagoa emateko asmoz, aurrez izena emateko epea baino lehenagoko datetan informazio-hitzaldiak antolatu dira 14 ikastetxe publiko horietan; bertan, ikastetxe bakoitzeko zuzendaritzako kideek eta Hezkuntza Departamentuko nahiz Euskarabideko teknikariek parte hartuko dute. Urtarrilaren 30ean hasiko diren hitzaldien behin betiko egutegia datozen egunetan garaiz jakinaraziko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa