(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak bat egin du salatutako Blanca Esther Marquésen heriotzaren, indarkeria matxistak eragindakoaren, gaitzespenarekin asteartea, 2017.eko urtarrilak 17


Gobernuko zenbait kidek parte hartu dute Iruñean deitutako ekitaldietan


Laparra lehendakariordea eta Beaumont eta Elizalde kontseilariak, Blanca Esther Marquésen heriotza salatzeko egindako elkarretaratzean. ( irudia handitu )

Gobernuak bat egin du, gaur goizean, atzo salatu zuten Blanca Esther Marquésen heriotzaren, indarkeria matxistak eragindakoaren, gaitzespenarekin. Hala, Gobernuko zenbait kidek eta goi-karguek parte hartu dute biktima omentzeko eta oroitzeko antolatutako ekitaldietan.

Hala, Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak Departamentuko langileek (Blanca Esther Marquésen lankideak) deitutako elkarretaratzean parte hartu du, Iruñean departamentuko egoitzaren aurrean egin dena. Harekin batera izan dira, Mª José Beaumont eta Isabel Elizalde kontseilariak; Eskubide Sozialetako zuzendaritza-taldeko Gema Mañú, Inés Francés eta Paz Fernández; eta INAIko zuzendari kudeatzaile Mertxe Leranoz.

Bestalde, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilari Mikel Aramburuk eta Gobernuko Eledun Maria Solanak arrazoi beragatik Nafarroako Parlamentuak gaur eguerdian deitutako ekitaldia babestu dute, parlamentuko ateen aurrean egin dena.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa