(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasunak abian jarri du azterketa bat gripeak adinekoen heriotza-tasan zer-nolako inpaktua duen zehazteko ostirala, 2017.eko urtarrilak 20


Ikerketa aitzindaria da Espainian, eta bertan parte hartuko dute NOPLOIk, CHNko Mikrobiologia Zerbitzuak eta Iratxe Beilatokiak Taldeak.


Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI), CHNko Mikrobiologia Zerbitzuarekin eta Iratxe Beilatokiak Taldearekin batera, ikerkuntza-azterketa bat abian jarri du, gripeak 65 urtetik gorako pertsonen heriotza-tasan zer-nolako inpaktua duen zehazte aldera. Azterketa aitzindaria da Espainian.

Urtero, urtaroko gripearekin bat eginik, heriotza-tasak gora egiten du (garai horretan espero den batez bestekoa baino %30era bitarte gehiago batzuetan). Nafarroan, denboraldi batzuetan, 500 heriotzatik gora gerta litezke, heriotza aurretik gripearen diagnostikoa egitea oso gutxitan lortzen bada ere (10 eta 23 kasu artean, denboraldiaren arabera).

Urtaroko gripearen gaixotasuna oso ondo ezagutzen den arren, oraindik ez dakigu zein den hilkortasunaren arrazoi moduan duen benetako pisua. Kontsulta medikoak eta ospitaleratzeak prebenitzeko txertoen inpaktua ezagutu arren, heriotzen prebentzioan duen inpaktua ez dugu ezagutzen.

Modu horretan, azterketaren helburua da hildako 65 urtetik gorako pertsonengan gripearen birusaren eta bestelako arnasa-birusen infekzioa aztertzea; horrela, sudurreko edo faringeko lagina hartuko da, Lehen Mailako Arretako gaixoengan egiten denaren antzera. Horretarako, Iratxe Beilatokiak Taldeak esku hartuko du; hau da, harremanetan jarriko da hildakoen senitartekoekin, Iruñeko eta Burlatako beilatokietan, eta laginak jasoko ditu, ahaideen aurretiko baimen informatuarekin. Laginak CHNren Mikrobiologia Klinikako Zerbitzura igorriko dira. Gripearen zirkulazio handieneko asteetan jasotako 100 lagin ikertuko dira.

Era horretako ezaugarriak dituen lana egingo den eskualde bakarra da Nafarroa; dena den, datozen denboraldiei begira, Espainiako beste erkidego eta Europako beste eskualde batzuetara zabal daiteke.

NOPLOI zein CHN duela hamar urtetik gora hasi ziren gripea ikertzen, eta 80 artikulu zientifiko baino gehiago argitaratu dituzte. Horretarako, honako hauen finantzaketa jaso dute: Europar Batasunaren Horizon 2020 programa, Gaixotasunak Kontrolatzeko Europako Zentroa, Carlos III.a Osasun Institutua eta Caixa Fundazioa. Bi erakundeak Osasunaren Mundu Erakundearen laguntza teknikorako "Global Influenza Vaccine Effectiveness" txostenetan ohiko kolaboratzaileak dira. Iratxe Beilatokiak Taldeari dagokionez, berriz, Nafarroako enpresa bezala eratu zen duela 40 urte, eta, gaur egun, 60 zentrotik gora ditu Foru Erkidegoan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa