(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Web aplikazio batek modu grafiko eta irisgarrian erakusten ditu Nafarroako aurrekontuak, horien betetze-maila eta zergen erabileraren simulazioa astelehena, 2017.eko urtarrilak 23


Webgune hori Gobernu Irekian dago eta, horrela, Nafarroa da aurrekontuaren betetze-mailari buruz hiruhilero informazio publikoa eskaintzen duen lehendabiziko erkidegoa


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak prentsaurrekoan aurkeztu du gaur Nafarroako Aurrekontu Orokorren webgunea, Nafarroako Gobernuaren aurrekontuen betetze-mailaren errealitatea herritarrek erraz ulertzeko moduan kontsultatzeko moduan diseinatuta dagoena, bai diru-sarreren bai gastuen gaineko informazioarekin, eta zergen bitartez bildutako dirua zertarako erabiltzen den ere azaltzen duena. Era horretan, Nafarroa da herritarrei aurrekontuaren betetze-mailari buruzko datuen eguneraketa hiruhilero eskaintzen diena.

Presidentzia, Funtzio Publiko, Barne eta Justizia kontseilari Maria Jose Beaumont andreak azaldu duenez, "gaur aurkezten den aplikazioa Gobernuak benetako gardentasunaren alde egiten duen apustuaren adibide argia da".

Web hori software librez garatuta dago, irisgarritasun unibertsaleko araudia betez egin da diseinua, eta euskaraz zein gazteleraz aurkezten da informazioa. Beaumonten esanetan, Gobernuak "propaganda hutsa besterik ez diren jarduketa eta keinuak gainditzeko" egiten duen apustua erakusle da, "herritarrei datu irisgarri eta ulergarriak erakusten eta eskaintzen dizkiena eta, era horretan, datuok ezagututa, herritarren parte-hartze aktiboa bultzatzen duena gai publikoen gaineko erabakiak hartzerakoan".

Nafarroako Gobernuak prentsaurrekoan aurkeztu du gaur Nafarroako Aurrekontu Orokorren webgunea, Nafarroako Gobernuaren aurrekontuen betetze-mailaren errealitatea herritarrek erraz ulertzeko moduan kontsultatzeko moduan diseinatuta dagoena, bai diru-sarreren bai gastuen gaineko informazioarekin, eta zergen bitartez bildutako dirua zertarako erabiltzen den ere azaltzen duena.

Era horretan, Nafarroa da herritarrei aurrekontuaren betetze-mailari buruzko datuen eguneraketa hiruhilero eskaintzen diena.

Presidentzia, Funtzio Publiko, Barne eta Justizia kontseilari Maria Jose Beaumont andreak azaldu duenez, "gaur aurkezten den aplikazioa Gobernuak benetako gardentasunaren alde egiten duen apustuaren adibide argia da".

Web hori software librez garatuta dago, irisgarritasun unibertsaleko araudia betez egin da diseinua, eta euskaraz zein gazteleraz aurkezten da informazioa.

Beaumonten esanetan, Gobernuak "propaganda hutsa besterik ez diren jarduketa eta keinuak gainditzeko" egiten duen apustua erakusle da, "herritarrei datu irisgarri eta ulergarriak erakusten eta eskaintzen dizkiena eta, era horretan, datuok ezagututa, herritarren parte-hartze aktiboa bultzatzen duena gai publikoen gaineko erabakiak hartzerakoan".

Aplikazio horri esker, herritarrek beren zergekin emandako dirua Nafarroako Gobernuak bere politiketan eta ematen dituen zerbitzuetan nola banatzen duen uler dezake erabiltzaileak.

Horretarako, simulatzaile bat dauka, diru-sarreren zifra pertsonalizatu batetik abiatuta, azkenekoz ordaindutako zergen estimazio bat eta ordaindutako kopurua aurrekontua osatzen duten politika eta programetan nola banatzen den erakusten duena.

Aurrekontuaren zuzendari nagusi Begoña Urrutiak nabarmendu duenez, informazio hori dagoeneko argitaratzen zen Ogasunaren webgunean eta Open Datan.

"Baina tresna honekin, nolabait, bistaratu egiten da, herritarrentzako irisgarriago eta ulergarriago eginez".   Horretarako, aurrekontuekin eta kontabilitatearekin lotutako kontzeptuen glosarioa ere sartu da, ezagutza espezializaturik ez duen jendeak ere informazioa erraz uler dezan.

Bestalde, webgunea interesgarria izan daiteke arlo horretan ezagutza handiagoa duten pertsonentzat ere, datuak esportatzeko aukera ematen baitu gero horiekin lan egiteko, bai eta grafikoak esportatzeko aukera ere, horiek blog batean edo webgune batean sartzeko.

  Zentzu horretan, gogorarazi behar da hilero zintzilikatzen dela aurrekontuaren betetze-mailari buruzko Ogasunaren webguneko informazioa. Horrek horrela izaten jarraituko du; alde bakarra izango da gaur aurkezten den aurrekontuen webguneko informazioa hiruhilekoa izango dela funtzionaltasun arrazoiengatik, informazio tekniko hori aurrekontuen webgunearen formatu bisual eta intuitibora egokitu ahal izateko.

Intuitiboa eta ulerterraza

Aldez aurretik esperientziarik ez duen jendeak ulertzeko nahikoa intuitiboa den itxuraz gain, webguneak aurrekontuaren elementu bakoitzaren xehetasunetan sakontzeko aukera ere ematen dien horretarako interesa dutenei.

  Programak politiken eta gastu-arloen arabera taldekatuta ere erakusten ditu, hobeto ulertzeko helburuz, eta jardueraren sostengu diren diru-sarrerak ere jasotzen ditu.

Halaber, 2011tik 2017ra arteko ekitaldietako Aurrekontuak xehetasunez ezagutzeko aukera ematen du, bai eta aurrekontuen benetako betetze-maila ere, datuen hiruhileko eguneraketarekin, eta portzentajeak eskura daitezke eta informazioa jaitsi, ekitaldien arteko alderaketak egin ahal izateko.

  Eta bistaratzeak Twitter, Facebook eta Google Plus sare sozialetan partekatzeko aukera ematen du.

Grafikoei dagokienez, nabarmentzekoa da laukitxoen tamaina proportzionala dela gastu-portzentajearekiko.

Eta horien artean bakarrik (adibidez, Osasunaren laukitxoa da aurrekontuaren portzentaje handiena okupatzen duena eta, beraz, tamaina handienekoa), baizik eta baita urte batekoak beste urte batekoekiko ere.   Adibidez, 2016ko eta 2017ko laukitxoak alderatuz gero, ikus daiteke aldatu egiten dela koadro osoaren tamaina, aurrekontua ere handitu egiten delako.

2016ko maiatzean jarri zen abian proiektua, eta elkarrekin parte hartu dute proiektu hori garatzen Presidentzia, Funtzio Publiko, Barne eta Justizia Departamentuak, Presidentziako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiaren eta Informatika, Telekomunikazio eta Berrikuntza Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren bitartez; eta Ogasun eta Finantza Politika Departamentuak, Nafarroako Aurrekontu eta Zerga-ogasuneko Zuzendaritza Nagusiaren bitartez.

Gainera, Civio Fundazio Hiritarraren laguntza teknikoa izan du proiektuak; fundazio hori da laguntza kontratuaren esleipenduna. Kontratu hori 2016ko irailaren 23an formalizatu zen, Nafarroako Kontratazio Atarian publizitatedun prozedura negoziatu bidez egin ondoren.

Gaur egun, bost bakarrik dira, Nafarroarekin batera, beren aurrekontuan ikusgarri aurkezten dituzten Autonomia Erkidegoak. 2016ko martxora arte, Euskadi eta Aragoi; harrezkero, baita Balear Uharteak eta Murtzia ere.

Eta, 2017ko urtarrilaz geroztik, Nafarroa eta Kanariak gehitu zaizkie. Horietako bik bakarrik erakusten dute urtez urteko aurrekontuaren betetze-maila, ekitaldia itxi ondoren (Euskadik 2014ra arte eta Aragoik 2015era arte); beraz, Nafarroa da aurrekontuaren betetze-mailari buruzko datuak hiruhilero eguneratuta erakusten dituen bakarra.

Amaitzeko, Beaumont andreak esan du aplikazio hori "mugarri garrantzitsua dela herritarrek informazio publikoa jasotzeko duten eskubideari dagokionez, herritarrei informazio argia, irisgarria eta ulergarria eskaintzen eta erakusten dielako, eta gardentasun formala haietako bakoitzarengan eragiten duen benetako balio eragingarri bilakatzen duela".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa