(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Laguntzarako txakurrekin doazen pertsonek bermatuta izango dute espazio publikoetara sartzeko aukera asteartea, 2017.eko urtarrilak 24


Foru Agindu batek txakur bat laguntzarakoa dela aitortzeko prozedura ezartzen du, eta erabiltzaileen eta animalien erregistro publikoa sortzen du


Duela gutxi onetsitako Foru Agindu bati esker, espazio eta garraio publikoetara sartzeko aukera bermatuta izango dute laguntzarako txakurrarekin doazen desgaitasunen bat duten pertsonek; Foru Agindu horrek, besteak beste, txakur bat laguntzarakoa dela aitortzeko prozedura zehazten du, eta erabiltzaileen erregistro publiko bat eta animalien beste bat sortuko dela ezartzen du.

Araudiaren helburua da desgaitasunak –ez ikusmen-desgaitasunak soilik– dituzten pertsonek espazio publikoetara laguntzarako txakurrekin sartzeko duten eskubidea bermatzea; Mari Carmen Maeztu Pertsonen Autonomia eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Balorazio eta Zerbitzuetako zuzendariordeak azaldu duenez, batzuetan ukatu egiten zaie leku eta garraio publikoetara sartzea eta "hori muga bat da pertsona horiek gizarteratzeko eta benetan gizartean parte har dezaten".

Gaur egunera arte, jarraitu du Maeztuk, "lokalaren jabearen esku zegoen sartzen uzteko edo ez uzteko erabakia. Orain sartzen uzteko legezko betebeharra dago, eta horrek, praktikan, legez aitortutako eskubide bat bermatzen du".

Horrela, eskubide hori modu eragingarrian arautzen duen hirugarren autonomia erkidegoa da Nafarroa, Madril eta Valentziaren ondoren.

535/2016 Foru Aginduaz ari gara, azaroaren 24koa, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 2016ko abenduaren 23an argitaratutakoaz; Foru Agindu horrek desgaitasuna duten pertsonak, laguntzarako txakurrekin daudenean, gune irekietan eta mugatutako beste gune batzuetan sartu, ibili eta egoteko askatasuna arautzen duen otsailaren 2ko 3/2015 Foru Legea garatzen du.

Jasotzen dituen neurrien artean, nabarmentzekoak dira honako hauek: txakur bat laguntzarako txakur gisa aitortzeko prozedura arautzen du, eta gida-txakurrentzako dagokion egiaztapena –plaka itxurako bereizgarria– zein erabiltzaileentzako egiaztapena arautzen ditu –espazio publikoetan sartzeko egiaztatzen dituen txartel baten bitartez–; halaber, ezartzen du erabiltzaileen eta laguntzarako txakurren arteko lotura jasotzen duen erregistro bat sortuko dela, Pertsonen Autonomia eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Balorazio eta Zerbitzuetako Zuzendaritzaordearen Balorazioko Atalari atxikita egongo dena.

Gainera, laguntzarako txakurrak erabiltzen dituzten pertsonen betebeharrak eta txakur horiek bete behar dituzten baldintza higieniko eta sanitarioak definitzen ditu; bai eta laguntzarako txakurren erabiltzaileek sinatuta izan behar duten erantzukizun zibileko aseguru-polizaren estaldura-muga ere.

Pertsonen Autonomia eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren erregistroan zuzenean eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan aurkez daitezke baimen-eskabideak.

Autonomia pertsonalerako laguntza

Laguntzarako txakurren erabilera handitzen joan da azkeneko urteotan, ez ikusmen-desgaitasunak dituzten pertsonen artean bakarrik, baizik eta baita beste era bateko desgaitasun fisiko, adimen-desgaitasun edo zentzumen-desgaitasunak dituztenen artean ere, animali horiek laguntza garrantzitsua baitira haien autonomia pertsonala eta bizi-kalitatea hobetzeko.

Nafarroan autismoa, diabetesa, epilepsia edo aitortutako beste gaixotasun batzuk dituzten pertsonek ere erabiltzen dituzte animaliok.

Aurretik ikusmen-urritasuna duten pertsonekin doazen laguntzarako gida-txakurren erabilera bakarrik zegoen araututa; ikusmen-urritasuna dutenentzako gida-txakurren erabilera arautzen duen abenduaren 7ko 3250/1983 Errege Dekretuan daude definituta horien atribuzioak.

Berriki eman den foru aginduak jasotzen du beharrezkoa dela era horretako animalien akreditazioa arauan ezarritako aitorpenerako eta identifikaziorako eskakizunetara egokitzea, araua indarrean sartzen denetik urtebeteko epearen barruan.

Sentsibilizazioa

Araudiaren bitartez, Nafarroako gizartean laguntzarako txakurren erabilera arautzen duen arauari buruzko sentsibilizazioa zabaltzea ere lortu nahi da, erabiltzaileek normaltasunez bizi dezaten beren egunerokotasuna.

Zentzu horretan, 2017. urtean zehar nafar gizarteari zuzendutako sentsibilizazio-kanpaina bat egin nahi da, arau honek eragin ditzakeen edo araua interes dakiekeen pertsona guztiei informazioa helarazteko helburuz.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa