(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak hitzarmena sinatu du, 500 onuradun izango dituen gizarteratze-proiektua finantzatzeko asteartea, 2017.eko urtarrilak 24

La Caixa eta Caja Navarra fundazioen 120.000 euroko ekarpena egingo diote ERSISI proiektuari; Tuteran eta Altsasu, Olazti eta Ziordiko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko udalerrietan garatuko da proiektu hori

Transcripción textual del video

Miguel Laparra Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako lehendakariordeak gaur goizean sinatu du lankidetza-hitzarmena La Caixa Fundazioko eta Caja Navarra Fundazioko ordezkariekin; hitzarmen horren bitartez, erakunde biek hartzen du ERSISI proiektua finantzatzeko 120.000 euroko ekarpena egiteko konpromisoa. ERSISI Nafarroako Gobernuaren gizarteratze-proiektua da, Tuteran eta Altsasu, Olazti eta Ziordiko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko udalerrietan langabezian dauden 500 lagun gizarteratzen laguntzeko diseinatuta dagoena.

ERSISI "Enhancing the Right to Social Inclusión through Service Integration" (Gizarteratzeko eskubidea indartzea, zerbitzuen integrazioaren bitartez) proiekturako ekarpena hiru fasetan egingo da: 40.000 euro hitzarmena sinatzerakoan; beste 40.000 2017ko azkeneko hiruhilekoan, eta gainerako 40.000 euroak 2018ko azkeneko hiruhilekoan. Erakunde biek emandako dirua tailerrak, jardunaldiak eta mintegiak antolatzera, zein pertsona bakoitzaren neurrira egindako lan-trebakuntzako ekintzetara bideratuko da.

Laparra lehendakariordeak eskerrak eman dizkie erakunde biei proiektuan inplikatzeagatik; "proiektu honen elementu berritzailea da gizarte eta enplegu zerbitzuen baterako lan-jarduna, eta hori guztiz beharrezkoa da iraupen luzeko langabeziak kaltetutako pertsonentzako".

Ana Diez Fontana Caixabankek Nafarroan duen lurralde-zuzendariak adierazi du pozik dagoela La Caixak proiektu horretan parte hartzeagatik, "enpleguaren bitartez, gizarte-bazterkeriako arriskuan dauden pertsonak gizarteratzea helburu duen proiektu batean, horixe da-eta gure gizarte-ekintzaren ildo estrategikoetako bat".

Gemma Botin Caja Navarra Fundazioko Gizarte Arloko arduradunak ere proiektua berritzailea dela nabarmendu du, eta gogorarazi du enplegua dela "pertsonak benetan gizarteratzea lortzeko" bultzatu behar dugun alderdia.

Proiektuaren xedea

Proiektu esperimental honen helburuak dira langabezian dauden herritar ahulenei erantzuteko eredu berri bat diseinatzea eta frogatzea, oinarrizko gizarte zerbitzuen eta enplegu zerbitzuen baterako esku-hartzean oinarritzen dena; Errenta Bermatuaren erreformak identifikatzea eta testatzea; eta toki-mailan enplegu-politika aktiboak planifikatzeko sistema berria garatzea eta ezartzea, eragile publiko eta pribatuen arteko aliantzen bitartez.

ERSISI proiektuaren aurrekontu osoa 1.852.284,11 €-koa da, eta europar funtsekin finantzatuko da % 75a; 36 hilabeteko iraupena izango duela aurreikusten da, 2016ko irailetik 2019ko irailera.

Bi eratako ekintzak egingo dira gaur hitzartutako finantzazioari esker.

Batetik, tailerrak, jardunaldiak, mintegiak eta proiekzio publikoko beste jarduera batzuek antolatzearekin lotutakoak. Bestetik, enplegagarritasuna duten pertsonak aktibatzeko kontingentzi funts malgua erabiltzea, partaideen banan-banako trebakuntza-beharrak asetzeko balioko duena eta, ahal den neurrian, tokian tokiko enplegatzaileekin lankidetzan eta partaideak enpresatan trebatuta. 

Gizarte-berrikuntza

Zentzu horretan, adierazi behar da gizarte-berrikuntzako europar proiektu bat izateak esan nahi duela ikerkuntzako eta zabalkunderako jarduerek garrantzia handia hartzen dutela.

Mota horretako ekintzen artean, nabarmentzekoak dira ondorengo hauek:

- Bi eguneko tailerra, gizarte eta enpleguko zerbitzu integratuak emateko nazioarteko jardunbide onenei eta esperientziari buruzkoa.

- Bi eguneko Mintegia/Tailerra, zerbitzuen integrazioko eta Errenta Bermatuko eredu berriaren prozedura, protokolo eta agiriei buruzkoa.

- Hainbat tailer, trebakuntza eta gaikuntzakoak, eta gida metodologikoak prestatzeko eta zerbitzu integratuak emateko integrazioko eredu berria abian jartzekoak.

- Nazioarteko tailerra, ERSISI metodoak ekarri dituen nazioarteko esperientzien inpaktuaren bitartekotzari buruzkoa.

- Bi mintegi; bata proiektua aurkezteko, eta bestea proiektuaren emaitzak alderatzeko.

- Ordezkari politikoei, profesionalei eta erakundeei zuzendutako azken hitzaldia. 

ERSISI proiektua izan zen Europako Batzordeak finantzatzeko iazko abuztuan aukeratutako Espainiako programa bakarra, EASI programaren VP/2015/011 deialdiaren barruan; EASI programa gizarte-politikako berrikuntzari eta zerbitzu sozialen eta enplegu-zerbitzuen arloko erreformak laguntzeari buruzkoa da.

Hitzarmena sinatu orduko sartzen da indarrean, eta 2018ko abenduaren 31ra arteko indarraldia izango du.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa