(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak bere begirunea erakutsi dio Down Sindromearen elkarteak egiten duen lanari ostirala, 2017.eko urtarrilak 27


Erakunde horren egoitza berriaren inaugurazio-ekitaldian izan da; aurten 120.000 euro bideratuko dira autonomia pertsonala sustatzeko elkartearen programarako


Lehendakariak lokaleko instalazioak bisitatu ditu

Barkos Lehendakaria lokalaren bulego batean. ( irudia handitu )

Uxue Barkos Nafarroako Lehendakariak bere begirunea erakutsi dio gaur eguerdian Down Sindromearen Nafarroako Elkarteari egiten duen lanagatik, eta adierazi du gure gizartearen erronketako bat dela dibertsitate funtzionala duten pertsonak erabat gizarteratzea.

Iruñeko Katalunia kaleko 18. zenbakian egin da Down Sindromearen Nafarroako Elkartearen egoitza berriaren inaugurazio-ekitaldia

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak Down Sindromearen Nafarroako Elkarteari laguntzen dio diru-laguntzen deialdiaren bitartez, programen zein elkarteen modalitateetan.

Elkarte horri bideratutako diru-laguntzen kopuru osoa 45.000 euro pasatxokoa izan zen 2015ean, ia aurrekontuaren % 22; kopuru horren erdia inguru Itaca programara bideratu zen. 2016an, 48.000 eurotik gorakoa izan da, guztira, eman zaion laguntza, eta horietatik 30.000 euro bideratu dira Itaca programara. Halaber, iaz, Nafarroako Parlamentuak 150.000 euroko diru-laguntza izenduna onartu zuen, gaur inauguratu den lokala egokitzeko.

Nafarroako Gobernuak 2017an ere Elkartearen lan-ildoa babesten jarraitu nahi du; horregatik, 120.000 euroko partida aurreikusi du Autonomia Pertsonala Sustatzeko bere programan.


Egoitza berriaren inaugurazio-ekitaldia

Lehendakariak lokal berriaren instalazio guztiak bisitatu ditu. ( irudia handitu )

Ekitaldiaren hasieran aurkezpena egin da, eta elkarteko lehendakari Isabel Urzainkik hartu du hitza.

Jarraian, zentroko bi erabiltzailek olerkiak irakurri dituzte eta, Lehendakariaren mintzaldia amaitu denean, zentroko instalazioak ikustera joan dira: areto soziokulturala, logopedia-gela, administrazio-bulegoa, enpresa simulatuko Ulises gela eta bizitza independenteko apartamentua.

 

Bizi-kalitatea hobetzea

Down Sindromearen Nafarroako Elkartea herri-onurakotzat aitortuta elkartea da, irabazi asmorik gabekoa, 1990ean sortu zena.

150 erabiltzaile ditu gaur egun. Bere egitekoa da Down Sindromea duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea, haien garapen integrala, haien autonomiaren sustapena, aukera-berdintasuna, duintasuna, errespetua eta erabateko gizarteratzea ahalbideratuz.

Aurreko instalazioetan jarraitzea ezinezkoa zenez irisgarritasun-arazoak tarteko, Zuzendaritza Batzordeak gaur inauguratu den lokalera lekualdatzeko kudeaketak egiteari ekin zion; instalazio berri hauetan Autonomia Pertsonala Sustatzeko Zerbitzua ezarriko da. Zerbitzu horren funtsezko helburua da adimen-urritasun hori duten pertsonei komunitatean ahalik eta modurik autonomo eta independenteenean parte hartzeko aukera emango dieten baliabide egokiak ematea, beren baliabide pertsonalak indartuz eta autonomia pertsonala trebatuz, enplegu arruntak lortuz, eta bizimodu autonomo eta independente bat izateko ikasiz.

Autonomia Pertsonalerako Zerbitzua baliabide-multzo gisa ulertu behar da; baliabide horiekin nahi da Down Sindromea duten pertsona horiek gaitasun sozialak, akademikoak, pertsonalak eta egokitzapenekoak lortzea, beren autonomia-maila handitzeko.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa