(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2.552 pazientek erabili zuen 2016an Osasunbidearen etxeko ospitalizazioa, 2015ean baino % 47 gehiagok astelehena, 2017.eko urtarrilak 30


Laguntzarako modalitate horrek hainbat abantaila dauzka –infekzioak izateko arrisku gutxiago eta errekuperazio funtzional azkarragoa–, eta ohe kopurua handituko du aurten, Iruñeko eta Tuterako eremuetan


2.552 pertsonak erabili zuen 2016an Osasunbidearen etxeko ospitalizazioko modalitatea, ospitalean egotearen ordez; horrek esan nahi du % 47 hazi dela erabiltzaileen portzentajea 2015arekiko, eta ia % 77 2014arekiko.

Ospitaleak kontuan hartuta Nafarroako Ospitaletegian 1.708 pazientek aukeratu zuen etxeko ospitaleratzea 2016an; 2015ean, berriz, 903 gaixok.

7,6 egunekoa izan zen batez besteko egonaldia. Tuterako Reina Sofia Ospitalean, bestalde, 551 izan ziren modalitate hori erabili zuten pazienteak, eta 574 aurreko urtean. 10,5 egunekoa izan zen batez besteko egonaldia. Azkenik, Lizarrako Garcia Orcoyen Ospitalean 293 lagunek erabili zuten etxeko ospitaleratzea, 2015ean baino 38 gehiagok; batez besteko egonaldia 6,3 egunekoa izan zen.

Etxeko Ospitaleratzea da ospitale baten berezko medikuntza- eta erizaintza-zainketak etxean emateko gai den arreta-eredu bat, gaixoek dagoeneko ospitale-azpiegiturak behar ez dituztenean, baina oraindik ere medikuen zaintza aktiboa eta arreta konplexua behar dutenean ematen dena.

Eredu horrek abantaila ugari ditu ohiko ospitaleratzearekin alderatuta; izan ere, gaixoa ingurune ezagun eta erosoagoan dago (etxean), senitartekoekin –haiek ere askeago daude, ospitalera joan-etorrian ibili beharrik gabe eta ospitalean gauak gaixoa zaintzen aritu beharrik gabe–, ospitaleetan hartzen diren infekzioen arriskua saihesten da, pazienteak ez dira horrenbeste desorientatzen, eta errekuperazio funtzionala azkarragoa da.

Gainera, osasun-baliabideak aurrezten dira eta hobetu egiten da mediku espezialisten eta Lehen Mailako Arretako medikuen arteko koordinazioa.

Ospitaleratze mota hori aukeratzen duten pazienteek eskakizun batzuk bete behar dituzte: borondatez onartu behar dute arreta-eredu hori, behin beharrezko informazio guztia jaso ondoren; zerbitzua eskaintzen den eremuan bizi behar dute; eta gaitasun erabatekoak dituen pertsona batekin bizi (zaintzailea).

Etxeko Ospitaleratze zerbitzuko lantaldeak aldizka bisitatuko du pazientea, eta etxean egingo dizkio beharrezko diagnosi-frogak, hala nola, analisiak, elektrokardiogramak, arteria-presioaren monitorizatzea, oxigeno-asetasuna…

Halaber, hainbat prozedura terapeutiko ere egiten da; besteak beste, zain barneko tratamendu antibiotikoak, elikadura artifiziala, oxigenoterapia, sendaketa konplexuak eta odol-transfusioak, beti ospitaleko arreta- eta segurtasun-berme berberekin.

 

Etxeko Ospitaleratzeko 30 ohe berri 2017rako

Aurreikusten denez, ospitalez kanpoko ohe gehiago egongo da Etxeko Ospitaleratze zerbitzuan 2017an, Iruñeko eta Tuterako eremuetan.

Iruñeko eremuak 20 ohe zituen 2015eko urrian, eta 76 gaur egun. Arreta-modalitate hori beste 20 oherekin indartzea aurreikusten da aurten, Auritz, Agoitz, Salazar, Izaba eta Zangozako eremuei zerbitzua emateko helburuz. Halaber, Tuterako eremuan etxeko ospitaleratze modalitatean gaur egun dauden hogei oheei beste hamar gehitzea aurreikusten da. Lizarran, bestalde, 10 ohe daude gaur egun. Erizaintzako langileekin zerbitzu hori indartu egin da goizeko ordutegian, okupazioa handitzeko helburuz.

Modalitate hori indartzea Osasunbidearen Gaixo Kroniko eta Patologia Anitzekoen Arretarako programa hedatzearekin bat dator.

Nafarroako biztanleriaren zahartzeak gaixotasun kroniko ugariko adineko pertsona kopurua handitzea dakar. Gaixo horientzako Gaixo Kronikoen Unitatea eta Etxeko Ospitaleratzea jardunerako bestelako aukerak dira, ospitaleratze kopurua eta ospitaleratzeko horiekin lotutako arazoak murrizteko aukera ematen dutenak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa