(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako ekonomiak % 2,9ko batez besteko hazkundea izan du 2016an astelehena, 2017.eko urtarrilak 30


Foru Erkidegoko BPG % 0,8 hazi da azkeneko hiruhilekoan; Estatukoa, berriz, % 0,7


Transcripción textual del video

Nafarroako ekonomiaren hazkunde-tasa errealak ez ditu prezioak kontuan hartzen, eta % 2,9koa izan zen iaz; horrela, berriro lortu da 2015eko aurrerapena, eta hamarren batean gainditu da Foru Gobernuak eszenatoki makroekonomikorako aurreikusitako % 2,8ko hazkundea.

Mapa

Nafarroako ekonomiaren hazkunde-tasa erreala % 2,9koa izan da 2016an.

Nafarroako ekonomiaren hazkunde-tasa errealak ez ditu prezioak kontuan hartzen, eta % 2,9koa izan zen iaz; horrela, berriro lortu da 2015eko aurrerapena, eta hamarren batean gainditu da Foru Gobernuak eszenatoki makroekonomikorako aurreikusitako % 2,8ko hazkundea.

Manu Ayerdi Garapen Ekonomikorako lehendakariordeak prentsaurrekoan adierazi du "jarduera ekonomikoak egonkor eutsi diola bere egoerari urte amaieran, abiadura pixka bat moteldu badu ere, eta urte hasieran iragartzen genuenaren gainetik".

Gaineratu du moderazio hori bat datorrela "beste adierazle ekonomiko batzuetan ikusten denarekin, enpleguaren adierazleetan, adibidez".

Espainian, % 3,2koa izan da batez besteko hazkundea, "turismoaren eta eraikuntzaren egoera hobea dela eta", Garapen Ekonomikorako lehendakariordeak azaldu duen bezala.

Manu Ayerdiren esanetan, Nafarroa "hazkunde-tasa handiak izaten ari da, % 3 ingurukoak, azkeneko bi urteetan". Aurrerapen horiek "nahiko onak dira, batez ere Europako beste eremu batzuek dituztenekin alderatuta". Zentzu horretan, azpimarratzekoa da Alemanian % 1,9koa izan dela hazkundea, % 1,8koa Europar Batasunean eta % 1,3koa Frantzian.

 

% 0,8ko hiruhileko hazkundea

Nafarroako Barne Produktu Gordina % 0,8 hazi zen iazko laugarren hiruhilekoan; horrela, Nafarroako Estatistika Erakundeak egiten duen hiruhileko kontabilitatearen aurrerakinaren arabera, urte arteko tasa % 2,7koa izan da.

Estatuak, berriz, urte arteko % 3ko tasa izan du, Estatistikako Institutu Nazionalak egindako zenbatespenaren arabera; % 3,2ko tasa lortu zuen aurreko aldian.

Azkeneko hiruhilekoari dagokionez, % 0,7 hazi da Espainiako ekonomia.

Merkatuko zerbitzuak izan dira hazkunde horren buru, kontsumoak izan duen bultzadari esker, eta zerbitzu horiek izan dira Nafarroako jarduera ekonomikoari "sendoen" eutsi diotenak.

Manu Ayerdik adierazi du, bestalde, merkatuko zerbitzuek merkatukoak ez diren jardueren laguntasuna izan dutela –hezkuntzarena eta osasunarena, esaterako–, batez ere urte amaieran, "industria-sektorearen portaera ezegonkorragoa izan baita, eta badirudi eraikuntzak 2017. urte honetarako utzi duela bere susperraldia, aurten nabarituko baitugu gero eta etxebizitza gehiago eraikitzen hasiko direla".

2017rako aurreikuspenak

Nafarroako ekonomiarako aurreikuspenek diote hezkundea 2016an baino txikiagoa izango dela; Laboral Kutxak iragarri du % 2,3koa izan litekeela, eta % 2,6koa iragarri du BBVAk.

Nafarroako Gobernuak, berriz, aurreikusten du % 2,2ko hazkundea izango duela ekonomiak, % 0,5 eta % 0,6 arteko hiruhileko hazkundeekin. Enpleguari dagokionez, eta BPGrekin bat etorriz, 2016an baino aurrerapen txikiagoa izango dela planteatzen da, 4.000-4.500 enplegu berri ingurukoa.

Foru Gobernuaren aurreikuspena berretsi du berriki AIReF (Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza Independentea) erakundeak, eta Manu Ayerdik azaldu duenez, honako logika honetan oinarritzen da: azkeneko bi urteotan jarduera ekonomikoa bultzatu duten faktoreak, petrolioaren prezioa eta interes-tasak kasu, "gelditu edo moteldu egingo dira datozen hiruhilekoetan".

Horri gehitzen zaio Volkswagenek doitu egingo duela bere ekoizpen-planta modelo berrirako eta Polo modeloaren hurrengo bertsiorako, eta horrek "aldakortasuna ekarriko die Nafarroako aurtengo ekoizpen- eta esportazio-zifrei, nahiz eta eskualdearen epe ertaineko garapenerako oso albiste ona den".

Aurrera begira, "beti bezala", hainbat arrisku ikusten da, gauzatuz gero "arriskuan jarriko dutenak hemen irudikatzen ari garen eszenatoki ekonomikoa".

Horien artean, Manu Ayerdik nabarmendu du Amerikako Estatu Batuetako presidente berriak egingo duen politika dagoela; "haren diskurtsoak gai izango lirateke diru-fluxuak kaltetzeko eta finantzazioa lehortzeko". Identifikatutako beste arrisku batzuk dira europar hauteskundeak Alemanian eta Frantzian, eta petrolioaren prezioaren gorakada iraunkor eta nabarmena; horrek inflazioarengan izango lukeen eraginak "desiotakoa baino gogortze monetario erasokorragoa ekar lezake".

Manu Ayerdiren iritziz, nazioarteko merkataritzak egingo die aurre arrisku horiei; izan ere, nazioartean "kuota handitzen ari gara eta gure esportazioak lehiakorrak dira", eta "gure merkatu nagusia, Estatua, beste ezein baino gehiago ari da hazten".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa