(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Foru Dekretu proposamena aurkeztu du, herri administrazioei herritarrenganako arreta Nafarroako berezko bi hizkuntzatan eskaintzeko bidea erraztuko diena asteartea, 2017.eko urtarrilak 31


Agiri hori gaur aurkeztu da Funtzio Publikoaren Mahai Orokorrean; Ollo eta Beaumont kontseilariek parte hartu dute mahai horretan


Transcripción textual del video

Ana Ollo Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak aurkeztu du gaur eguerdian prentsaurrekoan Nafarroako berezko Hizkuntzen Foru Dekretuaren proiektua; horren helburua da Nafarroako herritarrek Administrazioarekin Nafarroako berezko hizkuntzetan, euskaraz eta gaztelaniaz, arreta jasotzeko duten eskubidea betetzea, orain dela 30 urte Euskararen Legean ezarritako eremuen arabera.

Testua gaur aurkeztu da Funtzio Publikoaren Mahai Orokorrean; Maria Jose Beaumont eta Ana Ollo kontseilariek parte hartu dute mahai horretan. Gainera, proiektua bihar argitaratuko da Gobernu Irekiaren webgunean, gizartearen ekarpenak jasotzeko

Funtzionario bat telefonoz arreta ematen.

Ana Ollo Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak aurkeztu du gaur eguerdian prentsaurrekoan Nafarroako berezko Hizkuntzen Foru Dekretuaren proiektua; horren helburua da Nafarroako herritarrek Administrazioarekin Nafarroako berezko hizkuntzetan, euskaraz eta gaztelaniaz, arreta jasotzeko duten eskubidea betetzea, orain dela 30 urte Euskararen Legean ezarritako eremuen arabera.

Testua gaur aurkeztu da Funtzio Publikoaren Mahai Orokorrean; Maria Jose Beaumont eta Ana Ollo kontseilariek parte hartu dute mahai horretan.

Gainera, proiektua bihar argitaratuko da Gobernu Irekiaren webgunean, gizartearen ekarpenak jasotzeko.

Herritarrengan jartzen du arreta Foru Dekretuaren proiektuak, herritarrek baitute aukeratzeko aukera, eta administrazioek herritarren eskariari erantzun behar diote; horretarako, araudia, Nafarroako errealitate soziolinguistikoa eta eskura dauden giza-baliabideak eta baliabide ekonomikoak kontuan hartuko dituen plangintza bat aplikatu beharko da.

Arauaren helburuetako bat da euskal hiztunen portzentajearen (% 12,9, gehi elebidun pasiboak –beste % 10,3–, 2016ko azkeneko inkesta soziolinguistikoaren arabera) eta herritarrei arreta ematen dieten Nafarroako Gobernuko Departamentuetako –Hezkuntza Departamentuaren salbuespenaz– langileen artean dagoen etena murriztea; % 0,9 da elebiduna.

Testua prestatzeko kontuan hartu dira, bestalde, Euskararen Legea, Eskualdeetako eta Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna eta Nafarroako datu soziolinguistikoak.

Gainera, diagnostikoa egiteko kontuan hartu da gaur egun Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko langileen % 0,9 baino gutxiago dela elebiduna.

Osasun Departamentuan, Osasunbidean, plazen % 0,64 da elebiduna, eta Nafarroako Ospitaletegian plaza elebidun bakarra dago erizaintzan, eta Nafarroa osoko gaixoekin lan egiten duten 5.812 langile daude. Profil elebiduneko bi plaza bakarrik daude Kultura, Kirola eta Gazteria Departamentuko 379 funtzionario plazen artean, eta hor sartzen dira liburutegiak, museoak eta kirol-instalazioak. Turismo Alorrean ez dago plaza elebidunik, ezta Ogasun Departamentuko 444 funtzionarioen artean ere; azken horretan sartzen dira errenta-aitorpenerako eta beste zerga batzuetarako zerbitzuak, besteak beste.

Hala ere, Administrazioan lan egiten duten 3.500 langile pasatu dira Euskarabidearen euskaltegitik, eta horietatik mila baino gehiagok lortu dute goi-mailako kualifikazioa (B2 edo C1).

Gaur egun, ez dago daturik EOI, EOIDNA eta gizarte-ekimeneko euskaltegietan ikasi duten langileen hizkuntza-mailari buruzko daturik, ezta ama-hizkuntza euskara duten langileei buruzko daturik ere.

 

Toki Entitateen eskumenekiko errespetua

Foru Dekretuaren proiektuan gai honen inguruan Toki Entitateek dituzten eskumenekiko errespetua bermatzen da.

Testuan jasotzen diren irizpideen artean, azpimarratzekoa da plangintza, administrazioaren erantzuna Nafarroako datu soziolinguistikoetan oinarrituko baita. Foru Dekretu progresiboa da, gainera; izan ere, egutegi bat ezartzen du, aukera emango duena herritarrei Nafarroako berezko bi hizkuntzatan arreta ematea pixkanaka. Eta garantista da; izan ere, alde batetik, dagokion bezala erantzuten dio Nafarroako herritarrek herri administrazioekiko harremanetarako hizkuntza aukeratzeko duten eskubideari eta, bestetik, administrazio horietan lan egiten duten langileen eskubideak errespetatzen ditu. Horretarako, herritarrenganako arretari ematen zaio lehentasuna, eta Administrazioaren baliabideen berrantolaketa jasotzen da. Prestakuntzara bideratuta ere badago, enplegatu publikoen hizkuntza-gaitasuna indartze aldera.

Foru Dekretuaren proiektuaren I. Tituluan xedapen orokorrak jasotzen dira, hala nola xedea, helburuak eta plangintza.

"Hizkuntza-erabilerak Nafarroako Herri Administrazioetan" da II. Tituluaren izenburua; eremu euskalduna, mistoa, eremu ez-euskalduna eta zerbitzu zentralak bereizten ditu. Hurrengo titulua lanpostuetan sartzeko eta eskuratzeko euskararen ezagutzari buruzkoa da, eta ezartzen du eremu mistoan zein eremu ez-euskaldunean eta zerbitzu zentraletan, Administrazioak ezarriko duela zein lanpostutan izango den eskakizun euskara jakitea. Langileak gaitzeari dagokionez, ezartzen da Administrazioak euskara ikasteko ikastaroak antolatuko dituela, Euskararen Legearen eta Foru Dekretuaren helburuak betetzea posible izan dadin.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa