(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kulturaren Viana Printzearen 2017ko Sarirako hautagaiak aurkezteko epea irekitzear da asteartea, 2017.eko urtarrilak 31


Bihar irekiko da horretarako epea, eta martxoaren 31ra arte egongo da zabalik


Ignacio Aranguren, Kulturaren Vianako Printzearen 2016ko sariduna. ( irudia handitu )

Kulturaren Zuzendaritza Nagusiak argitaratu ditu dagoeneko Kulturaren Vianako Printzearen 2017ko Sariaren edizioa arautuko duten oinarriak; sari horren helburua da kulturaren munduan garrantzitsuak diren pertsona edo erakundeen ibilbidearekiko begirunea erakustea da, arte plastikoen, musikaren, literaturaren esparruan eta beste hainbatetan dagoen jardun sortzailea ulertuz, bai eta zientziaren, teknikaren eta ikerkuntzaren esparruetakoa ere.

Nafarroako Aldizkari Ofizialaren gaurko alean argitaratzen den urtarrilaren 17ko 3/2017 Foru Aginduaren arabera, bihar irekiko da hautagaiak aurkezteko epea, eta martxoaren 31ra arte egongo da zabalik. Proposamenak Kultura, Kirola eta Gazteria Departamentuko Idazkaritza Tekniko Orokorrera bidal daitezke postaz, eskutitz agiridun bidez, honako helbide honetara: Navarreria kalea 39, 1. 31001 Iruña (Espainia); gutunazalean "Kulturaren Vianako Printzearen 2017ko Saria" jarri behar du. Mezulari-zerbitzu bidez bidaltzen bada, bidaltzen den egunean bertan jakinarazi behar zaio Departamentuari, +34 848 424 629 fax zenbakian. Posta elektroniko bidez bidaltzen diren proposamenak, berriz, honako helbide elektroniko honetara bidali behar dira: premioprincipedeviana@navarra.es.

Saria 20.000 eurokoa da, eta saritutako pertsonaren lanaren zabalkunderako erabiliko da dirua.


Proposamenak egin ditzaketen entitateak eta eskatzen den dokumentazioa

Kulturaren Nafarroako Kontseiluko kideek, edozein herrialdetako erakundeek (gobernuek, ministerioek, udalek, unibertsitateek, akademiek, ikerkuntza-zentroek, enbaxadek, kontsulatuek, etab.), eta edozein herrialdetako legez eratutako hezkuntza-, kultura- eta gizarte-erakundeek, Gobernuz Kanpoko Erakundeek, eta antolatzaileek gonbidatutako edozein pertsonak aurkez ditzakete hautagaiak.

Baztertu egingo dira nork bere buruarentzako edo ordezkatzen duten erakundeentzako saria eskatzen dutenek aurkeztutako hautagaitzak.

Aipatutako entitateek edo pertsonek dokumentazio honekin batera aurkeztu behar dituzten hautagaitzak:

a) Proposamena aurkezten duen entitatearen edo, hala badagokio, pertsonaren nortasun juridikoa egiaztatzen duten datuak; jaso behar dira:: izena, helbidea, telefono zenbakia, webgunea baldin badauka, IFZ edo baliokidea, eta Epaimahaiak hobeto ezagutzeko egoki iritzitako bestelako agiriak.


b) Azalpen-txostena (1.000 hitz gehienez), hautagaitzat proposatzen den pertsonaren edo entitatearen meritu esanguratsuak eta komenigarritzat jotzen den gainerako informazioa jasotzen duena, eta sari hori eskuratzeko dagozkion merituak egiaztatzen dituena.


c) Nahi izanez gero, hautagaitza babesten duten eskutitzak aurkez daitezke.


d) Alegatutako merituak bermatzeko eta egiaztatzeko aukera ematen duen beste edozein dokumentazio osagarri.

Epaia, eta saria ematea

Kulturaren Nafarroako Kontseiluko kideek osatuko dute sariaren epaimahaia, eta aurkeztutako hautagaitzak aztertu eta, haien merituez gain, hautagaiek Nafarroarekin duten harremana ere baloratuko dute. Prentsaurrekoan jakinaraziko da zein izan den aukeratutako hautagaia.

Nafarroako Gobernuak emango du sari hori ekitaldi publikoan; dagokionean iragarriko da noiz emango den saria.


Sarituak

Orain arte sari hori jaso dutenak dira:
1990: Jose Goñi Gaztambide (historialaria).
1991: Eugenio Asensio Barbarin (filologoa)
1992: Iruñeko Orfeoia
1993: Rafael Moneo (arkitektoa)
1994: Francisco Yndurain (filologoa)
1995: Julio Caro Baroja (historialaria)
1996: Pablo Antoñana Chasco (idazlea)
1997: Pedro Miguel Echenique (fisikaria)
1998: Montxo Armendáriz (zinemagilea)
1999: Alvaro d'Ors (jurista)
2000: Concepcion Garcia Gainza (historialaria)
2001: Miguel Sanchez-Ostiz (idazlea)
2002: Maria Bayo (sopranoa)
2003: Juan Jose Aquerreta Maestu (margolaria)
2004: Fernando Redon (arkitektoa)
2005: Javier Manterola Armisen (ingeniari zibila)
2006: Javier Tejada Palacios (fisikaria)
2007: Pedro Iturralde Ochoa (jazz musikaria)
2008: Alfredo Landa Areta (aktorea)
2009: Agustín Gonzalez Acilu (musikari eta konpositorea )
2010: Jürgen Untermann (hizkuntzalaria, filologoa eta epigrafista)
2011: Faustino Menendez Pidal de Navascues (heraldista)
2012: Antonio Lopez Garcia (margolaria)
2013: Daniel Innerarity Grau (filosofoa)
2014: Tarsicio de Azcona (historialaria)
2015: Ramon Andres (idazlea eta musikologoa)
2016: Ignacio Aranguren (antzerki zuzendaria)


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa