(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak euskarazko eta gaztelerazko bi ildo jarriko ditu abian Iruñeko Alde Zaharreko eta San Jorge auzoko haur-eskoletan asteazkena, 2017.eko otsailak 1


Gobernuaren menpeko Iruñeko bost haur-eskoletan ikerketa egin ondoren, neurri honekin gizartearen eskariari erantzun eta Nafarroako bi hizkuntza ofizialetako hizkuntza-ereduen artean aukeratzeko eskubidea bermatu nahi zaie familiei


Transcripción textual del video

Miguel Laparra Eskubide Sozialetako kontseilariak eta Jose Luis Mendoza Hezkuntza kontseilariak eman dute gobernuaren gaurko saioan Nafarroako Gobernuaren menpeko Iruñeko bost haur-eskoletatik biren hizkuntza-eskaintza aldatzeko erabakiaren berri. Iruñeko Alde Zaharrean dagoen Nuestra Señora de los Angeles ikastetxean eta hiriburuko San Jorge auzoko San Jorge Haur-eskolan, hain zuzen ere, egingo da aldaketa hori.

Haur bat haur hezkuntzako ikastetxe batean jolasean.

Miguel Laparra Eskubide Sozialetako kontseilariak eta Jose Luis Mendoza Hezkuntza kontseilariak eman dute gobernuaren gaurko saioan Nafarroako Gobernuaren menpeko Iruñeko bost haur-eskoletatik biren hizkuntza-eskaintza aldatzeko erabakiaren berri. Iruñeko Alde Zaharrean dagoen Nuestra Señora de los Angeles ikastetxean eta hiriburuko San Jorge auzoko San Jorge Haur-eskolan, hain zuzen ere, egingo da aldaketa hori.

Horri buruzko azterlan soziologikoa egin ondoren, egiaztatu da euskarazko eredu-ildoaren eskari handia dagoela Iruñeko Alde Zaharrean. Familien % 39,6k, hain zuzen ere, eskatzen du eredu hori, bai eta beren haurrak bost haur-eskoletakoren batera eramaten dituzten Alde Zaharreko familien % 53k ere.

San Jorgeren kasuan ere egiaztatu da euskarazko zerbitzuaren eskari handia dagoela, gaur egun eskola hori erabiltzen duten familien % 18k eta beren haurrak Nafarroako Gobernuaren eskoletakoren batera eramaten dituzten San Jorge auzoko familien % 24,4k eskatzen dute eredu hori. Kasu honetan, eskari handiena duen hirugarren eskola da Txantrearen atzetik, baina auzo horretan Iruñeko Udalak baduenez eskaintza elebiduna, uste izan da egokiagoa dela eskaintza San Jorge auzora zabaltzea; horrela, gainera, baliteke inguruko beste auzo batzuetako familiei ere zerbitzua ematea, Buztintxuri auzokoei esaterako, auzo horrek ez baitauka gaur egun euskarazko eskaintzarik.

Eskariari buruzko aipatutako azterlanaren datuetan azaldu den bezala, elkarrizketatutako pertsona guztien % 81,8k uste du familiaren bizitokitik edo lanlekutik gertu egotea dela Haur Hezkuntzako ikastetxea aukeratzerakoan gehien baloratzen den baldintza. Zentzu horretan, eskola bakoitzak bi ildo izatea erabaki da; era horretan, bi alderdiak hartzen dira kontuan, hau da, bizitokitik gertu egotea eta hizkuntza-eredua.

Eskaintzaren aldaketa progresiboa

Progresiboa izango da aipatutako haur-eskolen eskaintza aldatzeko prozesua. Datorren ikasturtean euskarazko eta gaztelerazko bi ildo eskainiko dira ikastetxe bakoitzean eta, eskaria handiagoa baldin bada, eskari handiagoa duen ereduaren hirugarren talde bat sortu ahal izango da horietako bakoitzean. Horrek esan nahi du 87 plaza egongo direla Alde Zaharrean, 0 eta 3 urte bitartekoen ziklo osoko eskaintza guztia osatzen bada; gaur egun, 58 plaza daude.San Jorgen ere 87 plaza egon daitezke; gaur egun 74 daude. Beraz, 42 plaza gehiago guztira. Modu progresiboan ezarriko da euskarazko eta gaztelerazko eskaintza hau; datorren urtean haur txikienentzako eskainiko da, hau da, bularreko haurrentzako.

Alde Zaharreko Haur-eskolaren kasuan, gurasoekin hitz egin ondoren, erabaki da gainerako mailetako haurren familiei euskaraz eta gazteleraz eskolaratzearen artean hautatzeko aukera ematea. Kasu guztietan, gaur egun beren seme edo alaba eskola horretan duten familiek beste ikastetxe batera joan behar ez izatea eta guztiek aukeratutako eredua izatea bermatu da.

Nafarroako Gobernuaren Haur-eskolak eraldatzeko prozesu honekin lortu nahi dena da familiek Nafarroako bi hizkuntza ofizialetan eskolaratzeko egiten duten eskariari erantzutea. Ikuspuntu pedagogikotik, egokiagotzat jotzen da 0-3 zikloan komunikazio-hizkuntza haurren ama-hizkuntza edo hurrengo zikloetan eskolaratzeko erabili nahi den gutxiengoaren hizkuntza izatea. LOMCE legeak ezartzen du hezkuntza-administrazioei dagokiela atzerriko hizkuntzarekiko lehenengo hurbilketa bat sustatzea haur hezkuntzako bigarren hezkuntzako ikaskuntzetan, azkeneko urtean batez ere; hori modu orokorrean egiten da Nafarroan Haur Hezkuntzako bigarren zikloan.

Bi Haur-eskoletako eskaintzaren aldaketari aurre egiteko, Nafarroako Gobernuak hobekuntzarako obra txiki batzuk egingo ditu, 100.000 € inguruko kostuarekin, ikasturte berria hasi aurretik. Aipatzekoa da aurre-matrikulazioetarako epea martxoaren 1etik 15era artekoa izango dela; Iruñeko Udalarekin batera egingo da.

Tarifen jaitsiera

Gogorarazi behar da herritarren beste eskari garrantzitsu bat zela haur-eskola publikoen tarifak berraztertzea; Gobernuak heldu dio dagoeneko kontu horri, eta orain dela gutxi iragarri du 2017-2018 ikasturterako familientzako tarifak arautuko dituela, % 1,13 eta % 63,20 artean jaitsiko dituela, errenta-tarteen arabera. Halaber, Haur-eskoletan sartzeko baremoa aldatuko da. Aldaketa bi horien helburua da baliabide gutxien dituzten eta guraso bakarreko familiek beren haurrak Haur-eskoletan sartzeko erraztasun handiagoa izatea.

Neurri horiek 570.859 €-ko aurrekontu-ahalegina eskatzen dute 2017. urterako, eta 1.210.223 €-koa 2017-2018 ikasturte osorako; Hezkuntza eta Eskubide Sozialetako Departamentuen ekarpenei esker finantzatu ahal izango da hori, bai eta Gobernua babesten duten parlamentuko lau taldeek aurrekontu-eztabaidan onartu zituzten zuzenketei esker ere.

Gogobetetasun-maila handia

Azterlanak antzeman du handia dela familiek ikastetxeekiko duten gogobetetasun-maila, bizitoki duten auzoa gorabehera. Elkarrizketatutako pertsonen % 77,7k seme-alaben ikastetxearen balorazio "oso ona" egiten du; % 19,8k, berriz, "ona". Beraz, % 97,5ekoa da gogobetetasun metatua.

Ikastetxeetan egin litezkeen hobekuntzei dagokienez, honako hauek aipatu dituzte elkarrizketatuek, auzoen arabera: Alde Zaharrean, % 40,6k planteatzen du euskara sartzea hizkuntza-eredu gisa. Donibanen irakasle kopurua handitzea eskatzen dute (% 25). Iturraman, elkarrizketatutako pertsonen % 14,3k eskatzen du irakasle aldaketa gutxiago izatea. Mendillorrin, berriz, inkestan parte hartu dutenen % 33,3k uste du beharrezkoa dela irakasleen eta haurren arteko harreman handiagoa. Txantrean, instalazio eta ekipamendu hobeak iradokitzen dituzte (% 21,4). Arrotxapean, matrikularen kostua handia dela dio % 16,7k. Eta, azkenik, Buztintxurin hizkuntza gehiagoren presentzia planteatzen dute (% 28,6).

Haur Hezkuntzako Bigarren Zikloan (3 urtetik 5 urtera) beren seme-alabentzako aukeratu asmo duten hizkuntza-aukerari dagokionez, elkarrizketatutako pertsonen % 54,1ek dio gaztelerazko eredua aukeratzen duela, G; euskara hartzen duten D eta A ereduak batuta, % 34,7k aukeratzen dituzte bi eredu horiek. Azkenik, % 11,2k ez du aukeratu oraindik hurrengo hezkuntza ziklorako ereduak.

Kontsultatutako familien % 89,6k dio pozik dagoela haur-eskoletan dagoen hizkuntza-ereduarekin. Hizkuntza-eredu gehiago balego, gaztelera ingelesarekin uztartuko lukeen aukeraren alde azaltzen da kontsultatutako pertsonen % 59,9. % 22,7 egungo ereduari eustearen alde azaldu da; eta, azkenik, % 17,4k euskarazko ereduaren alde egiten du. Gaztelera eta ingelesa uztartuko lituzkeen ereduak Donibane, Ermitagaña, Mendebaldea eta Milagrosa auzoetan du eskaririk handiena. Euskarazko aukerak, berriz, Azpilagañan (% 100) eta Alde Zaharrean (% 53,1).

 

Ikasleak, bizi diren auzoaren arabera, ikastetxeetan duten banaketari dagokionez, Iruñeko Alde Zaharrean bizi direnen % 93,8k auzo horretan bertan dagoen Nuestra Señora de los Angeles ikastetxera joaten da. Hiri-zabalgunean bizi direnen % 77,4k Ninia-Etxea aukeratzen du, nahiz ikastetxe horretako ikasle asko Azpilagaña, Mendillorri eta Milagrosa auzoetakoak diren. San Jorge Ikastetxeko ikasle gehienak Donibane, Buztintxuri eta Ermitagaña/Mendebaldea auzoetakoak dira. Etxabakoitz eta Iturrama auzoetako gehienak Etxabakoitz auzoko Nuestra Señora de Roncesvalles ikastetxera joaten dira. Txantreako Santa Teresa ikastetxeak auzo horretako eta Arrotxapeako ikasleak hartzen ditu gehienbat.

Metodologia

Nafarroako Gobernuko Familia eta Adingabeen Zuzendariordetzak egin du inkesta hori Nafarroako Gobernuak Foru Komunitateko hiriburuan dituen bost ikastetxeetan, seme-alabak 2016/2017 ikasturte honetan Nafarroako Gobernuaren haur hezkuntzako bost ikastetxeetakoren batean matrikulatuta dituzten 312 familien artean.

Azkenean 242 familiak hartu du parte, 35 gurasok ez baitu parte hartu nahi izan, eta ezinezkoa izan baitzen beste horrenbesterekin harremanetan jartzea azterlana egin zen denbora aldian, hots, 2016ko abenduaren hogeia eta hogeita hamarra bitartean.

Elkarrizketatutako familien seme-alabak joaten diren ikastetxeei dagokienez, guraso gehienak Ninia-Etxea ikastetxeko haurren gurasoak izan dira (% 28,1), eta guraso-talde txikiena osatzen dute beren seme-alabak Nuestra Señora de Roncesvalles ikastetxean dituztenek (% 13,2), nahiz eta nabarmena izan den ikastetxe guztien presentzia.

Gurasoen jatorriari dagokionez, gehienak (% 59,3) Nafarroan jaiotakoak diren arren, nabarmena da atzerrikoen kopurua ere (guztien % 36,8). Gainerako % 10a beste autonomia erkidego batzuetakoa da.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa