(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

1.197 pertsona gehiago dago langabezian urtarrilean Nafarroan, 41.242 langabe guztira osteguna, 2017.eko otsailak 2


Laparra lehendakariordeak gogorarazi du azkeneko hamar urteetako urtarrileko igoera txikiena dela


Pertsona bat lanean.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko agentzietan erregistratutako langabe kopurua 41.242 pertsonakoa zen urtarril amaieran; horrek esan nahi du aurreko hilabetean baino 1.197 pertsona gehiago dagoela langabezian, hau da, % 2,99 gehiago, abenduan 40.045 langabe baitzegoen.

  

Miguel Laparra Eskubide Sozialetako lehendakariordeak uste du, "langabeziak gora egiten duenean lehenengo balorazioak beti negatiboa izan behar duen arren, azterketa sakonagoa eginez gero, balorazio horrek negatibotasun zati handi bat galtzen du, batez ere garaia kontuan hartuta, horrek eragin handia izaten baitu urteko lehenengo hilabetean bereziki". Eta azaldu du azkeneko hamar urteetako hilabeteko igoerarik txikiena izan dela.

Laparrak gogorarazi du urtarrila dela hilabeterik txarrena, hilabete arteko langabezia-tasaren igoerari dagokionez, eta hori gertatzen dela "ziklo ekonomikoa gorabehera. Egin beharrekoa da, beraz, 2017ko urtarrilean gertatutakoa aurreko urteetako hilabete berean gertatutakoarekin alderatzea, era horretan datuak behar bezala baloratzeko", azaldu du. Alderaketa hori eginda, ondorioztatzen da langabeziak gora egin duen arren, "joera aldekoagoa eta baikorragoa dela".

Horrela, 2016ko urtarrilean % 4,57ko igoera gertatu zen, 2015ean % 3,44koa eta, 2009an, esaterako, langabeziaren igoera % 10,4koa izatera iritsi zen. Adierazi bezala, gainera, krisia hasi aurreko urteetan ere langabeziaren urtarrileko igoera handiagoa izan zen nabarmen: % 5,2koa 2006an, eta % 6,9koa 2007an.

Gainera, nabarmendu behar da "oso alderdi positiboa" dela langabeziaren urte arteko jaitsiera, % 8,6 jaitsi baita, hau da, urtebetean 3.871 langabe gutxiago. Berriz ere, aurreko urteetan gertatutakoarekiko alderaketak erakusten digu egoera hobea dela. Urte arteko jaitsiera 2016koaren antzerakoa da (% -8,7), baina aurreko urteetakoa baino hobea da. 2015ean, % 7 jaitsi zen langabezia, eta 2014an % 4,4. Beraz, finkatu egin da langabeziaren jaisteko joera, urte-sasoiek eragina izaten jarraitzen duten arren.

Zentzu horretan, komeni da gogoratzea 2013ko otsailean iritsi zela Nafarroa inoizko langabezia-maila handienera; garai hartan, 56.524 pertsona zegoen langabezian. Hau da, ordudanik % 27koa izan da jaitsiera; horrek esan nahi du orduan baino 15.282 lagun gutxiago dagoela langabezian orain. Era horretan, kontuan hartzen badugu langabezia-tasa txikienaren (2007ko maiatza) eta handienaren (2013ko otsaila) artean 37.679 langabeko igoera gertatu zela, eta harrezkero 15.282 lagunetan gutxitu dela langabe kopurua, % 40 murriztu edo "konpondu" da sortutako langabezia.

Gizarte Segurantzako afiliazioak eta kontratazioa

Urteko lehendabiziko hilabetean ohikoa izaten denez, langabeziaren igoerarekin batera afiliazioaren jaitsiera etortzen da. Egia esan, urtarrila ez da enplegua sortzeko hilabete ona izaten.

Datuei dagokienez, Nafarroan Gizarte Segurantzan afiliatutako batez besteko pertsona kopurua 262.129 lagunekoa da; beraz, aurreko hilabetean baino 3.310 gutxiago, baina orain dela urtebete baino 6.288 gehiago. Aldaketa horiek esan nahi dute, ehunekotan, % 1,25eko murrizketa gertatu dela hilabetean, eta urte arteko % 2,46ko igoera.

Hilabeteko jaitsierari dagokionez, esan behar da, 2015ekoan gertatutakoarekin batera –berdina izan zen– 2008. urteaz geroztik gertatutako langabeziaren igoerarik txikiena izan dela aurtengoa.

Urte arteko igoerari dagokionez, egia da Estatukoarena baino (% 3,3) txikiagoa izan dela. Hala ere, azpimarratu behar da langabezia-tasa txikienak dituzten erkidegoekiko alderaketa eginez gero, afiliazioaren antzerako igoera erlatiboa gertatu dela. Adierazi bezala, Nafarroan –langabezi-tasa txikieneko erkidegoa– % 2,46 igo da urte arteko afiliazio kopurua. Langabezia-tasa txikiena duen bigarren erkidegoa den Errioxan % 2,57koa izan da igoera hori, eta Euskadin –langabe gutxien duen hirugarrena– afiliazioaren urte arteko igoera % 2,02koa izan da.Ez dugu ahaztu behar, bestalde, 2014ko urtarrilean hain zuzen ere iritsi zela afiliazio-maila txikienera, 243.505 afiliaziorekin. Beraz, urtarrileko azkeneko datua kontuan izanda, 18.624 afiliazio gehiago dago, % 7,6 gehiago.

Kontratazioei dagokienez, Nafarroako Enplegu Zerbitzuan erregistratutako dauden eta lantokia Foru Erkidegoan duten kontratuak 29.573 izan direla 2017ko urtarrilean, horrek esan nahi baitu 2.312 kontratu gehiago dagoela aurreko hilabetearekin alderatuta; hau da, hilabete arteko % 8,5eko igoera. Gainera, urte arteko datuei erreparatuta, kontratu kopuruaren % 7,9ko igoera gertatu da; horrek esan nahi du, 2016ko urtarrilean baino 2.168 kontratu gehiago.

"Modu positiboan" nabarmendu beharreko beste elementu bat da mugagabeko kontratazioaren hilabete arteko igoera aldi baterako kontratazioaren igoera baino nabarmen handiagoa izan dela. Mugagabeko kontratudun pertsonen kopurua % 27,4 igo da; aldi baterako kontratuek, berriz, % 7,4ko igoera izan dute. Aldaketa horiek eragin dute mugagabeko kontratazioek kontratazio guztietan duten pisua % 6,1 ingurukoa izatea, iazko apirilaz geroztiko proportziorik handiena.

Langabezia-datuen banakatzea

Enplegu Agentziak kontuan hartuta, eta hilabete arteko datuei erreparatuta, langabeziak Agentzia guztietan egin du gora, Tuterakoan izan ezik, % 0,17 jaitsi baita han.

Honako hauek izan dira langabeziaren hilabete arteko igoerak: Altsasu (% 0,70); Tafalla (% 1,11); Lizarra (% 2,35); Hiri-zabalgunea (% 3,56); Yamaguchi (% 3,71); Arrotxapea (% 4,00); Lodosa (% 4,63); Doneztebe (% 8,14) eta Agoitz (% 10,63).

Urte arteko aldaketei dagokienez, bulego guztietan jaitsi da langabezia. Donezteben (% -11,74); Tuteran (% -11,08); Altsasun (% -10,35); Tafallan (% -9,72); Lizarran (% -9,00); Yamaguchin (% -8,98); Hiri-zabalgunean (% -8,53); Lodosan (% -6,94); Arrotxapean (% -6,19) eta Agoitzen (% -2,09).

Langabeziaren ezaugarriei dagokienez, sexuaren arabera, 23.247 dira emakume langabeak, langabeziaren hilabete arteko % 5,6ko igoerarekin (1.229 emakume langabe gehiago), eta 17.995 dira gizonezko langabeak, % 0,2ko jaitsierarekin (32 gizonezko langabe gutxiago). Beraz, emakumeak dira langabeziaren hilabete arteko igoeraren protagonista bakarrak.

Gainera, urte arteko datuak genero ikuspegiaren arabera aztertuz gero, egiaztatuko dugu krisiaren urterik larrienak eta gero –orduan nahiko parekoa zen banaketa, modu orekatuagoan banatzen zen langabezia–, langabe kopurua % 12 jaisten dela urtero, eta emakume langabeen kopuruaren jaitsiera askoz txikiagoa dela, % 5,7koa. Horrela, gaur egun, langabe guztiekiko emakume langabeen proportzioa % 56,4koa da; 2009an, % 49koa izatera iritsi zen.

Adin-tarteen arabera, 88 langabe gazteko igoera gertatu da hilabetean, hau da, % 2,4ko igoera. 25 eta 34 urte bitarteko langabeak % 3,7 gehitu dira hilabetean (284 gehiago), 35 eta 44 urte bitartekoak % 1,1 (110 gehiago), eta 45 eta 54 urte bitarteko biztanle langabeen igoera % 4,5ekoa izan da (435 pertsona gehiago hilabete batean). Azkenik, 55 urtetik gorako langabeen kolektiboak % 3,3ko igoera izan du (280 pertsona langabe gehiago hilabete batean).

Horrela, 3.794 dira 25 urtez azpiko gazte langabeak (langabe guztien % 9,2); 25 eta 34 urte bitarteko langabeak langabe guztien % 19,5 dira (8.050), 35 eta 44 urte bitartekoak % 25,2 (10.373), eta 45 eta 54 urte bitartekoak % 24,6 (10.161 pertsona). Azkenik, 55 urtetik gorako langabeen kolektibokoak dira langabe guztien % 21,5, 8.864 lagun. Alderdi hori oso kontuan hartzekoa da, enplegagarritasun-maila txikiagoa dutelako.

Urte arteko aldaketari dagokionez, langabe gazteek % 9,1eko jaitsiera izan dute; 25 eta 34 urte bitartekoek % 10,2koa; 35 eta 44 urte bitarteko langabeen urte arteko jaitsiera, berriz, % 12,3koa izan da. 45 eta 54 urte bitarteko langabe kopuruak % 7,7ko jaitsiera izan du urtebetean eta, azkenik, 55 urtetik gorako % 3,1 langabe gutxiago dago.

Ikasketa-mailaren arabera, langabezian dagoen hamar lagunetik zazpik bigarren hezkuntzako lehenengo etapa baino goragoko mailako ikasketarik gabe egoten jarraitzen du; % 69,4 dira (28.604). Unibertsitate-mailako ikasketak dituzten pertsonak dira langabezian dauden guztien % 10,3 (4.244 pertsona). Unibertsitate-mailako ikasketak dituzten langabeei dagokienez, esan beharra da hamarretik zazpi emakumeak direla (% 71,4).

Sektore ekonomikoak

Azkenik, sektore ekonomikoen arabera, langabezia % 1,6 hazi da hilabete artean industrian (91 pertsona langabe gehiago), % 0,4 eraikuntzan (10 langabe gehiago) eta % 4,5 zerbitzuen sektorean (1.165 gehiago). Aitzitik, langabezia jaitsi egin da lehen sektorean, % 1,6 hain zuzen ere (36 langabe gutxiago). Aurrez enplegurik izan ez duten pertsonen artean ere jaitsi egin da langabezia-tasa (% 1, 33 pertsona gutxiago).

Urte arteko datuei dagokienez, nabarmentzekoa da langabezia sektore guztietan jaitsi dela. Nabarmentzekoak dira eraikuntzako tasaren % 18,3ko jaitsiera (632 langabe gutxiago); industriako langabeziaren jaitsiera (% 12,4ko jaitsiera, 824 langabe gutxiago), nekazaritzakoa (% 8ko jaitsiera, 196 langabe gutxiago urtebetean), eta zerbitzuetakoa (% 7,3ko jaitsiera, 2.140 langabe gutxiago). Sektore guztietan gertatu den jaitsiera hori bereziki positiboa da, aurreko hilabeteetan ikusitako joera sendotzen baitu; ehunekotan, langabeziaren jaitsiera zerbitzuen sektorean baino handiagoa da industrian. Nolanahi ere, azpimarratu behar da Zerbitzuen sektoreko langabezia erregistratutako langabezia osoaren % 66koa dela. Bestalde, aurrez enplegurik ez zutenen langabezia ere jaitsi egin da urtebetean (79 pertsona, % 2,4).

Azpisektore ekonomikoen arabera egindako langabeziaren azterketak erakusten digu langabeziaren hilabete arteko igoera aurreko urteetako urtarriletako langabeziaren igoera eragin izan duten adar berberetatik datorrela, nahiz eta komeni den aipatzea kasu honetan txikiagoak izan direla igoera horiek.

Horrela, merkataritza eta ostalaritza dira (403 langabe gehiago) langabeziaren hilabete arteko igoeraren zatirik handiena hartzen dutenak; baita osasun-jarduerak (305 gehiago), egoitza-establezimenduetako laguntzarekin lotutako jarduerak eta ostaturik gabeko gizarte-zerbitzuetako jarduerak (222 langabe gehiago hilabete batean) eta eraikinetarako zerbitzuak eta lorezaintzakoak ere (171 gehiago).

Langabeziaren igoera hori langabeziaren jaitsiera batzuekin arintzen da; esanguratsuena da enpleguarekin lotutako jarduera deritzenetan gertatutakoa. Adar horretan sartzen dira enplegua bilatzeko agentzien jarduerak, aldi baterako lan enpresak; bide batez, esan behar da jarduera hori dela azkeneko urteetako abenduetako langabeziaren igoera handien eragile nagusienetako bat. Hau da, datuen arabera, badirudi berriro abian jartzen ari dela enpresen jarduna Eguberrietako oporraldien ondoren; horregatik, berriro jotzen dute okupazioarekin lotutako era horretako zerbitzuetara.

Langabeziaren urte arteko aldaketari dagokionez, lehen sektorean, nekazaritzan eta abeltzaintzan 138 pertsonatan jaitsi da langabezia urtebetean.

Industria-sektorearen barruan, nabarmentzekoak dira: motordun ibilgailuen fabrikazioaren adarra, 150 langabe gutxiagorekin; elikagaien industria, 103 langabe gutxiagorekin, eta metalezko produktuen fabrikazioa (97 gutxiago).

Eraikuntzaren sektorean eraikinen eraikuntza –320 langabe gutxiago urtebetean– eta eraikuntza espezializatua –301 langabe gutxiago– nabarmentzen dira.

Azkenik, zerbitzuen sektorean aipatzekoak dira txikizkako merkataritzako urte arteko jaitsiera (327 langabe gutxiago), Herri Administraziokoa (207 gutxiago), eraikinetarako zerbitzuak eta lorezaintza (171 gutxiago), sukaldaritzarekin lotutako jarduerak (janari eta edariak), 167 langabe gutxiagorekin, hezkuntza eta osasuna (123 eta 100 langabe gutxiago, hurrenez hurren) eta egoitza-establezimenduetako laguntzarekin lotutako jarduerak (93 gutxiago). Gaineratu behar da aipagarriak direla elkarteekin lotutako jardueren adarretako langabeziaren jaitsiera (82 langabe gutxiago) eta kirol-, jolas eta entretenimendu-jarduerekin lotutako adarretakoak ere (74 gutxiago).

Aitzitik, langabeziak pixka bat gora egin duen jarduera gutxienetako bat etxeetako jarduerak izan direla; urtebetean 48 langabe gehiago.

 


 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa