(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuan E mailako aldi baterako enpleguko zerrendetarako aurkezteko epea irekita dago otsailaren 15era arte osteguna, 2017.eko otsailak 2


Izangaiek lan egin nahiko luketen mugape geografikoak eta lanaldi partzialeko kontratuak onartzeko prestasuna aukera ditzakete


Nafarroako Gobernuak deialdia egin du, ariketa teoriko bitartez, E mailako aldi baterako kontrataziorako zerrendak eratzeko; horren helburua da Foru Administrazioko langileen beharrei erantzutea, Osasun Departamentuan izan ezik.

Hautapen-prozesu horretan parte hartu nahi dutenek otsailaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dute parte hartzeko eskabidea Nafarroako Gobernuaren edozein erregistrotan, www.navarra.es atarian edo 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako lekuetan, postetxeetan esaterako.

Besteak beste, honako eskakizunak bete behar dituzte izangaiek: eskola-ziurtagiria izatea, Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua, eskola-graduatuko titulua, oinarrizko lanbide heziketakoa, lehen mailako lanbide heziketakoa edo baliokideren bat izatea.

Izena ematerakoan, lan egin nahiko luketen Nafarroako mugape geografikoak eta lanaldi partzialeko kontratuak onartzeko duten prestasuna ere aukeratu beharko dute izangaiek.

Mugape bat baino gehiago aukera daiteke, ez baitira baztertzaileak.

Euskara eskatzen duten kontratazioetan sartu nahi dutenek Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailari dagokion tituluaren fotokopia aurkeztu beharko du, edo izangaiak hizkuntza-maila egokia duela egiaztatuko duen froga bat egin beharko du.

Onartutakoen zerrenda, froga teorikoa eta gaiak

Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak deialdian onartu eta baztertu diren pertsonen behin-behineko zerrendak argitaratuko ditu Nafarroako Gobernuaren iragarki-taulan (Iruñeko Carlos III.aren Hiribidea) eta www.navarra.es webgunean.

Zerrenda horren aurrean erreklamazioak edo akatsak zuzentzeko eskabideak aurkezteko aukera egongo da hamar egun balioduneko epean. Ondoren, behin betiko zerrendak argitaratuko dira.

Hautapen-prozesuan froga teoriko bat egingo da; hainbat erantzun-aukera eta erantzun zuzen bakarra duten 80 galderako galdetegiari erantzun beharko diote izangaiek idatziz.

80 punturekin kalifikatuko da gehienez azterketa, eta baztertuta geratuko dira gehienezko puntuazioaren gutxienez % 30 lortzen ez duten izangaiak.

Elektrizitateari, igeltserotzari, margolaritzari, egurrezko eta metalezko arotz-lanei, lorezaintzari, iturgintzari, berogailuei, saneamenduari eta oinarrizko mekanikari buruzkoak izango dira galderak.

Baita jantoki-zerbitzu batean kontuan izan beharreko alderdiei eta higieneko jardunbide egokiei, garbitasuneko kontzeptu orokorrei, garbiketa-sistemei, gelen garbiketari eta arroparen garbiketa eta zainketei buruzkoak ere.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa