(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak 200.000 euro bideratuko ditu 2017an, errefuxiatuen aldeko ekintza humanitariora ostirala, 2017.eko otsailak 3


Lehendakariak eta Eskubide Sozialetako lehendakariordeak arlo horretan lan egiten duten Gobernuz Kanpoko Erakundeei laguntzeko kanpaina aurkeztu dute


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak 200.000 euroko berariazko partida bideratuko du 2017an errefuxiatuen aldeko ekintza humanitariora, larrialdi- edo gatazka-eremuetan lan egiten duten eta Nafarroan presentzia duten Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen bitartez. Kopuru hori "Nazioarteko larrialdietarako laguntzak" partidaren 240.000 eurora arteko funtsekin handitu liteke. 

Horixe iragarri dute gaur Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko Lehendakariak eta Miguel Laparra Eskubide Sozialetako lehendakariordeak, nazioarteko geografiaren hainbat lekutan errefuxiatuei laguntza humanitarioa emateko proiektuetan lanean diharduten eta Nafarroan presentzia duten GGKEei laguntzeko kanpainaren aurkezpenean.

Nafarroako Gobernuak 200.000 euroko berariazko partida bideratuko du 2017an errefuxiatuen aldeko ekintza humanitariora, larrialdi- edo gatazka-eremuetan lan egiten duten eta Nafarroan presentzia duten Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen bitartez. Kopuru hori "Nazioarteko larrialdietarako laguntzak" partidaren 240.000 eurora arteko funtsekin handitu liteke.

Horixe iragarri dute gaur Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko Lehendakariak eta Miguel Laparra Eskubide Sozialetako lehendakariordeak, nazioarteko geografiaren hainbat lekutan errefuxiatuei laguntza humanitarioa emateko proiektuetan lanean diharduten eta Nafarroan presentzia duten GGKEei laguntzeko kanpainaren aurkezpenean.

"Nafarroa Europan babesa bilatzen duten pertsonekin" izenburua darama kanpainak, eta navarra.es atarian ostatatuta dagoen webgune batean zehazten da; Nafarroan presentzia duten GKEk gaur egun garatzen ari diren proiektuen azalpena eskaintzen da webgune horretan, eta erakunde bakoitzaren harremanetarako informazioa eta kontu-zenbakia ematen da. Accion contra el Hambre, ACNUR, Alboan, Caritas, CEAR, Gurutze Gorria, Help NA-Nafarroako Suhiltzaileak, Medicos del Mundo, Oxfam Intermon eta UNICEF erakundeen proiektuak jasotzen dira, hain zuzen ere.

Ekintzaren helburua da herritarren laguntza ekonomikoa jasotzea, Europako hainbat lekutan, batez ere Europara sartzeko herrialdeetan, pertsona horien bizi-baldintzak hobetzeko helburuz Nafarroako GKEk egiten ari diren ekimenei sostengua emateko. Halaber, Nafarroako gobernuz kanpoko erakunde eta elkarteek Ekialde Hurbileko gatazketatik ihesi Europako herrialdeetan babesa eta asiloa bilatzen duten pertsonekiko duten elkartasuna ikusaraztea ere bilatzen da. Eta, azkenik, nazioarteko legeria humanitarioa ez betetzeagatiko kezka helarazi nahi zaie Europako agintariei.

Kanpainarekin kolaboratu nahi dutenek, edo edozein zalantza argitu edo kontsulta egin nahi dutenek, Nafarroako Gobernuaren Herritarrenganako Arretarako 012 edo 948012012 telefono zenbakietara deitu edo navarra@navarra.es helbide elektronikora idatz dezakete.


Harrera-politikak 

Kanpaina hori Ekialde Hurbileko gatazketako biktimen alde, eta bereziki Europan babesa bilatzen dutenen alde, Nafarroako Gobernua egiten ari den jarduketa guztien barruan sartzen da. Hainbat ildotan ari da lanean gobernua.

Lehenengoa da gerratik ihesi datozen pertsonei arreta emateko eta harrera egiteko politikekin eta gatazketako biktimei arreta ematearekin zerikusia duena. Zentzu horretan, nabarmentzekoa da Lehendakariak bere kezka azaldu ziola Presidenteen Konferentziari pasa den urtarrilaren 17an; horren ondorioz, errefuxiatuek bizi duten egoeraren aurrean –eta egoera hori larriagotu egin da azkeneko egunotan, eguraldia dela eta– haiei zuzendutako larrialdiko laguntzen koordinatutako plan bat bultzatzeko erabakia hartu zen.

Ekintza humanitarioa

Bigarrena da gatazkan dauden herrialdeetako edo herrialde mugakideetako biztanle desplazatu edo errefuxiatuei ematen zaien ekintza humanitarioa. 2017rako hasi da dagoeneko 2017an larrialdi- edo gatazka-eremuetan lan egin duten GGKEekin kolaboratzeko ekintza humanitario espezializatuko deialdi publikoaren tramitazioa. 240.000 euro emango dira guztira. Jarduketa horien bitartez, zuzenean eta berehala eman ahal izango dira osasun-zerbitzuak, elikagaiak eta ura banatzeko zerbitzuak, saneamendukoak, elikagaiak ez diren bestelako elementuak banatzekoak eta hezkuntza-zerbitzuak.

Egoera horietan jarduteko proposamen orokorra aurkeztuko dute erakundeek, eta diru-laguntza jasotzen dutenek Nafarroako Gobernuaren eta herritarren izenean jardungo dute urtean zehar larrialdi-egoerak gertatzen direnean. Iaz errefuxiatuen beharrak asetzera bideratu zen diru-laguntzen zatirik handiena, baina bestelako katastrofeetarako ekintza humanitarioko proiektuak ere izan daitezke onuradunak.

Esan behar da 2016an Nafarroako Gobernuak 120.000 euroko ekarpena egin ziola "UNRWA España, Nafarroako ordezkaritzari", Sirian (Damascon eta Alepon batez ere) errefuxiatutako 4.800 familia palestinarren elikadurako eta higieneko beharrak asetzeko, eta 80.000 euroko laguntza eman ziola "Accion contra el Hambre" fundazioari, negu honetan (2016ko urritik abendura) Mardinen (Turkia) babesa bilatzen duten 1.140 lagun siriarren beharrei erantzuteko.

 

Ez-ohiko deialdia

Hirugarrenik, eta aurreko urtearekiko berritasun gisa, Europako herrialdeetan babesa edo asiloa bilatzen duten garapen bidean dauden herrialdeetako pertsonen alde diharduten GGKEen lanari laguntzeko 200.000 euro gehiagoko berariazko deialdiaren tramitazioa abiarazi da. Oinarrizko helburua da beharrik berehalakoenak asetzea, diru-laguntza zuzenean eta berehala emanda, oinarrizko beharrei zuzenean aurre egiteko; laguntza juridikoko zerbitzuak; eta laguntza psikosozialeko zerbitzuak.

Deialdi biak otsailean argitaratzea espero da, eta martxo erdialdera ebatzi ahal izatea.

Harrera-plana

Laugarrenik, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioak finantzatutako nazioarteko babeserako programaren barruan komunitatera iristen diren errefuxiatuen eta/edo asiloa bilatzen duten pertsonei zuzendutako harrera-planarekin jarraituko da Nafarroan; horren helburua da nazioarteko babesa, aldi baterako babesa eta herrigabeen babesa duten edota eskatzen duten pertsonei harrera egiteko eta horiek gizarteratzeko ekintzak sustatzea. Zentzu horretan, Laparra lehendakariordeak iragarri du 80.000 euro bideratuko direla Nafarroan errefuxiatuen harrerarako programetara.

Foru Komunitateak 110 plaza ditu asiloa eta babesa eskatzen dutenentzako harrera-programan; plaza horiek Gurutze Gorriak eta CEARek kudeatzen dituzte, Nafarroan programa hori garatzeko erakunde egiaztatuak diren aldetik. Jarduketa hori arlo horretako europar estrategiaren barruan sartzen da, Batasuneko eta nazioarteko legeriaren arabera.



Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa