(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuak lineako karpeta bat sortu du, herritarrek errazago izan dezaten beren informazio klinikoa eskuratzea eta tramiteak egitea ostirala, 2017.eko otsailak 3


Ziurtagiri digital bidez edo osasun-etxeetan gako pertsonala eskuratuta sar daiteke "Osasun-karpeta Pertsonalera"


Transcripción textual del video

Nafarroako herritarrek beren Osasun-karpeta Pertsonalera (OKP) sartzeko aukera dute gaurtik aurrera; herritarrei beren informazio klinikoa eskaintzen dien eta tramite elektronikoak egiteko aukera ematen dien espazio digitala da. Besteak beste, zuzenean txostenak eskatu, Lehen Mailako Arretako hitzorduak bertan behera utzi eta beren erreferentziazko osasun arloko profesionalekin jarraipenerako datuak elkartrukatzeko aukera izango dute herritarrek.

Gainera, hurrengo hitzorduen beren agenda, jasotako eta jaso beharreko txertoen kartilla eta hartzen dituzten botikei eta kontsultan agindu dieten bizi-estiloei buruzko informazioa ere kontsulta dezakete erabiltzaileek.

Fernando Dominguez Cunchillos Osasun kontseilariak aurkeztu du zerbitzu berri hori prentsaurreko agerraldian; Nafarroako Gobernuaren webgunean egokitu dute zerbitzua, era horretako baliabide batek beharrezko dituen segurtasun-bermeekin, eta ordenagailuetatik, telefono mugikorretatik eta tabletetatik sar daitezke herritarrak gune horretara.

Osasun-karpeta Pertsonal berria gazteleraz eta euskaraz dago, erabilgarri dauden lineako zerbitzu guztiak integratzeko ingurune teknologiko eta paziente bakoitzaren historia klinikoan sortutako informazio guztia kontsultatzeko seguru gisa sortuta dago. Gainera, telemonitorizazioko tresnak erabiltzeko aukera ematen du; tresna horiek gaixotasun kronikoak dituzten patologia anitzeko pazienteen jarraipena egiteko pentsatuta daude.

ordenagailua

Pertsona bat ordenagailuarekin lanean.

Nafarroako herritarrek beren Osasun-karpeta Pertsonalera (OKP) sartzeko aukera dute gaurtik aurrera; herritarrei beren informazio klinikoa eskaintzen dien eta tramite elektronikoak egiteko aukera ematen dien espazio digitala da. Besteak beste, zuzenean txostenak eskatu, Lehen Mailako Arretako hitzorduak bertan behera utzi eta beren erreferentziazko osasun arloko profesionalekin jarraipenerako datuak elkartrukatzeko aukera izango dute herritarrek.

 

Gainera, hurrengo hitzorduen beren agenda, jasotako eta jaso beharreko txertoen kartilla eta hartzen dituzten botikei eta kontsultan agindu dieten bizi-estiloei buruzko informazioa ere kontsulta dezakete erabiltzaileek.

Fernando Dominguez Cunchillos Osasun kontseilariak aurkeztu du zerbitzu berri hori prentsaurreko agerraldian; Nafarroako Gobernuaren webgunean egokitu dute zerbitzua, era horretako baliabide batek beharrezko dituen segurtasun-bermeekin, eta ordenagailuetatik, telefono mugikorretatik eta tabletetatik sar daitezke herritarrak gune horretara.

Osasun-karpeta Pertsonal berria gazteleraz eta euskaraz dago, erabilgarri dauden lineako zerbitzu guztiak integratzeko ingurune teknologiko eta paziente bakoitzaren historia klinikoan sortutako informazio guztia kontsultatzeko seguru gisa sortuta dago. Gainera, telemonitorizazioko tresnak erabiltzeko aukera ematen du; tresna horiek gaixotasun kronikoak dituzten patologia anitzeko pazienteen jarraipena egiteko pentsatuta daude.

Interesdunek ziurtagiri digital edo NAN elektronikoaren bitartez sartu ahal izango dute; horretarako, ez dute beste tramiterik egin beharrik izango. Beste aukera bat da beren osasun-etxean sarbide egiaztatua eskatzea. Hirugarren bide hori egokitu du Osasun Departamentuak, herritarrek errazago izan dezaten zerbitzu berri horretara sartzea, lehendabiziko bi aukerak ez baitituzte herritar guztiek.

Lau informazio-multzo

Osasun-karpeta Pertsonalera sartzerakoan, 'bisita gidatua’ egiteko aukera dago; dagoen informazio guztia xehatuta azaltzen da bisita horretan. Gainera, ‘Ohiko galderen’ atal bat ere badute erabiltzaileek; atal horretan, zerbitzuaren erabileraren inguruko zalantzarik ohikoenak argitzen dira. Gerta litezkeen gorabehera edo arazoei buruzko galdetegia ere badago, baliabide hori kudeatzeko duten edozein arazoren berri eman ahal izateko. Hasierako orrian, bestalde, gogobetetasunari buruzko inkesta dago; aplikazioak inkesta hori betetzeko gonbita egingo die erabiltzaileei, zerbitzuaren onarpen-maila ezagutzeko.

Lau informazio-multzo handi eskaintzen ditu karpetak: pazientearen historia klinikoa, hartutako hitzorduak, linean erabilgarri dauden zerbitzuak eta ‘Autoneurketen’ atala; azkeneko hori, osasun arloko langileek pazienteari jarraipen telematikoa egitea beharrezkotzat jotzen dutenean bakarrik gaituko da.

Lehenengo atala informazio klinikoari dagokio; hor sartzen dira eskuragarri dauden mediku-txostenak. Bilatzaile bat erabil daiteke txostenok aurkitzeko, egin dituen osasun-etxea edo zerbitzua zehaztuta.

Aurkitu ez diren txostenak eskatzeko galdetegia ere eskaintzen da.

Atal horretan pazientearen medikazio-orriak (botika mota eta dosia), pazienteari bizi-estilo osasungarriei buruz eman zaizkion aginduak eta txertoen egutegia sartzen dira, eta oharren eremu bat dago, txerto-dosiren bat oraindik hartzeke duen gogoraraziko diona eta hori jasotzeko hitzordua eskatzeko aukera ematen diona.

Bigarren atala pazienteak Lehen Mailako Arretan eta Arreta Espezializatuan dituen hitzorduei buruzkoa da, eta aurreikusitako kontsulten egutegia erakusten dio erabiltzaileari.

Atal horretatik Lehen Mailako Arretako aurretiazko hitzorduak hartzeko webgunerako lotura dago eta, berritasun gisa, baita osasun-etxeetan eta kontsultategietan hartutako hitzorduak bertan behera uzteko aukera ere. Arreta Espezializatuari dagokionez, telefono-sorta bat ematen da, hitzorduren bat bertan behera utzi edo aldatu beharrik izanez gero ere.

Hirugarren informazio-multzoan lotura interesgarriak aurkezten dira, nork bere burua zaintzeari buruzko edukiekin, osasun-etxeen eta guardiako farmazien bilatzaileekin, itxarote-zerrenden bisorearekin eta Lehen Mailako Arretarako aurretiazko hitzorduetarako webgunerako eta erreklamazioak eta iradokizunak egiteko postontzirako loturekin.

Parte hartzeko eskubideari eta eskubide hori erabiltzeko moduei buruzko informazioa ere ematen da, bai eta bidaietako osasun-arreta jasotzeko jarraibideak eta Osasunari buruzko webguneen helbideei eta entziklopediei buruzko informazioa ere.

Jarraipena egin beharra duten pertsonek laugarren atal bat ere izango dute, pertsonalizatua, ‘Autoneurketak’ deritzona; atal horretatik, beren bilakaerari buruzko informazioa elkartrukatuko dute osasun arloko profesionalekin, hainbat osasun-parametrori dagokionez:

arteria-tentsioa, oxigeno-asetasuna, maiztasun kardiakoa, pisua eta gluzemia.

Aplikazioak identifikatzen du sartutako datuak normaltzat jotzen diren mailen barruan edo maila horietatik kanpo dauden, edo larritzeko moduko baloreak diren.

Azkeneko kasu horretan, alerta-mezua sortu da eta mezu hori pazienteari dagokion osasun-etxera bidaliko da.

Zerbitzua erabiltzeko eskabideak eta segurtasuna

Adierazi dugun bezala, ziurtagiri digital edo NAN elektronikoaren bitartez sar daiteke karpetara; horretarako, ez dute beste tramiterik egin beharrik izango. Beste aukera bat da beren osasun-etxean sarbide egiaztatua eskatzea.

Azkeneko kasu horretan, eskakizunak dira 16 urtetik gorakoa izatea eta eskabide-orri bat betetzea. Adingabeen edo legez ezgaitutako pertsonen kasuan, gurasoek edo legezko tutoreek ordezkari gisa jarduteko aukera eskaintzen da, horiek behar bezala egiaztatzen badute beren ordezkaritza, eta dagokion eskabide-orria betetzen badute. 

Osasun-etxearen bitartez sarbidea eskuratzeko, interesdunek atxikita dauden osasun-etxera jo beharko dute eta beren nortasuna egiaztatu harrerako langileen aurrean, beren jatorrizko NAN edo nortasun-agiri baliokidea (pasaportea, gida-baimena edo, atzerritarren kasuan, bizileku-txartela) edo agiri horren notarioaren edo administrazioaren aurrean erkatutako kopia bat aurkeztuta.

Jarraian, eskabide-orria bete eta helbide elektronikoa eta telefono mugikorraren zenbakia eman beharko dute, testu-mezuak (SMS) jaso ahal izateko.

Behin kudeaketa hori eginda, eskatzaileak posta elektroniko bat jasoko du, bere Osasun-karpeta Pertsonalera sartzeko lotura batekin.

Sistema eragile ezberdinetarako egokituta dago Osasun-karpeta Pertsonala (android, iOS, windows), eta nabigatzaile ohikoenekin sar daiteke karpetara (Explorer, Firefox eta Chrome).

Proiektuak Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritako segurtasun-eskakizunak betetzen ditu.

Segurtasun-neurri ugari hartu da pazientearen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko. Sarbideen kontrolari dagokionez, erregistratuta geratuko da erabiltzailea, ordua eta egindako sarrera mota, eta erregistro horren azterketa bat egingo da hilabetero. Titularra hiltzen bada, automatikoki desgaituko da karpeta.

Hedatzen ari den proiektua

Osasun-karpeta Pertsonalean zerbitzu eta informazio berria sartzen joango da proiektua hedatzeko aurreragoko faseetan.

2017. urtean zehar, historia klinikoari kanpoko txosten berriak gehitzea eta analisien eta froga osagarrien emaitzak sartu ahal izateko prozesuari ekitea aurreikusten da.

Aurretiazko Borondateen Adierazpena ikusteko aukera ere emango da, baita agindutako botikak farmazian jaso ahal izateko epeei buruzko informazioa ere.

Halaber, eta beste neurri batzuen artean, zerbitzura sartzeko baimena emateko aukera osasun-zentro guztiek izatea ere aurreikusten da.

Proiektu martxan jartzeko, bost trebakuntza-saio egin dira Lehen Mailako Arretako Harrerako lantaldeekin; 130 profesionalek hartu dute parte. Aurkezpen-saio bat ere egin zaie Osasunbideako arduradunei.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa