Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Beaumont kontseilariak eta Berako alkateak lankidetza-hitzarmena sinatu dute, udaltzainak dituzten udalerri guztiak plataforma teknologiko horretan sartuta daudenean
Nafarroako Gobernuak eta Berako Udalak polizien komunikazioko tresnak partekatzea hitzartu dute, Foruzaingoaren eta aguazilen artean larrialdien baterako kudeaketa egiteko, TETRA teknologia digitaleko irrati-sistemaren bitartez.
Akordio hori arautzen duen lankidetza-hitzarmena berriki sinatu dute Nafarroako Jauregian Maria Jose Beaumont Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak eta Josu Iratzoki Berako alkateak. Lankidetza horren azken helburua da Foru Komunitatean segurtasun publikoko zerbitzu "eraginkorra, azkarra eta integratua" sortzea.
Era horretan, Bera izango da TETRA irrati-sisteman sartzen den aguazil-zerbitzudun lehenengo udalerria, Nafarroan udaltzaingoa duten udal guztiak baitaude dagoeneko sistema horretan sartuta. Honako hauek, hain zuzen ere: Altsasu, Antsoain, Barañain, Berriozar, Burlata, Castejon, Cintruenigo, Corella, Lizarra, Noain- Elortzeko Harana, Iruña, Peralta, San Adrian, Zangoza, Tafalla, Tutera, Atarrabia, eta Zizur Nagusia.
Hitzarmen horri esker, Foruzaingoak eta Berako Udalak larrialdietako sistema bakarra partekatuko dute, polizia- eta segurtasun-baliabideen erabilera koordinatua eta eraginkorra lortzeko. Larrialdi baten aurrean, Foruzaingoaren Agintaritza eta Koordinazio Zentroak aguazilen kokalekua ezagutuko du geo-kokapenerako sistema baten bitartez, eta aguazilak zuzenean komunikatu ahal izango dira aipatutako zentroarekin, portofonoen bitartez.
Berako Udalak hartuko ditu bere gain irrati-telefoniako terminalak erosteko, programatzeko, kontserbatzeko eta horiek GPS sistemara egokitzearekin lotuta sor daitezkeen gastuak.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen