(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lehenengo gertakari psikotikoetan modu goiztiarrean esku hartzeko programa bat jarri du abian Osasun Departamentuak asteartea, 2017.eko otsailak 7


Estatuan ezartzen den era horretako lehendabiziko programa da, eta horren helburua da arreta goiztiarra, intentsiboa eta diziplina anitzekoa ematea pazienteei


Transcripción textual del video

Osasunbideak lehenengo gertakari psikotikoen aurreko esku-hartze goiztiarrerako programa bat jarri du abian, Estatuan ezartzen den era horretako lehendabizikoa. Lehenengo psikosi-gertakaria duten pertsonei lehendabiziko bi urteetan arreta goiztiarra, intentsiboa eta diziplina anitzekoa ematera bideratuta dago, eta horren helburua da psikosia duen pertsona errekuperatzea; horrek esan nahi du sintomak ahalik eta gehien arintzea, gaixoari eta haren familiari gaixotasuna eta beheraldiak ezagutzen eta maneiatzen laguntzea eta gaixoaren bizi-kalitatea hobetzea eta bere helburu eta proiektu pertsonalak lortzen laguntzea bilatzen duela.

Horretarako, espezializatutako diziplina anitzeko lantaldea izango du programak, gaixoarekin eta haren ingurunearekin batera lan egingo duena, hezkuntza, lan eta gizarte arloan integratzen lagun diezaioketen bestelako osasun- eta komunitate-baliabideekin koordinatuta. Ondorengo zerbitzuak eta programak eskaintzen ditu: norbanakoak gaixotasunari aurre egitea, familiekiko arreta, osasuna eta tratamendu farmakologikoa, enplegua/jarduera eta esku-hartze soziala.

Ekimena gaur goizean aurkeztu dute prentsaurrekoan Fernando Dominguez Osasun kontseilariak, Alfredo Martinez Larrea Osasun Mentaleko kudeatzaileak eta Maria Otero programaren arduradunak.

Programa episodios psicóticos

Maria Otero, Alfredo Martinez Larrea eta Dominguez kontseilaria, lantaldeko beste kide batzuekin. ( irudia handitu )

Osasunbideak lehenengo gertakari psikotikoen esku-hartze goiztiarrerako programa bat jarri du abian, Estatuan ezartzen den era horretako lehendabizikoa. Lehenengo psikosi-gertakaria duten pertsonei lehendabiziko bi urteetan arreta goiztiarra, intentsiboa eta diziplina anitzekoa ematera bideratuta dago, eta horren helburua da psikosia duen pertsona errekuperatzea; horrek esan nahi du sintomak ahalik eta gehien arintzea, gaixoari eta haren familiari gaixotasuna eta beheraldiak ezagutzen eta maneiatzen laguntzea eta gaixoaren bizi-kalitatea hobetzea eta bere helburu eta proiektu pertsonalak lortzen laguntzea bilatzen duela.

Horretarako, espezializatutako diziplina anitzeko lantaldea izango du programak, gaixoarekin eta haren ingurunearekin batera lan egingo duena, hezkuntza, lan eta gizarte arloan integratzen lagun diezaioketen bestelako osasun- eta komunitate-baliabideekin koordinatuta. Ondorengo zerbitzuak eta programak eskaintzen ditu: norbanakoak gaixotasunari aurre egitea, familiekiko arreta, osasuna eta tratamendu farmakologikoa, enplegua/jarduera eta esku-hartze soziala.

Ekimena gaur goizean aurkeztu dute prentsaurrekoan Fernando Dominguez Osasun kontseilariak, Alfredo Martinez Larrea Osasun Mentaleko kudeatzaileak eta Maria Otero programaren arduradunak.

Pixkanaka ezarriko dute programa Nafarroan, 2017-2019 aldian. Gaur egun, Buztintxuriko Osasun Mentaleko Zentroan dago, eta Psikologia Klinikoko, Psikiatriako eta Osasun Mentalean espezializatutako Erizaintzako hiru profesionalez osatutako lantaldea dauka. Urtarrilean jarri zen abian programa, eta gaur egun Buztintxuriko eta Donibaneko osasun-eremuei ematen die arreta. Pixkanaka, hedatuz joango da (lehendabizi Iruñeko eremuetan, eta gero Lizarran eta Tuteran ezarriko dute) eta, aldi berean, handituz joango da lantalde profesionala ere. Azkenean (aurreikuspenen arabera, 2019an), programa horrek 10 profesionalez osatutako lantaldea izango du (psikologia klinikoko hiru, psikiatriako bi, osasun mentalean espezializatutako erizaintzako bi, gizarte-langile bat, lan- eta gizarte-integrazioko bat eta administrazioko bat). Programak urtero 100 paziente berriri arreta eman ahal izango diola aurreikusten da.

Pazienteen tratamenduaren arduraduna Lehenengo Gertakarien Programa izango den arren, Osasun Mentaleko Sareko gainerako baliabideekin behar bezala koordinatuta egongo da programa hori, pazienteei unean uneko egoera klinikoari ondoen egokitzen zaion laguntza emateko helburuz.

Osasun Mentaleko Zentroen bitartez sartuko dira programa horretan pazienteak, bai eta Nafarroako Osasun Mentaleko Sareko Ospitaleratze-baliabideen bitartez ere. Aurreragoko faseetarako, aurreikusita dago pazienteak Lehen Arretako Osasun-zentroetatik eta, azkeneko fasean, zuzenean ere sartu ahal izatea programan. Programaren ezaugarri bereizgarrietako bat da, hain zuzen ere, programan sartzeko erraztasuna, fase bakoitzeko itxarote-aldiak gutxienekoak izango baitira; hala nola, lehenengo kontsultarako itxarote-aldia astebete baino gutxiagokoa izango da, eta egunean bertan esku hartuko da krisietan.

Biztanleen % 2ri eragiten dion nahasmendua

Nahasmendu psikotikoak nahasmendu mentalen talde heterogeneoa osatzen dute; horien ezaugarriak dira sintoma positibo eta negatibo deritzenak. Sintoma positibo ohikoenak dira eldarnioak (errealitatetik urrun dauden ideia batzuez konbentzituta egotea; esaterako, norbait guri segika ari dela, engainatu edo kontrolatu egiten gaituela, pentsamendua irakur diezagukeela edo aparteko edo ez-ohiko ahalmenak ditugula uste izatea), haluzinazioak (alterazioak gauzak hautemateko moduan; eskuarki, nork bere buruan entzuten dituen ahotsak), pentsamenduaren nahasketa eta jokabide arraroak. Ohiko sintoma negatiboetako batzuk dira isolamendua, gogogabetasuna edo energia eta gauzak egiteko falta nabarmena, errutinak bazter uztea (higienea, lana…), emozionalki laututa edo espresiorik gabe agertzea, gutxiago hitz egitea, oso geldo egotea, eta arreta jartzeko edo eguneroko jarduerak antolatzeko eta planifikatzeko zailtasun handiak izatea.

Biztanleen % 2k ditu nahasmendu psikotikoak, eta larrienak izan daitezkeen eta ezgaitasunak gehien sortzen dituzten gaixotasun mentalen artean daude. Batez ere nerabezaroan edo gaztaroan agertzen dira, nahiz eta bizitzako beste edozein etapatan ere ager daitezkeen. Gaixotasun horiek agertzeak zerikusia du nolabaiteko zaurgarritasunarekin eta sintomak agertzea eta horiek irautea bultza dezaketen faktore pertsonalekin eta inguruneko faktoreekin (estresa, drogak kontsumitzea…). Aldakorra da psikosiaren bilakaera: psikosi-gertakari bat errepikatuko ez den gertakari isolatua izan daiteke, edo errepikatu egin daitezke eta bizitza pertsonalaren narriadura progresiboa eragin dezakete. Bilakaera horretan eragina dute pertsonak nahasmendua mantentzea bultzatzen duten faktoreak kontrolatzeko duen gaitasunak, beharrezko tratamendu egokia jasotzeak, eta tratamendu hori lehenbailehen ezartzeak.

Bizpahiru urte igarotzen da normalean lehenengo sintomak agertzen direnetik lehenengo tratamendua jartzen den arte. Frogatuta dago zenbat eta denbora gutxiago igaro sintomak hasten direnetik tratamendua hasi bitartean, orduan eta hobea izaten dela bilakaera. Horregatik, funtsezkoak dira detekzio goiztiarra eta tratamendu intentsiboa eta goiztiarra.

Psikosi kasuetako esku-hartze goiztiarrerako programek nahasmenduaren lehenengo faseetan tratamendu integrala eta intentsiboa eskaintzea dute helburu. 90eko hamarraldian abiarazi zituzten era horretako programak Australian. Pixkanaka, programa horien eraginkortasuna egiaztatu duten azterketak egin dituzte, eta Europako herrialde batzuetan, Amerikako Estatu Batuetan eta Kanadan ere ezarri dituzte. Gaur egun, programa horiek osasun publikoko sistematan sartzea planteatzen da, baita Espainiakoan ere; horretarako, beharrezkoa da autonomia erkidegoek era horretako programak ezartzea beren zerbitzu-zerrendetan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa