(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak 60,9 milioiko defizitarekin amaitu du 2016. urtea, BPGren % 0,32, % 0,7an jarritako helburuaren azpitik asteazkena, 2017.eko otsailak 8


Foru Gobernuaren datuen arabera, zorpetze-mugaren helburua ere bete du, BPGren % 18,3an ezarri zena


Transcripción textual del video

Gobernuaren behin behineko datuen arabera, Nafarroako Gobernuak 60,9 milioiko defizitarekin amaitu du 2016ko ekitaldia; BPGren % 0,32 da hori. Halaxe jakinarazi du Mikel Aranburu Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak Gobernuaren saioan.

jauregia

Nafarroako Jauregiaren fatxada, Carlos III.aren aldera.

Gobernuaren behin behineko datuen arabera, Nafarroako Gobernuak 60,9 milioiko defizitarekin amaitu du 2016ko ekitaldia; BPGren % 0,32 da hori. Halaxe jakinarazi du Mikel Aranburu Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak Gobernuaren saioan.

Mikel Aranburuk datu horren balorazio positiboa egin du eta, adierazi duenez, horrek erakusten du Gobernu honek zorrotz kudeatu dituela baliabideak, bateragarri eginez behar sozialei, hezkuntzakoei eta osasunekoei erantzutea eta garapen ekonomikoa eta enplegua bultzatzea kontu publikoen jasangarritasunarekin, defizitaren eta zorpetze-mailaren mugaren helburuak betez; % 0,7an ezarrita zegoen lehenengoa eta % 18,3an bigarrena (biak ere Foru Komunitateko BPGren portzentaje gisa ezarritakoak). Datuok behin-behinekoak dira oraindik, maiatzean osatuko baitira behin betikoak, azkeneko ukitu eta auditoriekin. Hala ere, egon daitezkeen aldaketa txikiek ez duten eraginik izango defizitaren BPGren gaineko azken portzentajean.

Kontseilariak adierazi duen bezala, defizitaren datuak "berretsi egiten du Nafarroako Gobernuak abiarazitako erreforma fiskalaren beharra eta egokitasuna; erreforma horrekin lortu nahi da Nafarroako gizartea azkeneko urteetan sufritzen ari zen gastu publikoaren murrizketei aurre egin ahal izatea".

Zentzu horretan, gogorarazi du erreforma fiskalaren ondorio positibo gehienak ez ditugula ikusiko aurtengo ekitaldira arte, nahiz eta 2016an dagoeneko nabaritu diren arren zertxobait PFEZko laneko atxikipenetan.

Aitzitik, 2016. urtean 2014ko erreforma fiskalak markatutako diru-bilketa egin da, zuzenean ikus daitekeen bezala Ondasunen gaineko Zergetan galdu diren 17 milioietan edo Sozietateen gaineko Zergaren kuota diferentzialeko 9 milioiko galeran.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa